200 personas se manifiestan por las calles de Santurtzi exigiendo la inmediata puesta en libertad de GOGOAN y de las demás personas detenidas.
- GOGOAN TA BESTEAK ASKATU !!. ERREPRESIOA EZ DA BIDEA. HAU EZ DA DEMOKRAZIA.
Movilizaciones:
Ostirala 13 Viernes: 21:30etan. Santurtziko Txosnan. Manifestazioa.
Larunbata 14 Sábado: 20:00etan. Santurtziko Txosnan. Manifestazioa.
Igandea 15 Domingo: 20:00etan. Santurtziko Txosnan. Asamblea Informativa.

- Kale erasoak egotzita Araban atxilotutako lau gazteetatik hiru espetxeratu dituzte.
Anguleman atxilotutakoen bizilekua bilatzen ari da Polizia.
- Asteartean atxilotuak, Arginzonizek, bonba-autoa gau horretan jaso behar zuen, Mesquidaren ustez.
Poliziak herenegun Frantziako hego-mendebaldean dagoen Angulema herri ondoan atxilotutako Iker Mendizabal Cubas bilbotarra eta Jose Juan Garcia Gonzalez santurtziarraren bizilekuaren bila dabil polizia, berri agentziek zabaldu dutenaren arabera. Polizia, lan horretan lagun dezaketen lekukoen bila dabilela azaldu dute.
ETAko kideak izatea egozten dieten bizkaitarrak Anguleman ikusi, eta horien furgoneta jarraituta, Bordelerako bidean atxilotu zituzten. Garraiobide zuten Citroen Berlingo autoa miatu zuten jarraian poliziek. Efe agentziaren arabera, lotarako zakuak, motxilak, pala eta pikotxa, kaputxa beltza, hainbat matrikula faltsu, Espainiako nortasun agiri faltsuak, ETAren buletinak eta polizi-autoak detektatzeko eskanerra zituzten autoan. Atxilotze unean pistola automatiko bat eta errebolber bat zituztela ere esan dute.
Bilboko eta Santurtziko herritarrek autoan lehergairik ote zuten esaterakoan, berri agentziak ez datoz bat. Efe-ren arabera, ez zuten inolako lehergairik. Reuters agentziak Barne Ministerioaren iturriak aipatuz jasotakoaren arabera aldiz, beste material kimiko batzuekin nahastuta lehergaia egiteko balio dezaketen substantziak atzeman zituzten autoan.
Poliziek Auxitrans markako hautsa zuten ehun poltsa aurkitu zituztela dio Reuters-ek. Laxantea dela hori, baina beste osagai batzuekin lehergai bihur daitekeela.
ETAren aparatu militarreko kideak izatea egozten diete poliziek bi atxilotuei. Logistikarako zuzendaritzako kide izatea, zehazki.
Bilbon eta Santurtzin manifestazioak egin zituzten atzo herkideen atxiloketak salatzeko, eta gaur, bihar eta etzi ere hala egingo dute Santurtzin.
Bestalde, asteartean Santanderren atxilotutako Aritz Arginzoniz bonba-autoa bat jasotzeko zain zela esan zuen atzo Joan Mesquida Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendariak. Astearte gauean bertan zela jasotzekoa. Auto horren bila eta ustez Arginzonizekin zegoen Saioa Sanchezen bila dabil polizia.
---------------------------------------------------------------------------------
Kale erasoak egotzita Araban atxilotutako lau gazteetatik hiru espetxeratu dituzte.
- Fernandez de Gamarra, Moreno eta Velasco kartzelatu ditu Garzon epaileak, eta Arroyo aske utzi.
Kale erasoetan aritzea eta horiek antolatzea egotzita astelehen goizaldean Araban atxilotu zituzten lau gazteetatik hiru espetxera bidali ditu Baltasar Garzon epaileak. Gorka Velasco, Koldo Moreno, Xabier Fernandez de Gamarra eta Urko Arroyok atzo deklaratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean eta egozten zaizkien akusazioak guztiek ukatu zituzten arren, lehen hirurak espetxera bidali zituen epaileak. Arroyo, astero epaitegira sinatzera joateko baldintzarekin utzi zuen aske.
