Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 16 de septiembre de 2007

Egia aitortu eta errespetatu. Gurutze Iantzi ta Xabier Kalparsoro gogoan zaituztegu. Torturarik EZ !!.

Irailak 22 Larunbata 20:00etan. Urnietako plazan.



Miren Gurutze Iantzi Igerategi bere jaioterrian —Urnietan— atxilotu zuten 31 urte zituenean. Harekin batera beste pertsona batzuk atxilotu zituzten (senarra tartean) Urnietan bertan eta inguruko herrietan (Hernanin, …). Guardia Zibilak Madrilgo Tres Cantosen duen egoitzara eraman zituen atxilotuak berehala, eta Gurutze hantxe hil zen atxilotu eta 24 ordutara, 1993ko irailaren 24ko goizaldean. Hildakoari egindako autopsiak berebiziko garrantzia izan zuen Colmenar Viejoko instrukzio‑epaitegietan egindako prozedura judizialean, eta, teorian behintzat, atxilotuaz arduratu behar zuen Auzitegi Nazionaleko medikuak ateratako ondorioen arabera, berez hil omen zen Iantzi. Akusazio partikularrak eta hark deitutako adituek besterik zioten, ordea, baina instrukzio‑epaileak auzitegiko medikuak emandako bertsioa onartu eta auzia artxibatu zuen, ahozko bistarik egin gabe. Gainerako atxilotu guztiak —torturatu egin zituztenak ere bai— eta hildakoaren senideak konbentzituta zeuden Gurutze poltsa ezartzean eta poltsak eragindako larriminaren ondorioz hil zela.

Gurutze Iantzi hil zen egunean bertan Xabier Kalparsoro Golmaio gaztea atxilotu zuten Gasteizen. Kalparsorok 26 urte zituen eta ETAko kide liberatua zen. Haren atxiloketa bitxi samarra izan zen, Durangoko udaltzainek atxilotu eta, polizia judiziala izateko eskumenik ez zutenez, Bilboko Polizia Nazionalaren esku utzi baitzuten. Polizia horiek Indautxuko (Bilbo) egoitzara eraman zuten Kalparsoro, eta 1993ko irailaren 24ko goizaldean polizia‑egoitzaren inguruko espaloiaren kontra jo omen zuen. Basurtuko Ospitalera eraman zuten, orduan, baina ezin izan zuen bere onera etorri eta hil egin zen, handik bi egunera. Poliziaren bertsioaren arabera, atxilotua ihes egiten saiatzean hil omen zen. Senideek akusazio partikularra aurkeztu zuten eta konbentzituta zeuden Xabier leihotik behera bota zutela poliziek. Izan ere, hilabete lehenago, abuztu amaieran, Kalparsoro legez kanpo —hau da, inongo agintari judiziala jakinaren gainean egon gabe— atxilotu, torturatu, drogatu eta aske utzi zuten, inongo polizia‑gorputzek aldarrikatu ez duen ekintza parapolizial batean amu bezala erabiltzeko, ziurrenik. Bilboko 1. zenbakiko instrukzio‑epaitegian egindako prozedura judizialak hainbat polizia auziperatu zituen, baina Bizkaiko Probintzia Auzitegiak auziperatuen arteko bakar bat zigortu zuen, atxiloketarekin inolako zerikusirik ez zuen arren, polizia‑egoitza zaintzen egonik atxilotuari leihotik jauzi egitea galarazi ez zion polizia soil bat hain zuzen ere. Heriotza eragin zuen zuhurtziagabetasunagaitik zigortu zuten eta, hainbat helegite aurkeztu ondoren, Auzitegi Gorenak polizia hari ezarritako zigorra aldatu egin zuen hainbat gorabeherari erantzunez (denbora igaroa zela, adibidez), eta falta soil batean utzi zuen zigorra.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Horoscopo del dia