Igor Maiora espetxeratzeko agindu du Del Olmo epaileak.
Ertzaintzak atzo Gasteizen atxilotu zuen Igor Maiora gazteak gaur deklaratu du Auzitegi Nazional espainolean, eta Juan del Olmo epaileak Soto del Realen espetxeratzeko agindua eman du.

Askatasunaren arabera, Igor Maiora konfidantzazko abokatuak lagunduta eta inkomunikatu gabe egon zen atzo. Galdeketa poliziala abokatuaren aurren egin zioten baina atxilotuak ukatu egin zion deklarazioak egiteari.
Iturri berberen arabera, gaur goizean igaro da Auzitegi Nazionaletik Juan del Olmo epailearen aurretik, eta espetxeratzeko agindua eman du.
Epailearen autuaren arabera, kale eraso baten ondoren aurkituriko ADN froga batean oinarritu dira atxiloketa egin eta gartzelaratzeko. “Berriz delitua egoteko aukera egonik, espetxeratzea da egokiena” epailearen ustez.
Igor Maiora atzo goizean atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizko bere etxean. Bizilekua goitik behera miatu zuten ertzainek eta ordenagailua eta dokumentazioa eraman zituzten. Maiorak lan egiten duen taberna ere miatu zuten.
ASKATASUNA:
Atxiloketa Kutxilleria kalean burutu da, Igor bizi den etxebizitzan. Bere etxetik ordenagailua eta hainbat CD eraman dituzte eta ertzaintzak adierazi duenez kale eraso batean agerturiko ADN froga batean oinarritu dira Igor atxilotzeko. Bera atxilotzen ari ziren momentuan hainbat herritarrek protesta egin dute lekuan bertan.
Atxiloketa 11:45etan minututan hasi da, hainbat ertzain enkaputxaturik Igorrean etxean sartu direnean. Momentu honetan Kutxileriako kaleko zati bat itxita dute ertzainek eta ez diote inori pasatzen uzten. Ertzainak mihaketa burutzen ari dira etxean eta bizilagunek aipatu dutenez etxea hankaz gora jartzen ari dira.
Igor beste operazio batean atxilotua izan zen pasa den urtean eta espetxean egon ondoren baldintzapeko askatasunean aurkitzen zen une hauetan.
Askatasunak gogor salatu nahi du Gasteizen burutzen ari den atxiloketa, eta PNV-ren aginduz ertzaintzak ezker abertzaleko pertsona eta ekimenen aurka daraman jarrera basatiarekin amaitzeko eskatu nahi du. Pasa den astean bertan manifestazioak debekatu eta Zornotzako herria okupatu zuten, aste honetan atxiloketa berri batekin datozkigu. Estatuak egin duen apostu errepresiboari PNV-k egiten dion ekarpenaren lekuko izaten ari gara. Gatazkaren erresoluzioan eta herri honi dagozkion eskubide demokratikoen alde indar egin beharrean hau da PNV-k momentu honetan hartua duen posizio politikoa.
Eraso guzi hauen aurrean dei egin nahi ditugu herritarrak mobiliza daitezen.
SRIren agiria:
Esta mañana del lunes 13, la policía política del PNV, la Ertzantza, ha detenido por segunda vez en 1 año al joven luchador Igor Mallora "Mofli" y ha registrado su domicilio, la casa okupada sita en la popular calle Kutxillería de Vitoria-Gasteiz.
Igor, que ya fue detenido y encarcelado por 2 meses en octubre de 2006, es un joven militante revolucionario abertzale. Ahora, la policía mercenaria vascongada se ha vuelto a cebar en él, para intentar acallar las voces que desde la juventud revolucionaria vasca se alzan una y otra vez contra esta situación de opresión nacional y social que vive el pueblo vasco.
En su anterior detención, se dieron casos de auténtica locura policial, golpeando brutalmente a las personas que se concentraban ante la casa de Igor. Ahora, la Ertzaintza señalará pruebas tan contundentes como "el ADN" para volver a incriminar a este u otros jóvenes luchadores. Lo decimos porque ya es el sanbenito y única prueba "infalible" que usa este cuerpo policial, aunque a muchos de los jóvenes detenidos les haya tenido que poner en libertad cuando tan "contundentes" pruebas han resbalado por la alcantarilla de la lógica.
