Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 17 de noviembre de 2007

Tortura ukatzeari uzteko eta neurriak hartzeko eskatu dio AIk Espainiari (I).

Tortura kasuak ez direla bakanak, eta Poliziak «inpunitatea» duela salatu du Amnesty Internationalek.



Torturaren gaiari ekiteko borondate politikoa falta da Espainian, Amnesty Internationalen (AI) arabera. Espainiako Gobernuak ukatu egiten du torturak daudenik, eta horrek, «giza eskubideen urraketa gehiago egotea» eragin duela uste du Espainiari buruzko ikerketak egiten dituen AIko kide Rachel Taylorrek. Torturak egiteko «inpunitatea» dagoela salatu du, eta horrekin amaituko bada, Espainiako agintariek tortura existitzen dela ukatzeari uztea ezinbestekoa dela uste du.

Espainia: gatza zaurian. Tortura eta tratu txar kasuetan polizien inpunitate efektiboa txosten luzea aurkeztu zuen AIk atzo, eta han jasotzen denez, Espainiako polizia-etxeetan gertatzen diren torturak «ez dira kasu bakartuak». Hainbat kasu zehatz aipatzen ditu txostenak, eta haiek eragozteko Espainiak ez dituela hartu zitzakeen neurriak hartu salatzen du. Alegia arazo estrukturala dagoela.

Abiapuntua Espainiak nazioarteko arauak ez betetzean dago, AIren ustez. Espainiak berak onartutako Protokolo Fakultatiboa ere ez duela betetzen salatu du. Arau horien arabera, Espainia behartuta dago torturaren kontrako neurri legal, judizial eta administratibo batzuk hartzera. Gainera, salaketaren bat dagoenean, atzerapenik gabe auziaren inguruko ikerketa independente, inpartzial eta sakona egin behar du. Guzti hori ez dela betetzen salatu du AIk, txostenean kasu zehatzak jasoz. Besteak beste, torturatuek ostikoak, kolpeak, ukabilkadak eta mehatxuak salatzen dituztela jaso dute. Poliziak zigortu dituzten kasuetan, haiek ez direla bete ere salatu dute, esate baterako, Joxe Arregiren eta Kepa Urraren kasuetan.

FAKTORE ZEHATZAK. Poliziari torturak egin ahal izateko inpunitatea emateko faktore hauek daude AIren arabera: salaketak jartzeko zailtasunak; berehalako ikerketa independente eta inpartzialen gabezia, edo ikerketarik eza; osatu gabeko txosten medikuak; salaketa jartzen dutenak beldurtzeko poliziaren saioak; zigor egokiak jartzeko neurririk eza, edo arduradunak identifikatu ez izanagatik absoluzioan amaitzen diren auziak.

Taylorrek prentsaurrekoan salatu duenez, Espainiako Gobernuak salaketak ikertzeko neurri eraginkorrak hartzen ez dituen bitartean, eta torturaren erantzuleak behar bezala epaitu eta zigortzen ez dituen bitartean, poliziak «legearen gainetik» egongo dira.

Beraz, tortura prebenitzeko neurriak hartzeko, eta salaketak daudenean haiek ondo ikertzeko eskatu dio AIk Espainiako Gobernuari.
ERTZAINTZAREN NEURRIAK. Era berean, AIk begi onez ikusi ditu Ertzaintzak tortura eragozte aldera martxan jarri dituen neurriak. Polizia-etxeetan bideo sistemak jartzea eta atxiloketa aldian kalitate kontrolerako neurriak hartzeari egin dio erreferentzia AIk.

Neurri horiek aurrerapauso gisa ikusten dituzte, baina nolanahi ere, atsekabez ikusten dute oraindik ere giza eskubideen aldeko taldeek proposatutako neurrietara egokitu ez izana.

AI-ren gomendioak.

Espainiako Gobernuari. Funtzionarioek egindako tratu txarrak, torturak eta hilketak ikertzeko erabateko baliabideak izango dituen mekanismo independente bat sortzea gomendatzen du.

Barne Ministerioa eta erkidegoetako Herrizaingo sailak. Barne ikerketarako mekanismoak nazioarteko arauen arabera egitea. Komisaldegietan berehala bideoak ezartzea. Grabazioak «arrazoizko epe batean» toki seguruan egon behar dute. Ziurtatu behar dute pertsona batek salaketa jarriz gero, oztopoak ez jartzea, eta salaketa atzera botaz gero, arrazoiak argi eta garbi idatziz zehaztea. Polizien formazioan, indarraren erabilerari buruzko protokoloak eta irizpideak zehaztea.

Fiskalak. Tratu txarrak susmatzeko zentzuzko arrazoiak ikusiz gero, prozedura krimanala abiarazi behar lukete.

Agintari judizialak. Bermatu behar dute epaitegiek «ikerketa zehatz eta inpartziala» egitea. Ikerketapean den funtzionarioa zerbitzutik kentzea, atxilotua ostean mediku batek aztertu behar du, eta nahi izanez gero konfiantzazkoa. Azterketa entzun eta ikusiak izan gabe egingo da. Galdeketan poliziek izena eta zenbakia uneoro izatea eta ez txanorik ez nortasuna ezkutatzeko beste elementurik ez dute eduki behar, salbuespenak kenduta.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009