Ibon Meñika zamudioarrari ez diote utzi ikerketaz arduratzen den epailearen aurrean deklaratzen.
Auzitegi nazionaleko mediku forentseak tortura galarazteko neurri baten kontra agertu direla salatu du TATek.

Betanzosko epaitegira eraman du Meñika eta esposaturik eta atzean bi Guardia Zibil zituela nahi zuten behartu deklaratzera. Egoera horretan Meñikak uko egin dio deklaratzeari. Horrez gain, TATek auzitegi Nazionaleko mediku forentseak torturaren aurkako neurri bat hartzearen kontra agertu direla salatu du.
Gaur, 2006ko urriaren 25a, Ibon Meñika Zamudioarra Betanzoseko (Galizia) instrukzio epaitegira eraman dute, 2006. urtean jarri zuen tortura salaketa dela eta deklaratu zezan.
Ibon Meñika 2006ko apirilean guardia zibilak atxilotu eta lau egunez inkomunikazio egoeran hauen eskuetan izan ostean torturak salatu zituen.
Bilboko 8. instrukzio epaitegiari egokitu zitzaion ikerketaren ardura. TATeko abokatuok Ibonen adierazpenak ikerketaz arduratzen den epailearen aurrean izatea eskatu badugu ere, exorto bidez egitea eta honenbestez deklarazio hartzea Petanzoseko epaitegian burutzea erabaki dute, Ibon Curtiseko kartzelan dutelako preso. TATen ustez, ikerketa daraman epailearen aurrean deklaratzea beharrezkoa da, bere sinesgarritasuna zuzenean baloratu dezan.
Gaur goizean uko egin diogu deklarazioa egiteari, berau burutzeko baldintzarik ez baitzegoen. Ibon esposaturik eta bere atzean bi guardia zibil izanik behartu nahi izan dute deklaratzera. Hain juxtu, torturatu zuen gorputz poliziala atzean eta eskuak loturik, uko egin dio deklaratzeari, TATeko abokatu Aiert Larrartek baldintza hauetan deklaratzeari ez adostasuna agertu eta hau ukatu ostean.
Honako kexa formalki aurkeztuko dugu epaitegian, deklarazio hau suspenditu eta behar den baldintzetan ber hartu dadila eskatuz.
Gogora ekarri nahi dugu, Ibon Meñikari egindako torturak salatzeagatik TATeko abokatu Aiert Larrarteren kontra diligentziak zabaldu zituztela, guardia zibilaren izena zikindu eta segurtasun indarren lana zalantzan jartzearen akusaziopean.
TATetik tortura kasu guztiak salatu behar direla esan nahi dugu eta torturari aukera guztiak ixteko lanean jarraitu behar dugula. Tortura kasu bat artxibatzeak, hurrengo tortura kasuei ateak parez pare zabaltzen dizkiola salatu nahi dugu, tortura bera ahalbidetzen duela.
Auzitegi nazionaleko mediku forentseak tortura galarazteko neurri baten kontra agertu direla salatu du TATek.
Komunikabideen bidez, auzitegi nazionaleko mediku forentseek CGPJren aurrean kexa aurkeztu dutela jakin dugu. Kexa honen arrazoia, beraien profesionaltasuna eta lan egiteko modu egokia ezbaian jarri izana dela esan dute.
Honen aurrean Torturaren Aurkako Taldeak honakoa adierazi nahi du:
Mediku forentse hauek funtsean tortura galarazteko neurri baten kontra agertzen dira, Garzonek berriki martxan jarritako protokoloak biltzen duena: inkomunikazio egoeran atxilotua konfiantzazko medikuagatik aztertua izatearen kontra.
Auzitegi Nazionaleko mediku forentse hauek dira, inoiz tortura zantzurik ikusi ez duten bakarrak. Gainontzeko epaitegi guztietako mediku forentseek noizbait tortura zantzurik ikusi izan dute, hauek ordea inoiz ez.
Mediku forentse hauek dira urteetan milaka euskal herritar torturatuak izan daitezen beste aldera begiratu izan dutenak eta gaur tortura posible bada, beraiei esker ere bada.
Mediku forentse hauek dira Gurutze Jantzi telefonoz aztertu zutenak, Unai Romanoren kasuan guardia zibilaren bertsioa berretsi zutenak edo Iratxe Sorzabalen kasuan bizkarrean elektrodoek eragindako markak alergia baten ondoriozko zirela esan zutenak.
TATek torturarekin amaitzeko indarrean den edozein neurri babestu eta eskaintzen dituen aukerak baliatuko dituela jakin arazi nahi du. Zentzu horretan, Euskal Herrian mediku talde bat horretarako prestutasun osoz lanean dagoela jakin arazi nahi dugu, euskal herritar bata txilotua izango bada, tokia edozein delarik ere, atxilotua aztertzeko prest direlarik.
Garzonen protokoloak biltzen dituen neurria kez dira nahikoak torturarekin amaitzeko eta hori frogatzen dute protokolo hau aplikaturik ere torturak salatu dituzten pertsonek. Halaber, tortura zailago egiteko edozein neurri baliatuko dugu torturaren kontra gure esku dagoen guztia egiten jarraitzeko.