Epaileak baldintzapean libre utzi ditu Espainiako Poliziak asteazkenean Donostian atxilotutako lau lagunak.
Epaileari esan diote polizia etxean buruturiko deklarazioak gezurrezkoak direla eta tratu txar zein mehatxupean burutuak izan direla.

Inkomunikazio egoera altxaturik, Arantxa Aparicio eta Ainhoa Baglieto abokatuekin deklaratu dute joan den asteartean atxilotu eta lau egunez poliziaren eskuetan inkomunikaturik izan dituzten lau gazteak.
Iñaki Coloma, Ekaitz Ezkerra, Ion Etxeberria eta Martin Mendizabal, baldintzapean aske geratu dira Andreu epailearen aurrean deklaratu ostean. Astean behin epaitegian sinatzera behartu ditu epaileak. Kalte eta triskantza “terrorista”, baita Segi gazte erakundeko partaide izatea eta espainiar legearen arabera beraz “talde terroristako partaide izatea” da leporatzen dietena lau gazteei.
Andreu epailearen aurrean salatu dute jasandako tratu txarra eta beren abokatuei adierazi diete inkomunikazio egoeran polizien eskutik jasandakoa, deklarazio poliziala haiek nahi zuten eran egin zitzaten helburuarekin:
Iñaki Kolomak gorputz osoan kolpeak jasan ditu eta mehatxatua izan da.
Martin Mendizabali Madrilerako bidaian eskuburdinak oso estu lotu zizkioten, izugarrizko mina eta markak eragin zizkion horrek. Etengabe buruan kolpatu zuten bidaian zehar eta mehatxuak ere etengabekoak izan ziren. Madrilen galdeketa ere etengabekoa izan da, kaputxadun lau polizien eskutik, oihuak, kolpeak gorputzean, eskua itxita kolpeak sabelean, flexioak egitera behartu, baita eskuak gora jarri eta makurrarazi ere. Denbora luzez behartu dute postura zehatz eta jasangaitzetan egotera.
Jon Etxeberria goizeko 4tan izan zen atxilotua eta oso atxiloketa bortitza izan zela salatu du. Berarekin batera zegoen lankidea pakean uzteko eskatu zien poliziei eta hauek kolpeekin erantzun zioten. Komisaldegian presio handia jasna duela salatu du, haiek eskatzen zioten polizia deklarazioa burutu zezan.
Ekaitz Ezkerra neska lagunarekin mehatxatu dute. Kolpeak eman dizkiote eskua zabalik zutela eta postura jasangaitzetan izatera behartu dute.
Joan den astean atxilotu zituzten gazteek ere tratu txarrak jasan dituztela jakin arazi diete hamar eguneko inkomunikazioa altxatu ostean bisitatu ahal izan dituzten abokatuei. Guztiek mehatxuak jasan dituztela adierazi dute eta hainbatek kolpeak ere jasan zituzten polizien eskutik.
Askatasunak muntaia polizial eta mediatikoa ulertzen duen operazioa salatu nahi du, emaitza gisa hainbat gazte torturatu, lau espetxeratu, familia askotxori eragindako sufrimendua eta oro har Donostian izandako polizia okupazioa izan dituenak besteak beste.
Operazio masibo hau PSOEren helburuei atxikia izan da, bere intereserako propaganda politikoa burutzea eta gazte sektore independentistak kriminalizatu eta indargabetzea helburu izanik. Beste behin ere salbuespen legeetan sustengatuz; Segi koa izatea terrorista izatea dela diona, edota tortura ahalbidetzen duen inkomunikazio legea. Errepresioa ez da inoiz izan soluziorako bidea eta ez da inoiz izango. Euskal Herriak amnistia eta askatasuna behar ditu !.
Manifestación en Donostia.
Más de un millar de personas se han manifestado esta tarde en Donostia en contra de la detención el pasado miércoles de cuatro jóvenes en la capital guipuzcoana, jóvenes que hoy han quedado en libertad.
La manifestación ha partido a las 17:00 del Buen Pastor y tras recorrer las principales calles de la capital ha finalizado en el Boulevard.
Tres dotaciones de la Ertzaintza han precedido la marcha convocada bajo el lema "Faxismoaren gainetik independentzia".
"Nos quieren sacar de las calles".
Al término de la manifestación, un joven ha leído un comunicado en el que ha señalado que la independencia "está más cerca que nunca" y que ése es el motivo de que "golpeen a los jóvenes". "Nos quieren sacar de las calles y acabar con todos los proyectos independentistas", ha señalado. No obstante, ha advertido de que las nuevas generaciones de jóvenes "no están dispuestas a seguir así 30 años más" y ha abogado por salir a la calle y "derribar todos los obstáculos que encontremos en el camino de la independencia".