Torturaren aurkako hilabetea antolatu dute Bilbon.
Ekintza eta jarduera anitzez osatutako torturaren aurkako hilabetea antolatu du Bilbon Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

2004-2005eko sarekada baten harira, 19 lagun atxilotuak izan ziren eta horietatik 13 Guardia Zibilaren eskuetan torturatuak. Sarekada horren epaiketa ekainaren 25ean hasiko da eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kanpaina bat jarri du martxan hau guztia salatzeko. Kanpainako ekintza ezberdinen artean, manifestu horretara atxikitzeko sinadura bilketa bat egiten ari dira eragile eta taldeekin.
Torturatuen Asanbladaren manifestua:
Datorren ekainaren 25a eta uztailaren 6a bitartean Guardia Zibilak Bilbo eta inguruko herri batzuetan egindako sarekadaren epaiketa burutuko da Entzutegi Nazionalean. Sarekada, 2004ko urriaren 24ean hasi zen eta hurrengo asteetan zehar etengabeko atxiloketak eman eta gero, 2005eko maiatzean bukatu zen. Epaiketa honetan, atxilotuen torturapeko deklarazioetan oinarritua dagoena, 19 pertsona epaituko dituzte. Guzti hauetetik, hainbat izan ziren Guardia Zibilaren eskuetan egon ziren inkomunikazio garaian tortura latzak salatu zituztenak, hoien argibide direlarik ondoren atxilotuek eginiko tortura testigantzak.
Auziperatuak hurrengoak dira:
-AMAIA URIZAR DE PAZ (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-IKER ARZELUS ANGIOZAR (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-AITZIBER SAGARMINAGA ABAD (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-HARITZ TOTORIKA ESCANDON (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-GARIKOITZ URIZAR ELORZA (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-INMA BASABE GUTIERREZ (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-NAGORE BILBAO PEREZ
-IBON PEREZ ZILUAGA
-GORKA RIBADULLA MEDIERO (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-ASIER ARRIOLA MARTINEZ (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-SERGIO REGUEIRO MARTINEZ (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-MIKEL LIZARRIBAR MAILLO
-JANIRE COUCEIRO ARANZUBIA
-IÑAKI PEÑA GONZALEZ (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-SONIA MARIN VESGA (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-IGOR ZEARRETA GARAI (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
-LEIRE URRUTIA BARAKALDO
-EGOITZ FERNANDEZ AZNAR
-GAIZKA LARRINAGA MARTIN (ATXILOTUA ETA TORTURATUA)
Entzutegi Nazionala ofizioz tortura inoiz ikertzen ez duen auzitegia dugu; tortura salaketak mesprezuz entzuten dituen auzitegia dugu Entzutegi Nazionala; eta are larriagoa dena, Entzutegi Nazionalak tortura eta berak sotzen dituen ondorioak erabiltzen ditu tresna judizial gisa. Izan ere, torturapean lortutako deklarazioak eta testigantzak ontzat hartu eta froga gisa erabiltzen ditu herritarrak zigortzeko. Ondorioz, torturaren erabilera legitimatu etabermatzeaz gain, pertsona guztioi dagozkigun oinarrizko eskubideak eta berme sistema osoa urratzen du, inpunitate osoko espazio poliziala bermatuz eta babestuz. Kontutan hartu behar dugu azkeneko 28 urteetan 6000tik gora tortura salaketa tarteratu direla Euskal Herrian, eta hoietatik asko dira Entzutegi Nazionalean zigortuak izan direnak norberak edota hirugarren batek torturapean eginiko deklarazioengatik. Gaur egun, torturaren ondorioak presente daude Entzutegi Nazionalean burutzen ari diren hainbat epaiketetan.
Hori dela eta, tortura esistitzen dela eta aplikatzen dela jaikinik, honako aldarrikapen hauek exijitu behar ditugu:
1.- AITORTZEA: Agintari politikoek torturaren esistentzia aitortu behar dute, ofizialki eta publikoki. Slde batetik, torturak jasandako pertsona guztiek merezi dugun errekonozimendu gisa, eta bestetik, euskaldunok egia jakiteko dugun eskubideagatik. Herri honek giza eskubideen urraketen memoria historikoa berreskuratzeko eskubidea du.
2.- BERRIZ ERE GERTATUKO EZ DELA BERMATZEA: Berriz ere tortura kasurik egongo ez dela bermatu beharra dago. Tortura ahalbidetzen eta ezkutatzen duen makinaria guztia ezabatu behar da: Inkomunikazio erregimena ezabatu eta atxilotu guztiei dagozkien eskubideak bermatu behar zaizkie; hala nola, konfidantzazko abokatuarekin eta konfidantzazko medikuarekin egoteko eskubidea. Senideei atxilotuaren egoeraren berri eman behar zaie. Entzutegi Nazionala Euskal Herrian esku hartzen duen epaitegi berezia den aldetik, desagertu egin behar da, auzitegi horrek torturapean lortutako adierazpenak erabiltzen dituelako egunero lan tresna gisa. Polizia-erakundeen gaineko kontrol eraginkorra bermatzeko eta tortura prebenitzeko neurriak hartu behar dira.
3.- INPUNITATEAREKIN AMAITZEA: Bai gaur egun irekita dauuden, bai iraganean bidegabeki artxibatu ziren tortura salaketa guztien gaineko ganorazko ikerketak egin behar dira, eta horren ostean, berme guztiak dituzten epaiketak burutu. Tortura delituak preskribaezina izan behar du. Zigorgabetasunarekin amaitu eta maila guztietako erantzukizunak argitu behar dira.
4.- EPAIKETAK BALIOGABETZEA: Torturaren bidez ateratako adierazpenetan oinarrituriko epaiketa guztiak eta haien ondorioak bertan behera geratzea.
5.- ASISTENTZIA BERMATZEA: Torturaren kalteak oraindik pairatzen dituzten pertsona guztiei behar den asistentzia bermatu behar zaie.
6.- GATAZKA KONPONTZEA: Torturaren esistentziak estatuaren izaera ez demokratikoa azalarazten du. Zuzenbide Estatuaren porrota suposatzen du eta baldintza demokratikorik ez dagoela. Gatazka konpontzeko beharrezkoa izango da torturarekin amaitzea, torturarekin amaitzeko benetako demokrazia beharrezkoa den bezela.
7.- AUZIPETUEI BABESA ESKAINI ETA HELERAZTEA.
8.- ATXIKIMENDUA ETA PARTE HARTZEA: Auzoetan burutuko diren mobilizazioetara eta Ekainaren 23an Bilbon burutuko den manifestaldira deialdia egin eta bertan parte hartzea.
9.- DELEGAZIOA: Ekainaren 25ean epaiketara joango den ordezkaritza baten izendapena. (Autobusa antolatuko da).