Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 21 de septiembre de 2007

«Dakidan gauza bakarra da atxilotu ez balute, bizirik izango genukeela».

1993ko irailaren 24a herri honetako historian sartu den data da: ordu gutxiren buruan, Gurutze Iantzi hil zen Tres Cantosko Guardia Zibilaren kasernan, eta Xabier Kalparsoro Polizia espainolaren Indautxuko egoitzan hilzorian geratu zen. Bi egun geroago zenduko zen.

OMENALDIA. Irailak 22. Urnietako enparantzan 19:30etan.



Hamalau urte eta gero, Kalparsororen eta Iantziren senitartekoek «justizia» eske jarraitzen dute. Alferrik dela jakin arren. «Zer gertatu zen jakin nahi dugu». Gurutze Iantziren ahizpa Izaskunen hitzak dira. Tres Cantosko Guardia Zibilaren kasernan jazotakoa zehatz-mehatz ezagutu nahi dute senideek, nahiz eta nahikoa zantzurik baduten, egun haietan euskal herritar gehienek zituzten berberak: «Gorpua ikusi genuenean, ubelduak zituen. Eta etxetik eraman zutenean ez zuen halakorik». Torturaren itzala luzea baita.

Hil aurreko egunean Guardia Zibila joan zen Iantziren bila. Ez ziren lasai Iantzitarrak, hilaren 21ean Gurutzeren senar Julen Irastorza eraman baitzuten. «Ez zuten agindu judizialik ere, eta egun, oraindik, inork ez digu esan zergatik atxilotu zuten Gurutze. Deklarazio polizialen berririk ere ez dago. Ezer ez», adierazi dio Izaskun Iantzik GARAri.

Alboan ditu anaia Jose Antonio eta Maite Golmaio, Xabier Kalparsororen, Anuken, ama. Egun haietan eta ondoren etorritako guztietan bizitutakoa, gaurdaino, azalarazteko prest dira. Eta sumatzen da gogorra egiten zaiela atzera begira jartzea. «Gure ama ez da gai izan hitzordura etortzeko. Ezin du. Orduz geroztik... ezin du. 14 urte pasatu dira, baina...», agertu dute Gurutzeren senideek, bertsio ofizialaren arabera «bihotzekoak jota» zendu zenaren familiakoek. Goizeko zortzietan jasotako telegrama baten bidez jakin zuten etxekoek Gurutze hila zela. Eta gauzak zer diren: senarra hiru ordu lehenago utzi zuten aske.

Historiaren parte bat, zokoratuta.

«Dakidan gauza bakarra da atxilotu izan ez balute bizirik izango genukeela. Horrek haserrea pizten dizu, eta inpotentzia, ezinegona. `Muerte natural' esaten dizute, eta... Kasua besterik gabe itxi, bospasei hilabetetan, eta kito. Hori ezin da asimilatu», jarraitu du ahizpak. Eta esaldi ezin adierazgarrigoa bota du segidan: «Atxiloketa bat gertatzen den bakoitzean izutu egiten naiz. Oraindik. Ez dakizu nola amai daitekeen».

Golmaio ere atzera begira jarri da: 14 urte. «Egun haiek iluntasunean gogoratzen ditut. Tunel baten modukoa, amesgaiztoa». Etxekoei ez zien inork ofizialki esan atxilotuta zegoenik ere. Baina jakin zuten. «Durangoko Udaltzaingora joan ginen, eta ikaragarrizko mugimendua zegoen: ertzainak, CESIDekoak, guardia zibilak, poliziakide espainolak...», gaineratu du. Herri horretan atxilotu zuten udaltzainek, furgoneta bat lapurtu nahian zebilela. 24ko gau horretan bertan Indautxuko polizia-etxeko leiho batetik «erori» zen. Txikituta geratu zen zumaiarra. Basurtuko Ospitalean hil zen, hilaren 26an.
Erietxe horretan zaindari zituenei, kasik konorterik gabe, hilzorian, esan ziena esanguratsua da arrunt: «Ez nazazue gehiago jo, den-dena kontatuko dut».

«Hasiera batean Xabiren kasua ere itxi egin zuten. Baina jaso genituen anonimo batzuei esker, eta helarazitako datuengatik, azkenean epaiketa egin zuten. Lau poliziakideren aurka. Han entzun genituenek barregura eragingo zuketen, baldin eta semea hil zidatela burutik kentzerik izan banu. Edana zegoela, garagardo bat eskatu zuela, poliziakideetako batek bere hozkailutik eman ziola bat, aztoratu egin zela, bati bultzada eman ziola eta bere burua bota zuela leihotik. Ez da inoren buruan sartzen halako istorio bat. Ezinezkoa da», azaldu du Golmaiok.

Horrek ere «justizia» eskatu du, egia jakin dadila. «Beste batzuen kasuan, atxilotu, epaitu eta kartzelatu egiten dituzte. Gurean ez dago halakorik. Zaborra gara, itxuraz. Oroimen historikoa aipatzen dute batzuek, baina gu ez gara historiaren parte. Sufrimendua alde askotan dago, baina guk ez dugu eskubiderik `ai' esateko ere».

Puntu horretan, bi sendiek bat egin dute erakundeen jarrera kritikatzerakoan: «14 urtez inor ez da guregana etorri, ez digu ezer eskaini, ez digu zer moduz gauden ere galdetu. Ez bageunde bezala». Hori da TATek saihestu nahi duena, historiaren parte bat zokoratuta geratzea. Horregatik antolatu du bihar ekitaldia Urnietako Plazan, 19.30ean.

Gonzalezen Gobernuaren ikerketa «sakonak» ez zuen eman ezustekorik.

Kalparsorori eta Iantziri gertatutakoak lurrikara eragin zuen Euskal Herrian. Baina baita Madril aldean ere. Komunikabideek, espainolek ere bai, bi polizia-etxeetan jazotakoa argi zedila exijitu zuten. Eta Felipe Gonzalez buru zuen Gobernu espainolak ikerketa «sakona» agindu zuen. Emaitza, ordea, espero zitekeena: hasierako bertsio ofizialak gailendu ziren. 31 urteko urnietarrari bihotzekoak eman zion eta 26 urteko zumaiarrak bere burua bota zuen leihotik, «ihes egiteko helburuarekin».
Berdin zuen Iantzik bihotzeko arazorik ez izatea. «Atxilotu baino hilabete lehenago mediku azterketa egin zioten. Guztia ondo zegoen», gogoratu du Izaskun ahizpak. Eta Kalparsororen inguruan kaleratu ziren berriek ere ez zuten garrantziarik. ETAri helarazitako eskutitzean, hilabete inguru bahituta egin zuela kontatu zuen, identifikatu gabeko poliziakideen esku, eta drogatu egin zutela, uneoro zelatan zituela... PSOEko Gobernuaren ikerketa «sakonak» ez zuen halako datuen beharrik.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009