Gasteizen atxilotu zituzten 21na urteko Morenori eta Fernandez de Gamarrari, eta 20 urteko Velascori, Araban «kale indarkeriaren talde dinamizatzailea» osatzea egotzi die epaileak, eta 2004. urtetik herrialdean izan diren 40 kale erasotan parte hartzea leporatu. Horrez gain, Segi gazte erakundearen informazioa atzeman dietela argudiatuta, ETArekin lotura izatea egotzi diete, Auzitegi Gorenak gazte erakundea terroristatzat jo zuela oinarri hartuta. Agurainen atxilotu zuten 24 urteko Arroyo akusazio berberekin atxilotu zuten, baina aske utzi du epaileak.
Astelehenetik inkomunikatuta egon diren arren, egoera hori deklaratu aurretik kendu, eta Iker Urbina abokatua aurrean zutela deklaratu zuten atzo lau gazteek.
Askatasunaren arabera, Morenok eta Velascok epailearen aurrean salatu zutenez, poliziek mehatxatu egin zituzten eta kolpeak eman dizkiete lepoan. Horrez gain, poliziek aurrez idatziriko deklarazioa sinatu arazi diotela salatu zuen Velascok. Morenok, Gasteiztik Madrilerako bidaian mehatxuak areagotu egin zirela eta bularrean kolpeak eman zizkiela kontatu du. Fernandez de Gamarrak, zaplaztekoa eman ziotela eta Gasteiztik Madrilerako bidaian ukondoarekin kolpatu zutela esan dio abokatuari.
Hori guztia salatu du Askatasunak, bai eta «Zapateroren gobernuak errepresioaren aldeko hautuan eta gezurrezko demokraziaren inposaketan murgildurik jarraitzen duela» ere. Demokrazia eskatu eta espetxeratzeak salatzeko, gaur iluntzean Gasteizen manifestazioa egingo duela iragarri du.
Tratu txarrak bai, baina polizia etxean torturarik ez dute jasan atxilotuek. Hala azaldu zioten senideen konfiantzazko medikuari asteazkenean, atxilotuek beraiek.
Espainiako Poliziak astelehen goizaldean euren etxeetan atxiki zituztenetik, inkomunikatuta egon dira lau gazte arabarrak polizia-etxean. Garzon epaileak torturaren prebentziorako protokoloa martxan jarriko zuela agindu zuen atxiloketak egin eta berehala, eta neurri batzuk hartu ditu.
KONFIANTZAZKO MEDIKUAREKIN.
Atxilotuen konfiantzazko medikuak, Mati Iturraldek, detenituekin polizi-etxean egoteko aukera izan du. Asteazken goizean egon zen lau atxilotuekin Iturralde, auzi-medikuarekin batera. Iturraldek BERRIAri azaldu dionez, onik ikusi zituen laurak.
Atxiloketa unea gogorra izan zela kontatu zioten. Bortitza izan zela eta kolpe batzuk jaso zituztela. Baina polizia-etxean nahiko tratu zuzena izan dutela azaldu zioten Iturralderi, halere, gau osoan zehar argiak piztuta izan dituztela eta lo egiteko zailtasunak izan dituztela esan diote.
Aurrerapausotzat du hori Iturraldek, bere ustez torturaren prebentziorako protokoloaren zati bat ezarri izanak saihestu baitu, hein batetan, tortura. «Aurrekari bezala oso inportantea da». Baina horrek etengabeko neurria izan behar duela ohartarazi du. Neurri horiek, «prebentzio gisa» hartu eta atxiloketa guztietan ezarri behar direla. «Poliziak, familien konfiantzazko mediku bat hor egongo dela jakinda, posible da kontu handiagoarekin ibiltzea».