Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 08 de febrero de 2007

Iñaki Uriaren tortura salaketagatik ahozko epaiketa abiatuko duela iragarri du epaileak.

Hala jakinarazi die aldeei Nekane Rodriguez Donostiako Instrukzio Auzitegiko epaileak, Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkari izan zenari deklarazioa hartu ostean. Epaile batek "entzun" dion aurreneko aldia dela nabarmendu du Uriak deklaratu eta gero. 50 bat lagun batu dira atarian elkartasuna adierazteko.



Iñaki Uriak atxilotu eta inkomunikatuta eduki zuten guardia zibilen kontra egindako tortura salaketak aintzat hartu eta ahozko epaiketa abiatuko duela iragarri du Donostiako Instrukzio Auzitegiko epaile Nekane Rodriguezek. Dagoeneko hala jakinarazi die auziko aldeei.

Uriak epailearen aurrean deklaratu du gaur, eta pozik agertu da irten denean. Izan ere, gaurkoa epaile batek "entzun" dion aurreneko aldia izan dela esan du, eta torturaren kontra aurreraurratsa izan litekeela ahozko epaiketa hori egitea. Joxe Mari Elosua abokatuak ere bide bat zabaldu dela iritzi dio.

Egunkaria-ko kontseilari ordezkari izan zenak deklaratzen zuen bitartean, 50 bat lagun batu dira atarian, Egunkariaren Alde Elkarteak antolatutako elkarretaratzean. Besteak beste, han izan dira gainerako auzipetuetako gehienak -Joan Mari Torrealdai, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi- eta haiekin batera Joan Mari Irigoien eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazleak, Mariano Ferrer kazetaria, Xabier Mendiguren Kontseiluko burua, Joseba Alvarez Batasuneko kidea, Oxel Erostarbe Aralarren Gipuzkoako koordintzailea, eta Jesus Uzkudun Euskadiko CCOOko Lan Osasun arduraduna.

2003ko otsailaren 20an atxilotu zuen Guardia Zibilak Uria, Egunkaria-ko arduradun ziren edo izandako beste bederatzi lagunekin batera. Beste zenbaitek bezala, torturak jasan zituen. Ondoren, hilabete luzeak egin zituen espetxean, baldintzapean aske utzi zuten arte.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009