Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 13 de junio de 2007

Bruselara martxan joango dira euskal torturatuak hilaren 26an.

Euskal Herriko ordezkaritza berriro ere Europako Parlamentura joango da datorren ekainaren 26an; baina, oraingoan, tortura jasan duten ehun bat euskal herritarrez osatua egongo da. Bruselara martxan joango dira, eta Europako eta Flandeseko parlamentuetan hitza hartuko dute torturaren desagerpenean konpromisoak lortzeko eta torturaren errealitatea salatzeko. Itzuleran, behin Euskal Herrian, ekitaldia egingo du TATek ekainaren 30ean.



Tortura jasan duten pertsonen sostengurako nazioarteko egunarekin batera, hilaren 26ean Bruselara joango dira torturak pairatu dituzten ehun bat euskal herritar. Egun, oraindik, Euskal Herrian torturatu egiten dela salatzearekin batera, «Estatu espainolaren izaera antidemokratikoa agerian uztera» joango dira. Gainera, Flandeseko eta Europako parlamentuetan hitza hartu eta testigantza emango dute, baita makina bat hitzaldi eman eta protesta egin ere.

Joan den abenduaren 16an Elorrion, torturak jasan dituzten euskal herritarrek egin zuten nazio biltzarrean, hemendik aurrera Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) partaide izateko konpromisoa hartzearekin batera, eurek, tortura jasandako pertsonek, tortura desagertarazteko jardunean protagonista izateko ardura bere egin zuten.

Europako Parlamentura.

Hala, datorren ekainaren 26an Bruselara egingo duten martxa torturatuen eginbeharreko lehen pauso garrantzitsu izango da; baina ez bakarra.

Izan ere, Elorrion adostu zuten manifestuaren inguruan euskal eragile politikoekin, sozialekin eta sindikalekin harremetan baitaude azken asteotan, atxikimenduak eta konpromisoak gauzatzeko.

Frankismopean, eta bai ondoren ere, atxilotu dituzten milaka euskal herritar torturatuak izan direla salatu zuen atzo TATek Donostian egin zuen prentsa agerraldian, eta horren erakusgarri ziren, bertan parte hartu zuten lagunak. Hala, Enrike Regerena, Nekane Txapartegi, Leire Gallastegi eta Juan Karlos Ioldi izan ziren martxaren berri eman zuten lagunak.

Nekane Txapartegik aditzera eman zuenez, orain arte alderdi politikoekin eta gainontzeko eragileekin izan duten harremanaren karietara, oro har, «harrera ona» jaso dutela adierazi zuen, baina tortura ahalbidetzen duten mekanismoak desagertze bidean, aldiz, bestelako balantzea egin zuen.

Izan ere, inkomunikazioa desagertzeko konpromisoak hartzerako orduan, alderdi politikoek eta instituzioek horretarako ahalmenik ez dutela erantzun baitiote TATi. «Eta orduan zertarako dira instituzioak?», galdetu zuen Txapartegik. Torturaren errealitatea behin betikoko desagertaraztea lortu behar dela nabarmendu zuen, eta «egoera politikoaren arabera torturatu gehiago edo gutxiago egotea» ere onartezina dela salatu zuen.

Iñaki de Juanaren eta Arnaldo Otegiren espetxeratzea ere aipatu zituen, eta horrelako gertaeren aurrean «besoak gurutzaturik» ezin daitekeela gelditu esan zuen. Txapartegiren ustez «errealitate hau erakusten eta tortura ahalbidetzen duen makinaria guztia suntsitu beharra dago».

Ekitaldia ekainaren 30ean.



Hala, zio hori jarraituta, Bruselara joango dira hilaren 26an. Bi autobus bideratu nahi dituzte, eta gutxi gorabehera ehun bat lagun joango dira. Horien artean, eragile politiko eta sozialen ordezkaritza ere egongo da.
Europako Parlamentuan eta Flandeseko Legebiltzarrean ordezkaritzak hitza hartuko du, eta egunean bertan hainbat protesta ekintza egingo dituzte. Gainera, gutxienez hiru hitzaldi emango dituzte Bruselako inguruko herrietan. Ekainaren 25ean gauez abiatuko dira bi autobusak, eta 26ko egun guztia bertan igaro ostean, gauez itzuliko dira Euskal Herrira. «Europan ere torturatuoi ikus gaitzaitela», esanez laburbildu zuen Txapartegik martxaren helburua.

