Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 23 de septiembre de 2007

TAT: «Hildakoen memoria gara, 7.000 torturatuena».

Hildakoen memoria gara, 7.000 torturatuen memoria bizia gara. Zein garen dakigun bezala, badakigu nora goazen, torturarik gabeko Euskal Herri libre bat bilatu nahi dugu. horretan gabiltza», adierazi zuen TATek. Urnietako plaza txaloz lehertu zen.



Orain dela hamalau urte, irailaren 24an, Gurutze Iantzi urnietarra atxilotu zuen Guardia Zibilak. Bizirik eraman zuen Tres Cantosko kasernara, baina hilotz etxeratu zuen, plastikozko poltsa batean. Egun berean, Xabier Kalparsoro zumaiarra hilzorian atera zen Indautxuko polizia-etxetik. Bi egun geroago zendu zen erietxean. 31 eta 26 urteko gazte horiek omentzeko eta zokoratutako historiaren zati bat azaleratzeko asmoz, TATek ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Urnietako plazan.

Zazpietarako hamaika lagun bilduak ziren kioskoaren aitzinean: aiton-amonak, gurasoak, lagun koadrila gazteak, eta haurrak ere bai. Gitarra doinuek egin zieten ongietorria. «Estatuari gerra beti, bakean utzi arte», kantatzen zuen ahots goxo batek Gurutze Iantziren argazki baten ondoan. Azpiko pankartak justizia eskatzen zuen: «Egia aitortu, errespetatu».

Musikak poesiari utzi zion lekua. «Zer gertatzen da kristala kolpatzen baduzu? -galdegin zuen bertze ahots ezti batek-. Ez al da txikitzen mila zatitan? Eta zati horietako bakoitza ez al da mila zatitan desegiten berriz kolpatzen duzunean? Eta hanka gainean jarrita, ez al da xehetzen ia ezabatzeraino, hauts bihurtzeraino? Eta gu? Zer gara gu haien eskuetan? Kristal hauts xehetua gara?».

«Kristala txiki dezakete; ez handik ikusitakoa. Ezin da den-dena apurtu, ezin da», baieztatu zuen. «Hil zizkiguten lagunen oroitzapenak, esate baterako, ezin dituzte apurtu. Aske izateko borondate hau, esate baterako, ezin dute apurtu, haien jo eta apurtzeko borondatea baino handiagoa delako».

Historia guztia.

Hunkigarria izan zen poemaren irakurketa; are hunkigarriagoa Gurutze Iantziren eta Xabier Kalparsororen amak txalo artean oholtzara goititu ziren unea. Aurreskua dantzatu zuten beren ohorez, baita lore sorta bana oparitu ere. Bi emakumeak taula gainean zirela, Juan Karlos Ioldi Torturaren Aurkako Taldeko kideak ekitaldia egiteko arrazoiak azaldu zituen. «Garai hauetan, hainbeste entzuten dugunean memoria historikoa berreskuratu behar dela, guk esaten dugu memoria guztia berreskuratu behar dela», ohartarazi zuen. Era berean, jakinarazi zuen ez dutela plakarik nahi, historia guztia kontatzea baizik.

Juan Carlos Alberdi Martiarena Krakas 1988an Herrera de la Manchan hil zena ere ekarri zuten gogora Urnietan.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009