Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 20 de octubre de 2007

Bi polizik auzitegi nazionalean deklaratu dute Maite Orue gernikarrak 2005. urtean jarritako tortura salaketa dela-eta.

TATeko abokatuek jakinarazi dutenez, bi polizia hauek bigarrengoz izan dira deklaraztera deituak, irailean huts egin baitzuten. Polizia batek gezurra esan eta torturarik burutu ez zutela esan du.



Torturatzeaz akusaturik, inputatu gisa deklaratu dute gaur bi polizik auzitegi nazionalean, Maite Orue gernikarrak 2005. urtean jarritako tortura salaketa dela-eta.

Maite Orue 2005.eko uztailaren 27an atxilotu zuela Polizia Nazionalak, eta lau egun inkomunikatuta egon ondoren tortura salaketa ezarri zuela. Epailearen aurrean ere salatu zituen torturak.

Bi polizia hauek bigarrenez deituak izan dira deklaratzera, izan ere, irailean zitatuak izan baziren ere, huts egin zuten.

Gaur egun, Madrilgo 30. Instrukzio Epaitegia arduratzen da ikerketa egiteaz. 2005ean kausa artxibatu zuen, baina aurkeztu genuen Apelazio helegitea dela eta, ikerketa berriro ireki zen eta zenbait froga berri egin behar izan zituen.

2006. urtean bigarren aldiz artxibatu zuen kasua eta berriro aurkeztu genuen Apelazio Helegitea irabazi genuelako froga berriak praktikatzera behartua izan zen Madrilgo 30. Instrukzio Epaitegiko epailea.

Froga berri hauetako bat torturetan parte hartu zuten Poliza Nazionalei deklarazioa hartzea da.

Aiert Larrarte eta Ane Ituiño izan dira TATeko abokatu gisa bertan. Polizietako batek gezurra esateko hautua egin du, torturarik burutu ez zutela eta Maiteri galdeketarik egin ez ziotela esanez. Aiert Larrarte abokatuaren galderei ez die erantzun bestalde.

Bigarren poliziak berri, epaileak identifikazioa eskatzerakoan honek ahaztu egin duela eta polizia karneta aurkeztu dio. TATeko abokatuek kexa aurkeztu dute, deklaratu behar zuen polizia bera denaren bermerik ezean. Epaileak kexa onartu eta akusatuari edozein herritar bezala identifikazioa gainean izateko bete beharra gogora arazi dio, are gehiago halako egoera baten aurrean.

Poliziak hurrengoan ere berdina egingo duela adierazi du orduan, TATeko abokatuak bertan izanik bere eta bere senideen segurtasuna arriskuan dela argudiatuz. Epaileak orduan, egoera ulertzen duela baina inputatu gisa izanik legeak agintzen duenez indentifikatu egin beharko duela hurrengoan esan dio.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009