Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 06 de julio de 2007

Torturaren aurkako PNVren ebazpena "aurpegia zuritzeko saiakera" da TATen ustez.

Ostegunean Espainiako Kongresuan aurkeztu zuen PNVk torturaren aurkako ebazpena, aho batez onartu zen. Torturaren Aurkako Taldearen ustez hitz hutsala da ebazpena eta PNVk ez du torturarekin amaitzeko konpromisorik. Torturatzaileekin neurriak adosten ari den bitartean torturatuekin biltzeari uko egiten diola PNVk salatu dute.



Atzo (uztailak 5), Espainiako Kongresuan egindako eztabaidan, EAJ-PNV alderdiak torturaren gaiarekin ebazpen bat aurkeztu zuen eta Diputatuen Kongresuak onartu egin zuen ebazpen hori.

Ebazpenari jarraiki, Gobernuak Diputatuen Kongresuaren babesarekin konpromisoa hartu behar du prebentzio eraginkorra sustatzeko, jazarpen sendoa bermatzeko eta zigor gogorrak ezartzeko.

TATen ustez, ebazpen hau, aurretik hartu diren ebazpen eta erabakien antzekoa da: Hitz hutsala. EAJ-PNVek ez du torturarekin amaitzeko benetako konpromisorik, ebazpen hau aurpegia zuritzeko beste saiakera bat besterik ez da.

TATek, EAJ-PNV alderdiari konpromiso horiek gauzatzeko mekanismoak zeintzuk diren galdetu nahi dio.

Hurrengo atxiloketa inkomunikatua gertatzen denean nork babestuko ditu atxilotuen eskubideak? Konfidantzazko mediku batek aztertua izateko eskubidea nola bermatuko da? Ez deklaratzeko eskubidea nork defendatuko du? Konfidantzazko abokatuarekin egoteko aukerarik aurrikusten du inork? EAJ-PNV alderdia konprometitzen da inor gehiago ez inkomunikatzera?

Bestetik, eritzi publikoa jakinaren gainean jarri nahi du TATek, EAJ-PNV alderdia behin eta berriz ukatu delako TATeko ordezkariekin biltzera. Azken astetan, Gasteizko Parlamantuak pasa den abenduan torturaren aurka onartu zen mozioan eta Elorrion antolatu zen Torturatuen Asanbladako ondorioetan oinarrituta dagoen manifestu bat aurkezteko eta bertan jasotzen diren puntuei buruz hitz egiteko gonbidapenari uko egin diote.

EAJ-PNVk nahiago du torturarekin amaitzeko neurriak torturatzaileekin adostu eta eztabaidatu torturatuekin baino, ez duelako torturarekin amaitzeko benetako neurririk hartu nahi. Torturatzaileekin biltzeko arazorik ez duen bitartean torturatuei ez die atea ireki ere egiten.

TATek alderdi politiko eta erakunde ezberdinen jarrera hipokritak salatu nahi ditu eta bakoitzak torturaren existentzian duen ardurak publiko egiten jarraituko duela berretsi.

Torturarekin amaitzea denon lana da.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009