Inkomunikatuta jarraitzen dute 6 gazte burlatarrek.
- Herenegun 5 gazte atxilotu zituzten Burlatan, eta atzo eraman zuten seigarrena. Askatasunak salatu duenez, poliziek aurrera eramandako miaketak oso bortitzak izan dira. Bestalde, atxilotuen senideak arartekoarengana joan dira baina hau ez zegoen bertan eta ezin izan dute berarekin hitz egin.
- Bi gazte espetxeratu dituzte, bere burua Auzitegi espainolean aurkeztu eta gero.
- La Policía francesa detiene al ciudadano vasco Pedro Mari Goikoetxea en Behobia.
- Polizia espainolak Unai Redin atxilotu du Iruñean, bere burua aurkeztu ostean.

Atzo gauean eta goizaldean zehar Jose Javierren gurasoen eta San Martin de Unxen duen etxeak miatzen jarraitu dute. Miaketak oso bortitzak izan dira. Burlatan, gurasoen etxean bere anaiaren logela miatu dute bertatik zenbait gauzak eraman dituztela, horien artean ordenagailu bat eta dokumentazio politikoa. Dena hankaz gora jarri dute. San Martin de Unxen miaketa goizaldeko 3etan egin dute. Ordu hori arte inolako agindurik erakutsi gabe ez dute utzi bere laguna etxean sartzen. Bertan bildu diren lagunak identifikatu dituzte herria okupatu duten polizi espainolak eta goardia zibilak. San Martingo etxea ere hankaz gora jarri dute, baina soilik paper bat eta CD bat eraman dute.
Gainontzeko atxilotuen inguruan oraindik ez dago berririk. Aipatzekoa da, dirudienez, inkomunikazioa luzatu dutela, epailearen aurretik pasa ez direlako. Bereziki salatu nahi dugu Aitor Torrearen kasua. Pairatzen duen gaixotasun larria dela eta abokatuek atxiloketa bertan behera uztea eta epailearen aurretik pasatzea eskatu zioten Del Olmori, eta eskatutako informeak bidali zizkioten. Hala ere, ez du zentzu horretan ezer egin eta Aitor atxilotua jarraitzen du. Honek familiarren beldurra eta kezka areagotzen du.
Bestaldetik, mobilizazioei dagokionez gaur batzarra egingo da Tafallan atxilotuen egoeraren berri emateko. Ostiralean, eguerdiko 12etan LABek deituta kontzentrazioa egingo da Tafallako udal plazan. Arratsaldeko 20:30etan manifestazioa egingo da Cuatro Esquinas-etik. Gainera, Tafallako udal batzarra urgentea eskatu da EAE-ANV taldetik.
Burlatan ere mobilizazioekin jarraituko dute. Alde batetik, Euskal Herria Peñan prentsaurrekoa emango dute bihar azaroak 22an arratsaldeko 18etan Burlatako zenbait eragilek. Arratsaldeko 19etan manifestazio bat burutuko dute. Espainiako Gobernu Ordezkariak mobilizazioa debekatu du, eta erabaki honen kontrako helegitea aurkeztuko dute. Larunbatean berriz, esposaketa bat jarriko dute Askaz enparantzan atxiloketak salatzeko. Azkenik, Abenduaren 2an manifestazioa egingo dute Burlatan zenbait eragilek deituta.
----------------------------------------------------------------------------------
Bi gazte espetxeratu dituzte, bere burua Auzitegi espainolean aurkeztu eta gero.
Juan Bautista Galdiz eta Gorka Oribe gazteak espetxeratu egin dituzte, bere burua Auzitegi Nazional espainolean aurkeztu eta gero. Beste gazte bat, Jon Rosales, aske geratu da gaur fidantzapean.
Askatasunak jakinarazi duenez, Getxon eta Berangon urriaren 17an egin zuten polizia operazioaren harira, hiru gaztek bere burua aurkeztu dute Auzitegi espainolean.
Orduan, Polizia espainola haien bila joan zen, baina ez zituzten aurkitu. Gaur Baltasar Garzon epailearen aurrera joan dira eta hark Juan Bautista Galdiz eta Gorka Oribe espetxeratzeko agindu du. Soto del Realera eraman dituzte.
Jon Rosales, berriz, aske geratu da, 6.000 euroko fidantza ordainduta. Estatu espainoletik ateratzeko debekua ere ezarri diote eta sinatzera joan beharko du.
---------------------------------------------------------------------------------
La Policía francesa detiene al ciudadano vasco Pedro Mari Goikoetxea en Behobia.
La Policía francesa ha arrestado hoy al hernaniarra Pedro Mari Goikoetxea Elorza en Behobia. La información difundida por Efe indica que el arresto se ha producido en Behobia, en la vía pública, y que el hernaniarra no se ha resistido. El hernaniarra, de 65 años, ha sido conducido a la comisaría de Baiona y será llevado mañana ante la Fiscalía del Tribunal de Apelación de Pau, según la citada agencia.
La misma fuentes señala que sobre Goikoetxea pesaba una euroorden dictada desde el Estado español, basada en una decisión del juez Baltasar Garzón de 1996.
----------------------------------------------------------------------------------
Polizia espainolak Unai Redin atxilotu du Iruñean, bere burua aurkeztu ostean.
Azken aste honetan zehar, Polizia espainolak Peru Aranburu, Mikel Jauregi, Aiala Manrike eta Josu Lezama atxilotu ditu Auzitegi Nazional espainolak beraien aurka ezarritako espetxe zigorrak betearazteko. Atxiloketak Auzitegi Gorenak egindako berrespenaren ondoren jazo ziren.
Askatasunak adierazi duenez, Unai Redin afera berarekin lotuta "bilatze eta atxilotze" egoeran zegoen eta gaur goizean bere burua aurkeztu du Polizia espainolaren komisaldegian, Iruñean.
Aste honetan atxilotu dituztenen antzera, Redinen aurka 7 urteko zigorra ezarri zuen Auzitegi Nazionalak eta hori betearazteko atxilotu dute aurkeztu den une berean. Askatasunaren arabera, aurrez espetxean egona da, eta ezarritako zigorretik 3 urte eta 7 hilabete bete beharko ditu.