Itzuli eta egun gutxitara, jada Euskal Herrian, ekitaldia egingo du TATek hilaren 30ean; eta bertan, eragile politikoekin eta sozialekin izandako bileren emaitzen berri emango dute.

BI AUTOBUS.

TATek bi autobus bete bideratu nahi ditu Bruselara. Torturatuez gain, euskal eragileen ordezkaritza ere joango dela adierazi du. Gainera, Europako eta Flandeseko parlamentuetan hitza hartuko dute euskal herritarrek.

Un manifiesto contra la tortura que ha comenzado su andadura.

El pasado 16 de diciembre, además de reunirse en Elorrio por vez primera, ciudadanas y ciudadanos vascos que han denunciado torturas elaboraron un manifiesto cuyo recorrido acaba de comenzar con la dinámica de relaciones que ha activado TAT con objeto de cosechar compromisos contra esa realidad.

Cientos de personas se reunieron en Elorrio, y allí se comprometieron a refundar Torturaren aurkako Taldea. Es decir, relegar su carácter exclusivo de asistencia jurídica y sicológica, y que quienes han sufrido torturas se conviertan en el núcleo central del grupo. En ese sentido, han anunciado que elaboraran un censo de todos los vascos que han padecido torturas y malos tratos hasta la fecha. Además, pretenden extender TAT a los pueblos y barrios de Euskal Herria con objeto de construir «un tejido social contra la tortura y la maquinaria que lo sustenta y lo hace posible».

Para ello cuentan también con la misma herramienta: el manifiesto de Elorrio. En el texto elaborado por «las personas que hemos sido torturadas por los diferentes cuerpos policiales» se recogen seis medidas «básicas y necesarias»: reconocimiento oficial y público de la existencia de la tortura; garantizar que no volverá a repetirse, y para ello exigen la desaparición de la AN y la incomunicación, entre otras medidas; acabar con la impunidad y «garantizar una verdadera investigación»; anulación de los juicios basados en declaraciones «arrancadas por la tortura»; garantizar la asistencia a todas esas personas; y, por último, la constatación de que la erradicación de la tortura es fundamental y necesaria para la resolución democrática del conflicto.

TORTURARIK EZ!!! BALDINTZA DEMOKRATIKOAK ORAIN!

Tortura, gure oroimena galtzen denetik gaur egunera arte euskaldunon eta Euskal Herriaren aurka erabili izan den praktika krudel eta sistematikoa izan da. Praktika horrek Euskal Herriarekiko konpromisoa ezabatzea eta izua euskal komunitatean zabaltzea izan du helburutzat. Horregatik, polizia-erakunde desberdinen esku torturatuak izan garen Euskal Herritarrok, nazioarteko printzipioetan oinarrituta, torturarekin behingoz amaitzeko ezinbestekoak diren eskakizun hauek betetzea eskatzen dugu:

Aitortzea
Agintari politikoek torturaren existentzia aitortu behar dute, ofizialki eta publikoki. Alde batetik torturak jasandako pertsona guztiek merezi dugun errekonozimendu gisa, eta bestetik, euskaldunok egia jakiteko dugun eskubideagatik. Herri honek giza eskubideen urraketen memoria historikoa berreskuratzeko eskubidea du.

Berriz ere gertatuko ez dela bermatzea
Berriz ere tortura kasurik egongo ez dela bermatu beharra dago.
Tortura ahalbidetzen eta ezkutatzen duen makinaria guztia ezabatu behar da: Inkomunkazio erregimena ezabatu eta atxilotu guztiei dagozkien eskubideak bermatubehar zaizkie, hala nola konfiantzazko abokatuarekin eta konfiantzazko medikuarekin egoteko eskubidea. Senideei atxilotuaren egoeraren berri eman behar zaie.
Auzitegi Nazionala Euskal Herrian esku hartzen duen epaitegi berezia den aldetik, desagertu egin behar du, auzitegi horrek torturapean lortutako erabiltzen dituelako egunero lan tresna gisa.
Polizia-erakundeen gaineko kontrol eraginkorra bermatzeko eta tortura prebenitzeko neurriak hartu behar dira.

