Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 07 de diciembre de 2007

TAT: TORTURATUEN NAZIO BATZARRA LEKUNBERRIN.

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) urteko balantzea egin du eta guztira 43 atxiloketei inkomunikazio egoerak jarraitu diela ohartarazi du. Atxiloketa askotan torturak jazo direla salatu du, eta gaur egun Polizia etxeetan egiten den praktika horrekin amaitzeko inkomunikazioak bertan behera geratu behar duela azpimarratu du.

http://www.info7.com/wp-content/uploads/2007/12/20071204_19.mp3

TATek aurtengo atxiloketetan jazotako egoeren balantzea egin badu ere, azken 30 urteetatik hona Polizia espainolaren zein Guardia Zibilaren komisaldegietan torturatzen jarraitzen dela salatu du.

43 atxiloketen aipamena egin du, horiek guztiei inkomunikazio egoerak jarraitu dietelako. Baina inkomunikazioaz gain, kasu gehienetan tortura aplikatu izan dela salatu du.

Torturarekin amaitzeko inkomunikazioak ere bertan behera geratu behar duela ohartarazi du Torturaren Aurkako Taldeak. Ildo horretatik, Baltasar Garzon epaileak atxilotuenganako tratuari dagokionez ezarritako protokoloa ez dela betetzen salatu du. Izan ere, kasu askotan atxilotuaren familiari ez zaio adierazten senidea nora eraman duten, edota atxilotuari berari konfiantzazko medikuaren bisita jasotzen uzten badiote ere ez dute konfiantzazko egoera bat bermatzen, auzitegiko forensea beti egoten baita aurrean.

Bestetik, Poliziaren esku dauden egunetan ustez eguneko 24 orduetan guztia grabatzen egon behar luketeen arren, bideo horien emaitzak oraindik ez direla ikusi ohartarazi du. Horrela, Garzonek berak tortura babesten duela salatu du.

Horrez gain, datorren abenduaren 15ean Lekunberrin egingo den torturatuen asanbladara joateko deialdia egin du TATek.

http://www.info7.com/wp-content/uploads/2007/12/20071204_19.mp3

Inkomunikazioaren amaiera da TATen ustez, torturaren aurkako gakoa.

Polizia espainolak Donostian egindako operazioan hamaika gazte atxilotu zituen. Atxilotu gehienek tratu txarrak pairatu zituztela salatu zuten eta atzo horietako hiruk, TATeko abokatuekin batera, helegitea aurkeztu zuten Donostiako epaitegian. Aurretik ordea, komunikabideen aurrean agertu eta 30 urteren buruan, tortura sistematikoki aplikatzen dela ziurtatu eta honi aurre egiteko bide bakarra inkomunikazio erregimena baztertzea dela nabarmendu zuten.

Mekanismo juridiko politikoa mantentzen den bitartean, Garzonen protokoloaren gisako «neurri isolatuek inora ez garamatzatela» salatu zuten TATeko abokatu Ane Ituiñok eta Juan Karlos Ioldik. Argudio gisa gainera, 2007ko datuak jarri zituzten mahai gainean.

Ezagutzera emandako datuen arabera, Guardia Zibilak eta Polizia espainolak azken hamabi hilabeteetan, eta Batasuneko Mahai Nazionalaren aurkako operazioa aintzat hartu gabe, gauzatutako atxiloketetatik 43 inkomunikazio erregimena jasan dute. Horrez gain, atxilotutako gehienak torturatu egin dituztela baieztatu zuen Ituiñok. Bereziki aipagarritzat jo zituen azken hilabeteotan Polizia espainolak Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan egindako operazioak.

Hala, Polizia operazioak Baltasar Garzon epaileak edota Auzitegi Nazionaleko beste epaile batek agindutakoak izanik, TATeko letraduek tortura saihesteko hainbat neurri aplikatzea eskatu dutela adierazi zuten. Neurri horiek gainera, Garzonek berak diseinatutako protokoloaren zati direla ekarri zuten gogora. Halaber, neurri horien konplimendua ere bere horretan bermatu ez dela nabarmendu zuen.

Atxilotua non zegoen ez zaiela senideei jakinarazi adierazi zuen Ituiñok, eta konfiantzazko medikuek atxilotuekin egoteko aukera izan dutenean ere, mediku forensearekin egonik, beharrezko konfiantza giroa ez dela bermatu nabarmendu zuen.

Hirugarren neurria, inkomunikazio epeak iraun bitartean atxiloketa grabatzean datza, eta grabaketa horiek non ote dauden galdetu zuen Ituiñok. Protokoloa abian jarri zenetik, grabaketa bakar bat ere ez dutela ikusi eman zuen aditzera, eta atxilotuek beraiek ere behin ere ez dutela kamararik ikusi gaineratu zuen. Are gehiago, grabazio horiek epaileen eskuetan baldin badaude, epaileek «torturaren existentzia bera bermatzen» ari direla salatu zuen.

Giza eskubideak neurtzeko garaian, «hipokresia galanta» dagoela salatu zuen Juan Karlos Ioldi letraduak. Haren iritziz ez baitira berdin lantzen giza eskubide guztiak.

Komunikabide ugarik, torturaren auziaren aurrean beste alde batera begiratzen dutela uste du Ioldik eta horrek «torturaren konplize» bilakatzen dituela deritzo. Haren ustez gainera, komunikabideak ez dira «bidelagun» bakarrak, erakundeak, Arartekoa edota alderdi politikoak ere «konplizeak» direla uste baitu.

Ioldiren hitzetan, ez da nahikoa noizean behin torturaren aurkako adierazpenak egitea, eta erakundeek benetako urratsak eman ditzaten eskatu zuen.

Euskal gizarteak eta Europako hainbat erakundek egindako presioari esker aurrerapausoak eman direla gogoratu zuen Ioldik. Hor kokatu zituen inkomunikazioa hamar egunetik bost egunera murriztu izana, edota Garzonen protokoloa bera. «Herriaren lorpen» gisa hartu zituen horiek, baina hala eta guztiz ere nahikoak ez direla esan eta bide horretan jarraitzeko deia egin zuen TATeko abokatuak.

Abokatuekin batera, Donostiako azken operazioan atxilotutako Martin Mendizabal, Ekaitz Ezkerra eta Ion Etxeberria gazteak egon ziren prentsaurreko horretan, bai eta Burlatan gatibu hartutako Xabier Urdin ere. Haiek ere hitza hartu eta, poliziak torturatu eta bortxaz deklarazioak egitera behartu dituztela adierazi zuten. Hori guztia gutxi ez balitz, inongo erakunde ez dela jasotako tratuari buruzko kezka agertzera gerturatu gogor salatu zuten.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Julio 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License