Lau euskal herritar atxilotu dituzte, hiru Ingalaterran eta bat Aizarotzen.
Iñigo Albisu donostiarra, Ana Lopez Bilboko Alde Zaharrekoa, eta Zigor Ruiz iruindarra izan dira atxilotutako lagunak. Iturri polizialen arabera, atxiloketa hauek zerikusia dute martxoaren 28an gertatutako beste 8ekin. Bestalde, Basaburuako Aizarotzen ere, (Nafarroan) Gorka Murillo atxilotu dutela jakinarazi du Askatasunak.

Ingalaterran hiru euskal herritar atxilotu dituzte azkeneko orduetan, ETArekin lotura dutelakoan: Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz Jaso. Sheffielden atzeman dituzte. Dena dela, polizia iturriek ez dute esan bi operazioek loturarik duten.
Espainiako Poliziak albiste agentziei esan dienez, martxoan Guardia Zibilak Donostia komandoa-ren kontra egindako sarekada zabaletik ihes egin zuten Albisuk (Donostiakoa da), Lopezek (Bilbokoa) eta Ruizek (Iruñekoa). Iturri haien arabera, hirurak Santanderrera (Espainia) joateko ferria hartzera zihoazela atxilotu dituzte.
Guardia zibilak Gorka Murillo atxilotu du Aizarotzen.
Aizarotzeko (Nafarroa) bere etxetik ateratzen ari zenean atxilotu dute arratsaldeko lehen orduan. Guardia zibila bere etxea mihatzen ari da uneotan.
Guardia zibila eta inkomunikazioak tortura esan nahi du Euskal Herrian. Orain ez asko berriro ere larriki baieztatua izan den bezala, tortura testigantza izugarriak jaso baititugu azken operazioan atxilotuak izan diren euskaldunen aldetik.
Errepresio politikoa gelditu eta soluzioen aroa zabaltzeko garaia dela uste dugu. Eskubide urraketak desagertu, demokrazia defizita gainditu behar dela uste dugu. Horretarako errepresioa eta zanpaketaren errezeta politikoak iraganera pasatu behar dira.
Ibarretxen gaur berriro ere esan du biolentziak ez duela itzuli behar Euskal Herrira. Biolentzia ordea ez da desagertu, gatazka desagertu ez den bezala. PSOEk Euskal Herrian gutxiengo demokratikoak errespetatzeko biderik ez duelako jorratu eta PNVk lagundu egiten diolako bide horretan. Torturaren aterkipean nahiko ondo bizi dira antza denez, Euskal Herritarrei etorkizuna eta bakerako aukerak ukatzearen kontura!
Gorka Murilloren atxiloketa, Espainiako gobernua auzitegi nazionalaren bidez Ezker Abertzalea hauteskundeetatik kanpo uzteko sasi frogen fabrikazioan beste ekimen bat izan da.
Ezker abertzalearen legez kanpoko egoera, ezker abertzalearen beraren arazo partikular gisa definitzen ari diren horiek, PNV –k besteak beste, froga fabrikaziorako erabiltzen ari diren tortura, espioitza, pertsekuzioa eta guardia zibilaren atxiloketak babesten ari dira batere erreparorik gabe.
Ildo horretan gertatu ziren Sergio Lezkanoren kontrako tortura izugarriak, gezurrezko frogak epailearen aurrean adierazteko tortura basatiak pairatu baitzituen.
Hau guztia helburu oso sinple batzuekin burutzen ari da espainiako gobernua: gatazka konpontzea ahalbidetzen duen proposamenari ezezkoa eman izana eta prozesu demokratiko bati ezezkoa eman izana estali nahi duen jokabidea da. Ezker abertzalea eta berak ordezkatzen duen iniziatiba eta gatazka gainditzeko borondatea ahultzeko helburuz erabiltzen baitu Espainiako gobernuak errepresioa, PNVk ematen diolarik Euskal Herri osoaren izenean horretarako zilegitasuna.
Honenbestez, Gorkaren berehalako askatasuna aldarrikatzen dugu!
