Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 15 de noviembre de 2007

Torturatzaileen inpunitateari stop!. Xabier Makazaga- Torturaren Aurkako Taldea (TAT).

Amnesty International-ek atzo argitaratu zuen txostenak, Gatza zaurian: polizien egiazko inpunitatea tortura eta tratu txarren kasuan, berriro ere ipurdi bistan utzi ditu espainiar agintariak, hainbat nazioarteko erakunde entzutetsuk ildo horretan egindako hamaikagarren salaketa baitugu.



Amnesty International-ek atzo argitaratu zuen txostenak, Gatza zaurian: polizien egiazko inpunitatea tortura eta tratu txarren kasuan, berriro ere ipurdi bistan utzi ditu espainiar agintariak, hainbat nazioarteko erakunde entzutetsuk ildo horretan egindako hamaikagarren salaketa baitugu.

Adibidez, AIk berak joan den urteko uztailaren 3an prentsa agiri garrantzitsu baten bidez egindakoa. Bertan zeharo kezkati agertu baitzen Espainiar Estatuan «giza eskubideen urraketa larriekiko dagoen inpunitatearengatik, ez baitira ikertzen modu independente, inpartzial eta zehatzean era honetako urraketei dagozkien salaketak, bereziki legea betearazteko dauden funtzionarioek egindako legez kanpoko hilketa, tortura eta tratu txarrei dagozkienak, eta, gainera, ez dituzte errudunak behar bezala auzipetzen.»

Horren harira, oso eskaera zehatza egin zuen: «Antola bedi poliziei kontuak eskatuko dizkion batzorde independente bat, zeinak bermatuko zukeen ikertuak izango zirela modu independente, inpartzial, zehatz eta eraginkorrean legea betearazteko dauden organismoek egindako giza eskubideen urraketei dagokien salaketa oro, arduradunak epaileen esku ipiniz.» Hau da, Hegoafrikan antolatu zuten Egiaren batzordea-ren antzeko bat.

Lastima, hori bai, ez zehaztu izana zein justiziaren esku jarri behar diren arduradun horiek. Espero dugu ez dela gaur egungo espainiar injustizia izango, zeinak ezikusiarena egin ohi duen hainbeste tortura kasuetan, eta torturatzaileei, Joxe Arregiren kasuan bezala, kondena itxuragabeak ezarri dizkion... ez dituenean besterik gabe errugabetu, eta, aldiz, kutxa automatiko bat erretzeagatik sekulako kondenak ezartzen ditu.

Ezin du izan justiziaren izenean hain bidegabeki jokatu duen espainiar injustizia: Iñaki de Juana, eta beste hainbesteren kasuan lotsaren aztarnarik erakutsi ez duena, torturapean erauzitako deklarazioak froga gisa onartzen dituena... Edo bai? Amnesty Internationalek hobe luke hori argitzea.

Oso kontuan hartu beharrekoa da, gainera, justizia hori egiazki independentea izango litzatekeen kasuan ere, torturatzaileek frogarik eza erabiliko dutela haien alde, ohi bezala, historikoki oso gutxitan jakin izan baita egia osoa erregimena, eta hura babesten zuen isiltasun konplizezko hesia, hankaz gora joan ezean; eta kasu askotan, Hegoafrikako Steve Bikorena lekuko, ezta orduan ere.

Hor dago, adibidez, nazien sarraskitze-esparruekin gertatua. Mundua ez zen jabetu behar bezala hango izugarrikeriez II Mundu Gerrako amaiera arte, ikusi nahi zituenarentzat frogak begi bistan bazeuden ere. Eta hain nabarmenak ziren sarraskitze-esparruekin halakorik gertatu bazen, ezin gaitezke batere harritu beste kasu batzuetan gertatuarekin: Aljeriako gerra, Argentinako diktadura... Denetan urte piloa behar izan zen egia gordina ezagutzeko.

Hori bai, jakin arren torturatzaileak beti ezkutatuko direla «ez dago frogarik, eta ez da inoiz izango» horren atzean, borrokan jarraitu beharra dago etengabe Amnesty Internationalek proposatu batzorde independente hori lehenbailehen osa dadin. Are gehiago, ahalik eta froga gehien pilatu behar ditugu tortura ahalbidetzen duen egitura anker horretan gertatu eta gertatzen ari diren giza urraketa guztiez, egunen batean torturatzaileek eta haien konplizeek kontuak eman ditzaten hainbeste sufrimendurengatik.

Eta, aldi berean, mozorroa kendu behar diegu, batetik, gaur egun polizia eta guardia zibilaren barnean oso kargu garrantzitsuak betetzen dituzten torturatzaile guztiei, eta bestetik, Estatuko estrukturetan goi mailako ardurak dituzten haien konplizeei, iritsi diren lekuraino iristeko izan duten inpunitate itzela begien bistan ipiniz.

Horiek dira TATek bere buruari jarri dizkion erronketako batzuk, torturaren aurkako presioa eraginkortasunez areagotzeko, eta buru-belarri jarraitzeko asmoa dugu ildo horretan: ez soilik torturatzaileei hainbesteko erraztasunak eskaintzen dizkien sistema ustel horri mozorroa kentzen, baita kargu garrantzitsuetan dabilen jendilaje hori guztia biluzten ere. Eta erronka horiek eskatzen duten esfortzua handia denez, TATen parte hartuz horietakoren batean lagun gaitzazuen eskatzera gatoz gaurkoan. Bakoitzak egokien deritzonean.

Alde horretatik, abenduaren 15ean ospatuko den Torturatuon II Asanbladan parte hartzera ere gonbidatu nahi zaituztegu. Iaz arrakasta politarekin egin genuen, eta ziur gaude aurtengoa ere arrakastatsua izango dela, tortura behin betikoz bukatzeko irrikaz gainezka baikaude.

Denon indarrak bilduz lor dezakegu. Bai horixe!.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009