Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 26 de octubre de 2007

Torturaren aurka «konpromiso zehatzak» hartzeko eskaera ez du onartu Eusko Legebiltzarrak.

Inkomunikazioa bertan behera uzteko lege ekimena babestu dute EABk, Aralarrek eta hirukoak.



Tortura eta tratu txarren aurkako adierazpen soiletatik haratago ez du, oraingoz, pausorik emango Eusko Legebiltzarrak. Izan ere, Ezker Abertzalea taldeak eta Aralarrek «konpromiso zehatzak» hartzeko eskatuz aurkeztutako legez besteko proposamenak ez du babes nahikorik lortu Giza Eskubideen Batzordean, hirukoak, PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu baitute.

Torturaren aurkako ebazpenaren bidez, besteak beste, atxilotutako pertsonekin torturarik eta tratu txarrik erabiltzen ez dela, eta inkomunikazio egoeran atxilotuen eskubideak errespetatzen direla ziurtatzeko Legebiltzarrean batzorde berezia sortzea nahi zuten EABk eta Aralarrek. Batzorde horrek torturak salatu dituzten atxilotuak bisitatuko lituzke. Horrekin batera, tortura lekukotzen aurrean Legebiltzarrak babesa adieraztea, eta nazioarteko erakundeen esku hartzea bideratzea proposatu dute bi taldeek.

Haatik, EAJk, EAk eta EBk ez dituzte eskakizunok begi onez ikusi. Batetik, uste dutelako ez dela Eusko Legebiltzarreko eskumena torturatuen egoera bertatik bertara ezagutzea; eta, bestetik , pentsatzen dutelako «alferrikakoa» dela nazioarteko erakundeen esku-hartzea eskatzea, aurretik jakin gabe tortura salaketak egiazkoak diren ala ez. Gema Gonzalez de Txabarri EAJko legebiltzarkidearen irudiko, Aralar eta EABren jatorrizko ekimenak ez du «inolako eraginkortasunik».

Hori horrela, hirukoak osoko zuzenketa aurkeztu dio proposamenari. Han, tortura salaketen aurrean «kezka» azaldu, inkomunikazioa bertan behera uzteko eskatu, eta Espainiako Gobernuari Nazio Batuen txostengile berezi Theo Van Bovenek emandako gomendioak betetzeko galdegitea proposatu dute EAJ, EA eta EBk. Alta, hirukoaren botoak baino ez dituenez jaso, ekimen hori ere ez da aurrera atera.

Hirukoaren ebazpenarekin ados egon arren, «urratsak» egiteko kopromisoetan «sakondu» nahi ez izatea leporatu diote Aralarrek eta EABk hirukoari. Aintzane Ezenarroren (Aralar) esanetan, hirukoaren zuzenketa orain arte onartutako ebazpenetan geratzen zen, eta beraz,«aukera on bat» galdu da torturaren aurkako urrats zehatzak egiteko. Itziar Basterrikak (EAB) «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko garaia dela adierazi du.

PPko Carlos Urkijok, berriz, tortura salaketen aurrean poliziaren «errugabetasun printzioa» aldarrikatu du. Salatu egin du gisa horretako proposamenekin «ETAren estrategiari» babesa ematen zaiola. PSEko Jesus Lozak azpimarratu du sozialistak beti egongo direla torturaren aurka, baina, kritikatu du tortura salaketen atzean «Zuzenbide Estatuari zilegitasuna kentzeko kanpaina» dagoela.

INKOMUNIKAZIOA.

Torturaren aurkako proposamenak ez bezala, inkomunikazioa desagertzeko Aralarrek proposatutako lege ekimen bati oniritzia eman dio Herrizaingo Batzordeak. Onartutako lege ekimenak bi eskaera egiten ditu: batetik, grabazio sistemak ezartzea atxilotuak egoten diren eremu guztietan, eta, bestetik, inkomunikazioa ahalbidetzen duten Prozedura Kriminaleko legearen 520. eta 527.artikuluak bertan behera uztea. Horiek Legebiltzarrak onartu eta Espainiako Kongresura igortzea da asmoa. Aralar, EAB, EAJ, EA eta EBk babestu dute ekimena, eta kontra egin dute PSEk eta PPk. Ezenarroren iritziz, «urrats eraginkorra» egin du Legebiltzarrak. Orain, Legebiltzarreko osoko bilkurak gehiengo osoz onartu behar du ebazpena.

El tripartito rechaza nuevas medidas para prevenir la tortura.

La Comisión de Derechos Humanos del Parlamento de Gasteiz debatió ayer dos propuestas sobre la tortura. Por la mañana, acordó llevar al Congreso español una iniciativa legislativa para poner cámaras en los centros de detención e imposibilitar la incomunicación. Por la tarde, rechazó crear una comisión propia de seguimiento de los casos de tortura.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009