En los últimos meses Vitoria-Gasteiz y su juventud luchadora está sufriendo una verdadera avalancha represiva, siendo varios los jóvenes detenidos, encarcelados o que han tenido que pasar a la lucha en la clandestinidad. Ante este nuevo paso represivo, exigimos la inmediata puesta en libertad de Igor y de todos los detenidos políticos.
Al menos 20 Militantes de ETA, GRAPO, PCE(r), MLNV y SRI han sido detenidos en los dos últimos meses. El mismo viernes lo fue nuestro compañero Antonio Lago, preso ya en Italia. Los distintos cuerpos policiales están demostrando que "efectivamente", el Estado y sus acólitos no están en tregua alguna, y que el único lenguaje que entiende es el de la represión y opresión. Seamos pues inteligentes a la hora de denunciarles. Nuevo aviso para navegantes.
¡IGOR LIBERTAD! ¡ANTONIO LAGO LIBERTAD!
¡AMNISTIA TOTAL Y AHORA!
Gasteizko Segiren oharra:
Aspaldian bezala, EAJ-PNV alderdiak agerian utzi egin du berriro euskal gizarte osoaren aurrean bere benetako izaera. Ez da kontu berririk PNVk betidanik edukitako konplizidadea Estatu Espainolarekiko, edo obedientzia esan beharko genuke akaso, hala ere, azken bolada hontako adierazpenek zein ekintzek erabat desmaskaratu egin dituzte Imaz eta Espainako beste morroi guztiak. Izan ere, erakutsi nahi dute gerra-estrategia eta errepresioaren alde egindako hautua, herri mugimenduaren kontrako erasoak bultzatuz eta gatazka konpontzeko mahai gainean dagoen proposamen bakarrari aurre eginez, hau da, ezker abertzaleak luzatutako marko demokratikoaren aldekoa.
Errepresioaren areagotze hau gogorki pairatzen ari da Gasteizko hirian eta Gasteizko gazteriaren artean azken hilabeteotan, hauetako azkenengoa Igor Maiora gazte abertzalearen atxiloketa. Atxiloketak, miaketak, gartzelaratzeak? Hauxe da, hain zuzen ere, zipayismo politikoaren erregeek, eta nola ez, beren txakur faxistek eskaintzen diguten bake mezua. Hauxe da EAJ-PNVk bakea bilatzeko proposatzen duen metodologia, eta hauexek dira, beste askotan ikusi den bezala, beren negozioa galtzeari beldurragatik Espainiari men egitearen sintomak.
Zorionez euskal gizarteak oro har, eta gazteok konkretuan ez dauzkagu begiak itxita, ez gaituzte engainatzen eta are gutxiago kikiltzen. Urte luzeetako borrokak irakatsi digu merezi duela. Gu zapaltzen saiatu ahal direla, baina aspaldi ikasi genuela nola zutitu eta aurrera jarraitu. Guztiz alperrik ari dira uste badute Gasteizen edota Euskal Herri osoan gazteriak daukan libre izateko grina errepresioaren bitartez deusestu dezaketeela. Eta arrazoia oso sinplea da; borrokak une historiko honetara eraman gaitu, garaipenera arte eramango gaitu eta honexegatik sekula ez dugu borroka baztertuko.
Ondorioz, Segi gazte erakundeak ondoko mezua zabaldu nahi die Imaz, Balza eta eusko-faxista hauei guztiei: Ez dizuegu eskatuko errepresioarekin amaitzeko ez duzuelako euskal herriaren ahotsa entzuten eta are gutxiago euskal gazteona, ez dizuegu esango gazte gehiagorik ez atxilotzeko badakigulako hauxe dela gerra-estrategiaren barnean egokitu zaizuen papera. Bakarrik esan behar dizuegu aurrean edukiko gaituzuela, aukeratu egin duzuela zegoen biderik txarrena, eta euskal gazteriak beti egin izan duen moduan, aurre egingo diela etorri behar diren eraso guztiei. Berdin zaigu Espainako faxisten ala eusko-faxisten eskutik bada.
EZ GAITUZUE GELDITUKO!!
GORA EUSKAL GAZTERIA!!