Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Martes, 04 de diciembre de 2007

Poliziak 15 gazte donostiar atxilotu ditu Madrilen, epailearengana zihoazela.

- Gaur audientzia nazionalaren aginduz donostialdeko 15 gazte atxilotuak izan dira. Askatasunak eta Segik atxiloketa hauek salatu dituzte.

- Askatasunak "salbuespen egoeraren aurrean" kalera ateratzeko deia egin du.

- Gaur arratsaldean atxilotu dituzten Donostiako 15 gazteak ez daude inkomunikatuak.

- Gaur arratsaldean konfidantzazko abokatuarekin hartuko diete deklarazio poliziala.

- Bihar goizeko 11:00etatik aurrera pasako dira epailearen aurretik.

Askatasunaren irakurketa:

Atxiloketa masiboak eguneroko ogi bihurtu diren aro errepresiboa ezagutzen ari gara Euskal Herrian. Eta gaur Madrilen buruturiko atxiloketak ere gobernu espainiarrak egin duen plangintza errepresiboan kokatzen ditugu.

Gazteak entzutegi nazionalean aurkeztuko zirela epailearekin adostu eta entzutegi kanpoan bertan denak atxilotu izana gerra propagandarekin jarraitzeko argazkia baino ez direla salatu nahi dugu.

Beste behin, justizia espainiarrak errepresio estrategiaren baitan jokatzen duen papera zein den argi gelditu da.

Dei egiten dugu protesta mobilizazioetan parte hartzera.

Mobilizazioak:

-Gaur 20:00etan mobilizazioak izango dira Gros, Amara, Amara Berri, Loiola, Alde Zaharra eta Altza auzoetan.

-Bihar Donostia mailako manifestazioa burutuko da 19:00etan Bilbo plazatik.

Mobilizazioak Donostiako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitzen ditu.

----------------------------------------------------------------------------------

Askatasunak "salbuespen egoeraren aurrean" kalera ateratzeko deia egin du .

Duela 30 urte demokrazia ekarriko omen zuen prozesua burutu zen espainiar estatuan, baina 30 urte geroago gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoerak argi erakusten digute norainoko iruzurra egin zioten herri honi.

Burgoseko prozesutik 37 urtera, oinarri bera duen epaiketa ezagutu du Euskal Herriak. Herri oso baten aurkako epaiketa, demokrazia batean baino benetako salbuespeneko egoera batean kokatu behar duguna.

Espainiar estatuak tresna errepresibo guziak erabiltzeko apostua egin du independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko. Kasu honetan espainiar justizia izan da norabide honetan militante independentistak epaitu eta atxilotu dituena.

Errepresio estrategia bortitzaren aldeko hautua egin dute estatu zapaltzaileek, gatazka konpontzeko inolako borondate politikorik ez dutela argi erakutsiz. Bide baketsuetan ideia guziak aurrera eramatea posible denaren beraien ohiko mezua hankaz gora utzi dute beste behin ere. Eta honek agerian uzten du estatua bera jakitun dela herri honetan konpondu gabeko gatazka politiko bat dagoela.

Oinarrizko eskubide demokratikoak ukatzen dituzte atxiloketa hauek, edozein demokraziatan eskandalu politiko izugarria suposatuko lukeen eskubideen ukazioa hain zuzen ere.

Euskal Herrian lan politiko eta soziala egitea ukatua dago, eta Euskal Herriak izan behar du zapalkuntza guzi honi aurre egin behar diona. Inoiz baino gehiago herri bezala kalera ateratzeko garaia da.

Dei egiten dugu gaur herriz herri burutuko diren mobilizazioetara agertzera, baita datozen egunetarako deituko diren protestetan modu aktibo batean parte hartzera ere.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Julio 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License