Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 08 de noviembre de 2007

Inkomunikazioak ahulduta, baina ez bakarrik. Lander Labajo eta Aner Mimenza - Euskal presoak.

Bonboa biraka dabil eta zenbaki saridunak irteten ari dira. Orduko hartan zazpi izan ziren, baina biraka jarraitzen du beste zenbaki batzuen bila.



Estatuak loteriak antolatzen ditu, batzuk zorionerako eta besteak zorigaitzerako. Zorionekoa Estatu espainolean zehar banatzen dute, zorigaitzekoa Euskal Herrira bereziki mugatu dute. Aurrekoan Algorta-Berangoko zazpi laguni tokatu zitzaigun. Martitzenetik eguastenerako gaua izan zen amets gaiztoaren hasiera, gure etxeetan bortizki sartu ziren kaputxadun, metrailetadun animalia arrotzak. Zeren bila zihoazen jakin barik, txoko guztiak arakatu zituzten ehundaka objetu baliogabe eskuratuz, gure eta familiaren gauza mordoa apurtuz, etxe atariak apurtuz eta tirokatuz. Hortik aurrera izan ziren mehatxuak, kolpeak, oihuak, hiru gau luzez, oso luzez, gure lasaitasuna eta bizitzak bortxatu dituzte.

Egoera politikoak eragindako atxiloketa politikoak izan ziren, akusazioen inongo oinarri edo funtsik gabe egindakoak, Estatu espainolean euren eraginkortasuna saltzeko. Euskal Herriaren parte handi batek ez baitie sinesten. Ezin da sinistu gezur hutsa delako.

Inkomunikazioak asko bakartzen zaitu, ahuldu; aldi berean, Entzutegiko ziegetan bakarrik ez geundela konturatu eta indar berritzen hasi ginen. Elkarri hormen bestaldeko kolpe moduko seinaleak ailegaraziz indartzen genuen gure batasuna. Ordura arte herriko ezagunak ginenak, kolpe batez betiko lagun bihurturik. Kartzela zigorra erabakita zegoen txontxongilo aurpegi zapal harroputzaren aurretik pasatu baino lehen. Kartzelarako bidean «Txikia» abestia ezin ozenago abestu genuen, bakoitzak bere lekutik baina denok batera. Denak bat garelako gaur egun.

Orain kartzelan gaude, indarberriturik, animotsu, zer erremedio! Aurrera begiratu behar da eta aurrean dena daukagu irabazteko, benetan! Kartzelara pauso sendoz sartu gara, errespetuz eta errespetatuak. Bestalde, kanpotik jasotako elkartasunak hunkitu egiten gaitu, horregatik eragindako malkoek sufrimendua ito dute. Kaleko indarrak helarazi dizkiguzue, eta zuen maitasuna adieraziz, gizatasunaren balioa handitu. Oso harro gaude geure herriaz, geure herria zuek guztiok zaretelako. Kalean, etxean, lanean, baina elkarturik sentitu zaituztegulako, gora zuek!.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu geure lagun koadrilari, familiari eta abokatuei. Zuek batera egotea, guri indarra emotea da, herriak babes handia emon digula sentitu dugu. Borroka hau ez da bukatu, dena daukagu irabazteko.

Mila muxu iraultzaile zuei denoi, zuek barik ez gara ezer. Ekin lanari! Elkar zaindu, bizitza ederregia baita makurturik bizitzeko.

Gora herria! Gora bihotzak!.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009