Errepresio politikoa gelditu eta soluzioen aroa zabaltzeko garaia dela uste dugu. Eskubide urraketak desagertu, demokrazia defizita gainditu behar dela uste dugu. Horretarako errepresioa eta zanpaketaren errezeta politikoak iraganera pasatu behar dira.
Espetxera sartu dute Gorka Murillo.
Espetxeratzea ebatzi du espainiar auzitegi nazionaleko Garzonek. Gaur deklaratu du Gorka Murillok. Askatasunak salatu du Gorkaren espetxeratzea Ezker Abertzalea hauteskundeetatik kanpo uzteko sasi frogen fabrikazioan beste ekimen bat izan dela.
Goizeko 11:00tan eraman dute epaile honen aurrera deklaratu zezan. Fiskalak bere espetxeratzea eskatu du, partaidetza delitu oso larria leporatuz, bere etxean aurkitu omen dituzten dokumentuetan oinarrituz.
Espetxeratzea agindu duen ebazpena 13:45tan jakinarazi dute, auto baten bidez. ETA-Batasuna-Segiko partaidea izatea leporatzen diote eta Askatasunarekin harremanak izatea.
Ardura horretatik, Ultzama eta zonaldeko hautes -zerrendak antolatzen aritzea leporatzen diote, ASB eta ANVko zerrendak. Hau guztia paper eta formatu informatikoko dokumentuetan oinarritzen dute.
Gorka Murillok adierazi du Batasunako partaidea dela eta ez duela inolako zerikusirik ez ETArekin, ez Segirekin, ez eta ANVrekin ere.
Soto del Realeko espetxean sartu dute preso.
Gorka Murilloren atxilotze eta espetxeratzea, Espainiako gobernua auzitegi nazionalaren bidez Ezker Abertzalea hauteskundeetatik kanpo uzteko sasi frogen fabrikazioan beste ekimen bat izan da.
Egoera larri hau, ezker abertzalearen beraren arazo partikular gisa definitzen ari diren horiek, PNVk besteak beste, froga fabrikaziorako erabiltzen ari diren tortura, espioitza, pertsekuzioa eta guardia zibilaren atxiloketa bahiketa-espetxeratzeak babesten ari dira batere erreparorik gabe.
Ildo horretan gertatu ziren Sergio Lezkanoren kontrako tortura izugarriak, gezurrezko frogak epailearen aurrean adierazteko tortura basatiak pairatu baitzituen.
Hau guztia helburu oso sinple batzuekin burutzen ari da Espainiako gobernua: gatazka konpontzea ahalbidetzen duen proposamenari ezezkoa eman izana eta prozesu demokratiko bati ezezkoa eman izana estali nahi duen jokabidea da. Ezker abertzalea eta berak ordezkatzen duen iniziatiba eta gatazka gainditzeko borondatea ahultzeko helburuz erabiltzen baitu Espainiako gobernuak errepresioa, PNVk ematen diolarik Euskal Herri osoaren izenean horretarako zilegitasuna.
Errepresio politikoa gelditu eta soluzioen aroa zabaltzeko garaia dela uste dugu. Eskubide urraketak desagertu, demokrazia defizita gainditu behar dela uste dugu. Horretarako errepresioa eta zanpaketaren errezeta politikoak iraganera pasatu behar dira.
Hiru iheslari politikoren kontrako euro-agindu epaiketa.
Zigor Ruiz, Ana Lopez eta Iñigo Albisu euskal iheslari politikoen kontrako euro agindu epaiketa, maiatzaren 25an izango da 14:00tan West Misterko epaitegian.
Joseba Agudo eta Alais Ter Lyos defentsako abokatuek epaiketa prestatu ahal izateko denbora gehiago eskatu ostean atzeratzea onartu dute.
Ana Lopezen kontra, beste kausa batengatik ere eskatu du euro agindua Garzonek, Egoitz Gurrutxaga eta Hodei Galarraga ETAko militanteak bere etxean izatea leporatuz.
Hiru atxilotuak beren senideekin egon dira tarte batez. Batzuk urteak zeramaten beren senideak ikusi gabe.