Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 31 de octubre de 2007

7 gazte atxilotu ditu polizia espainiarrak Donostian.

Atxilotutako gazteak:
- Jon Sardon Zabaleta (Intxaurrondo)
- Unai Perez Quintans (Herrera)
- Julen Garmendia Pradillo (Amara Berrin atxilotu dute, neskalagunaren etxean eta gero Loiolako bere etxera eraman dute)
- Egoi Alberdi (Amara zaharra)
- Pello Lamarka (Añorga)
- Mikel Arretxe (Egia)
- Ekaitz de Ibero (Benta berrin)



Atxiloketak bart gauean eman dira polizia espainolaren eskutik. Alde zaharreko Herria taberna, miatu dute eta Urkamendi taberna miatzekotan dira ondoren. Miaketa gehiago ere eman dira.

Informazioa:

- Ez dago akusazio zehatzik. Delitu oso orokorrak egozten zaizkie.
- Miaketak lasaiak izan dira. Kasu batzuetan etxe osoak miatu dituzte eta beste kasu batzuetan berriz atxilotuen gelak bakarrik.
- Kasu batzuetan senideekin egoten utzi diete eta beste kasu batzuetan ez.
- Ion Sardonen eta Egoi Alberdiren etxetik ordenagailuak eraman dituzte.
- Bestela orohar pegatinak, DVDak, musika CDak, kamisetak, presoen gutunak etab. izan dira eraman dituztenak.
- Miaketa gehienak 3ak eta 6ak artean izan dira, Mikel Arretxeren kasuan berriz 8:30ak inguruan.
- Miaketa guzietan argazkilariak zeuden, alegia, poliziarekin batera iritsita.
- Abokatuek "Garzonen Protokoloa" martxan jar dezala eskatu diote Marlaskari.

Atxilotuen etxeez gain alde zaharrean dagoen Urkamendi taberna miatu du poliziak.

Alde Zaharrean sekulako polizia despliegea izan dute 9:30etatik aurrera. Ikatz kaleaz gain ondoko kaleak ere itxi egin ditu espainiar poliziak. Hainbat pertsona hurbildu dira ingurura Urkamendi tabernaren miaketan zuten Mikel Arretxeri elkartasuna adieraztera. Poliziak hurbildu den jendearen aurka egin du, porrekin eta kulatekin kolpeak emanez.

Askatasunaren irakurketa.

Ohar honen bidez gogor salatu nahi dugu Donostian burutzen ari den polizia operazioa.

Beste behin ere euskal herritarrak atxilotu eta inkomunikatu ditu espainiar poliziak Grande Marlaska epailearen aginduz, eta espainiar gobernuak egin duen gerra apostuari loturik.

Alarma gorria piztu nahi dugu, 7 gazteak inkomunikaturik egoteak torturatuak izateko arrisku oso handian daudela agerikoa baita. Gogoratu besterik ez dago orain dela bi aste Getxon eta Berangon atxilotu zituzten gazteek jasan zituzten etengabeko presio, mehatxu eta kolpeak.

Inkomunikazioa da tortura ahalbidetzen duena, eta inkomunikazioa mantentzeak torturatzeko borondate politikoa dagoela esan nahi du.

Estatuen apostu errepresiboaren baitan kokatzen dugun sarekada berri honi erantzuteko deia luzatzen dugu.

Moción de EAE-ANV.

El grupo municipal de EAE-ANV ha denunciado este «nuevo ataque por parte del Estado español contra la juventud vasca». En este sentido, ha criticado de manera especial la actitud mantenida por el Ayuntamiento donostiarra, al entender que las declaraciones realizadas desde este ámbito tras las últimas acciones de kale borroka «han preparado el terreno» para perpetrar los arrestos.

En esta línea, hoy mismo esta formación registrará una moción en la que se solicita la puesta en libertad de los jóvenes, así como la necesidad de trabajar en favor de la palabra y la decisión de este país.

Atxiloketen salaketa auzoz auzo hedatu zen hirian barna.

Polizia espainolak egindako atxiloketak salatzeko auzoz auzo egin ziren manifestaldiak eta protestak atzo arratsaldean Donostian. Amara Zaharra auzoan, 100 lagun bildu ziren auzokidea duten Alberdiri elkartasuna helarazteko; 400 aldiz, Alde Zaharreko manifestaldian eta beste 150 pertsona Egia eta Añorga auzoetan. Herreran, berriz, 40 lagun bildu ziren eta Loiolan, 50. Gaurko ere manifestaldia deituta dago Donostian, hitzordua 20.00tan izango da Boulevardean.

Bien bitartean, Askatasunak «gogor» salatu du Donostian jazotakoa eta Gobernu espainolak «martxan jarritako gerra estrategiaren baitan» kokatu du operazioa. Gainera, euren ardura erakutsi dute atxilotuek bizi duten inkomunikazio egoera dela-eta, «tortura ahalbideratu» dezakela uste baitute. Era berean, eraso honi erantzuteko deia egin dute.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Agosto 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License