Jaurlaritzak antolatutako biktimen ekitaldia "baztertzailea" dela dio euskal gizarteko talde zabal batek.
Torturaren Aurkako Taldearen ekimenez 53 lagunek manifestua egin dute eta, haien ustez, "ETAren biktimak bakarrik gogoan edukita eta Frantziako eta Espainiako estatuen biktimak baztertuta" egingo da ekitaldia. Igandean izango da, Bilbon, Euskalduna Jauregian. "Biktima denek merezi dute ezagutza eta errespetua".
.jpg)
Eredu txarra.
Edozein gatazkatan biktimen auzia kontu handiarekin kudeatu beharreko gaia da. Izan ere, biktimak dira, edozein aldetakoak izanda ere, gatazka gertuen pairatu dutenak.
Komunikabideetan “euskal gaztaka” izenarekin ezagutu den gatazkaren ondorioz biktima asko sortu dira, aspalditik gainera. Milaka herritarrek, gure herrikoek eta kanpokoek, jasan dute gatazka hori eta denek merezi dute ezagutza eta errespetua, nola borroka armatuaren biktimek hala Estatuaren biolentziaren biktimek, torturatuak barne.
Horregatik, agiri hau sinatzen dugunok, gure kezka agertu nahi dugu oraindik ere biktimen auzia lantzeko orduan Euskal Herriko erakunde publiko gehienek biktimak bi taldetan banatzeko joera daukatelako. Lehen taldean, alegia, lehen kategorian, ETAren biktimak sartzen dituzte eta bigarren taldean, bigarren kategorian, Frantziako eta Espainiako estatuen biktimak.
Lehen kategorian diogu Euskal Herriko erakunde publiko gehienen aldetik arreta guztia, erabateko elkartasuna eta behar dituzten baliabide guztiak jasotzen dituztelako. Oso bestelakoa da bigarren kategorian dauden biktimen egoera, estatuen biktimena alegia. Ahaztuak daude, zokoratuak, arretarik gabe, ezagutzarik gabe.
Azken urteotan biktimen alorrean lan egin dutenek, bai maila teorikoan bai praktikoan, garbi utzi dute biktimen arazoari heltzerakoan eta biktimen zauri soziala sendatu nahi bada berezikeriarik praktikatu gabe egin behar dela. “Denak dira biktimak” leloak adierazten duen metodologia praktikan jarrita, ez dute egoki jotzen biktimak bi kategoriatan banatzea.
Horregatik gure kezka agertu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak orain dela aste gutxi ETAren biktimak bakarrik gogoan edukita, hau da estatuen biktimak baztertuta, kaleratu duen sentsibilizazio kanpainaren aurrean, eta baita kanpaina horren bukaera moduan igande honetan, apirilak 22, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den ekitaldi baztertzailearen aurrean ere. Egin behar ez denaren eredu dira kanpaina hori eta igandeko ekitaldia. Gure ustez, iraganeko metodologian oinarrituta daude kanpaina eta ekitaldia. Garai berriotan, gatazka konpontzea helburutzat daukagun garai berriotan, iraganeko metodologia horiek oztopo dira, ez laguntza. Biktima onak eta biktima txarrak daudela adierazten duelako.
Eusko Jaurlaritzak, kanpainaren antolatzaileek prentsaurrekoan adierazi zutenez, 600.000 euro gastatu ditu ETAren biktimen kanpaina horretan. Guk ez dugu eskatzen, konpentsazio gisa, beste 600.000 euro gastatzea orain estatuen biktimen aldeko kanpaina batean. Guk ez dugu kuota bat nahi. Guk eskatzen duguna oso erraza da: biktima guztiak edukitzea kontutan biktimen auzia jorratu nahi denean.
Behean sinatzen dugunok eskatu nahi diegu Euskal Herriko erakunde publikoei eta bereziki Eusko Jaurlaritzari ausardia politikoa eduki dezatela, gatazkaren biktimez dihardutenean, biktima guztiak kontutan hartzeko, torturatuak barne.
Bestela jokatuz gero, estatuen biktimak bi aldiz izango dira biktima.
Sinatzaileak:
1. Eñaut Elorrieta (Ken 7ko abeslaria)
2. Toti Martinez de Lezea (idazlea)
3. Ramon Agirre (aktorea)
4. Juan Mari Torrealdai (soziologoa)
5. Arritxu Iribar (kazetaria)
6. Dani Gomez (irratilaria, Radio Euskadiko tertuliakidea)
7. Kepa Junkera (musikaria)
8. Hasier Etxeberria (kazetaria)
9. Edorta Jimenez (idazlea)
10. Mikel Urdangarin (abeslaria)
11. Victoria Mendoza (psikologoa)
12. Javier Ortiz (kazetaria)
13. Iñaki Perurena (kirolaria)
14. Juan Mari Irigoien (idazlea)
15. “Ortzi”, Francisco Letamendia (irakaslea)
16. Joxe Luis Erkizia “Baxerri” (arraun kazetaria))
17. Maddalen Iriarte (kazetaria)
18. Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarriko abeslaria)
19. Igor Jauregi (futbolaria)
20. Benito Lertxundi (abeslaria)
21. Pello Zabala (frantziskotarra)
22. Joxe Arregi (frantziskotarra)
23. Xabier Oleaga (kazetaria)
24. Iñaki Uria (kazetaria)
25. Abelin Linazasoro (aktorea)
26. Mariano Ferrer (kazetaria)
27. Jose Luis Korta (arraunlaria)
28. Rafa Rueda (abeslaria)
29. Teresa Toda (kazetaria)
30. Josu Juaristi (kazetaria)
31. Laura Mintegi (irakaslea eta idazlea)
32. Txema Auzmendi (kazetaria)
33. Josu Kamara (aktorea)
34. Xabier Silveira (bertsolaria)
35. Elisabete Hormaza (torturapean hildako Esteban Muruetagoienaren senidea)
36. Iñaki Iriondo (kazetaria)
37. Jesus Maria Ugalde (Kimika katedraduna)
38. Joxe Mari Isasti (kirol esataria)
39. Egoitz Lasa (aktorea)
40. Ainere Tolosa (aktorea)
41. Maite Ubiria (kazetaria)
42. Mikel Aranburu (futbolaria)
43. Mikel Labaka (futbolaria)
44. Jon Ansotegi (futbolaria)
45. Gaizka Garitano (futbolaria)
46. Igor Gabilondo (futbolaria)
47. Jon Sarriegi (futbolaria)
48. Haritz Aduriz (futbolaria)
49. Roberto Martinez "Tiko" (futbolaria)
50. Julen Arzuaga (abokatua)
51. Joan Mari Larrarte (euskalgintzako kudeatzailea)
52. Ana Elordi (aktorea)
53. Xabier Usabiaga (kazetaria)