Inpunitatearekin amaitzea
Bai gaur egun irekita dauden, bai iraganean bidegabeki artxibatu ziren tortura salaketa guztien gaineko ganorazko ikerketak egin behar dira, eta horren ostean, berme guztiak dituzten epaiketak burutu.
Tortura delituak preskribaezina izan behar du.
Zigorgabetasunarekin amaitu eta maila guztietako erantzunkizunak argitu behar dira.

Epaiketak baliogabetzea
Torturaren bidez ateratako adierazpenetan oinarrituriko epaiketa guztiak eta haien ondorioak bertan behera geratzea.

Asistentzia bermatzea
Torturaren kalteak oraindik pairatzen dituzten pertsona guztiei behar den asistentzia egokia bermatu behar zaie.

Gatazka konpontzea
Torturaren existentziak estatuaren izaera ez demokratikoa azalarazten du. Zuzenbide estatuaren porrota suposatzen du eta baldintza demokratikoarik ez dagoela. Gatazkaren konpontzeko beharrezkoa izango da torturarekin amaitzea, torturarekin amaitzeko benetako demokrazia beharrezkoa den bezala.

Badugu zer esana!

TORTURARIK EZ!!! CONDICIONES DEMOCRATICAS YA.

La tortura es una práctica crues y sistemática que se ha utilizado contra nuestro pueblo y contra la ciudadanía vasca, desde tiempos remotos hasta hoy. El objetivo que ha perseguido esta práctica ha sido, por un lado, anular el compromiso hacia Euskal Herria, y, por otro, expandir el terror entre la comunidad vasca. Por ello, las personas que hemos sido torturadas por los diferentes cuerpos poliiciales, inspirados por los principios internacionales, exigimos la puesta en marcha de las medidas básicas y necesarias para erradicar de una vez por todas la tortura:

Reconocimiento
Las autoridades políticas deben reconocer oficial y públicamente la existencia de la tortura. Por un lado, como reconocimiento que merecemos todas las personas torturadas y, por otro, como derecho que tiene la ciudadanía vasca a conocer la verdad. Este pueblo tiene derecho a recuperar la memoria histórica de la vulneración de los derechos humanos.

Garantizar la no repetición
Se debe garantizar que no vuelva a haber ningún caso de tortura.
Hay que desmantelar todo el sistema que facilita y oculta la tortura. Es necesario, para ello, derogar el régimen de incomunicación y garantizar los derechos que a toda persona detenida corresponden, así como garantizar el derecho de entrevistarse con el abogado de confianza y con el médico de confianza. En todo momento se debe informar a la familia sobre la situación de la persona detenida.
Exigimos la desaparición de la Audiencia Nacional, como juzgado de excepción competente en Euskal Herria. Este juzgado utiliza habitualmente las declaraciones arrancadas bajo tortura como herramienta de trabajo.
Se deben disponer los medios necesarios para la prevención de la tortura y para garantizar un control eficaz sobre los cuerpos policiales.

Acabar con la impunidad
Se debe garantizar una verdadera investigación de todas las denuncias por torturas, tanto los que están ahora abiertas, como las que fueron archivadas injustamente en el pasado, para, posteriormente, realizar juicios con todas las garantías.
Hay que convertir el delito de tortura en imprescriptible.
Es necesario acabar con la impunidad y aclarar los diferentes grados de responsabilidad.

Anular los juicios
Exigimos la nulidad de todos los juicios, así como de sus consecuencias, basados en declaraciones arrancadas bajo tortura.

Garantizar la asistencia
Se debe garantizar una adecuada asistencia a toda persona que sufra algún tipo de secuela por las torturas padecidas.

Resolución del conflicto
La existencia de la tortura muestra el carácter antidemocrático del estado. Supone el fracaso del Estado de Derecho y la falta de condiciones democráticas. Es necesario erradicar la tortura para solucionar el conflicto, al igual que es necesaria una verdadera democracia para erradicar la tortura.

Badugu zer esana!

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Agosto 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License