Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 16 de noviembre de 2007

Tortura, zuzenbidearen ukoa. Xabier Izaga - Irakaslea.

Gobernuko presidente batek, epaile batek edo polizia buru batek bere estatuan ez dela torturatzen esateak ez du bermatzen estatu horretan torturarik ez existitzea.



Epaitegiek torturatzeagatik zigor gutxi ezarri izanak ez du esan nahi tortura ez dela sistematikoa. Estatu batek torturaren kontrako hamaika hitzarmen sinatu izanak ez du esan nahi estatu horretako ziegetan atxilotuak hil nahi izateraino -eta batzuetan hiltzeraino- txikitzen ez dituztenik.

Hori ez da horrela nik diodalako, Amnesty Internationalen azken txostena irakurritakoan edozeinek ondorioztatuko lukeelako baizik. Txosten horren arabera, Estatu espainolak ez ditu betetzen sinatuta dauzkan hitzarmenak eta horiek agintzen dituzten protokoloak.

Galdera laño bat: Zergatik zuzenbidezko estatu batek -eurek esaten duten moduan- erabiltzen du horrelako tresna ilegala terrorismoari -eurek esaten duten bezala- eta, bide batez, disidentzia orori aurre egiteko? Erantzun enpiriko bat: tresna baliogarria duelako, bestela ez luke erabiliko eta, hartara, ez lituzke jasan behar AI, TAT eta are NBEko gogaikarri horiek bere zuzenbidezko izaera kolokan jartzen. Eta terroristak -eurek esaten duten moduan-...? Horiek ez dira zuzenbidezko estatua, bistan da, eta harrapatzen dituztenean torturatu eta zigor ikaragarriak ezartzen dizkie zuzenbidezko estatuak -eurek esaten duten moduan-, baita normalizazio eta bake prozesu baten barneko elkarrizketak abian ziren bitartean ere. Eta torturaren susmoa astintzeko bere sotoetara argia eraman beharrean, areago iluntzen ditu eta torturatuaren salaketa haren kontrako akusazio bihurtzen.

Inor gutxik ukatzen du herri honetan dugun arazo mingarriari irtenbide justua bilatu eta aurkitzeko elkarrizketa beharrezkoa dela, bakean eta denon artean adostu beharreko moduan bizitzeko eskubidea dugula; horregatik, inork ez du hura zapuzteko eskubiderik. Ezin da etsi haren bila, ezin nekatu. Eta, zalantzarik gabe, tortura desagerrarazteak elkarrizketa horretara hurbilduko gintuzke. Atxilotutako herritarrak ez torturatzea, zuzenbidezko estatu bati eskatu beharreko gutxieneko bat.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009