Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 08 de febrero de 2007

Iker Agirre bilbotarrak jasandako torturak salatu ditu Torturaren Aurkako Taldeak.

Joan den astean atxilotu zuten gazte bilbotarra torturatua izan da. Sebas Bedourette kazetari frantziarrak ere salatu zituen torturak, eta beraz, Ikerrena urteko bigarren tortura testigantza da dagoeneko. Iker Agirreri salbuespenezko lege batzuk aplikatu zaizkiola salatu du TATek prentsaurrean, eta tortura kasu berri honen aurrean isiltasuna izan dela nagusi, giza eskubideen defentsaz ari diren horiek ez dira inongo momentutan Ikerren egoeraz arduratu.



Iker Agirre, pasa den astean atxilotu zuten gazte Bilbotarra torturatua izan da. Aurten jaso dugun bigarren tortura testigantza izan da, lehenengoa Sebas Bedourette kazetari frantziarrerana izan zen.

Iker Agirreri salbuespenezko lege batzuk aplikatu zaizkio, inkomunkazio legeak, eta salbuespenezko epaitegi batzuk arduratu dira bere atxiloketaz, Audientzi Nazionala. Emaitza beti berdina da: Tortura.

1-Atxiloketa inkomunikatuak iraun duen bitartean, bi pertsona sartu dira atxilotze lekuan bere eskubideak bermatuak izan zitezen:

-Audientzia Nazionaleko medikua. Azterketa egiten zuen bitartean bi polizia ere zeuden atxilotuarekin batera. Ez dira bere eskubideak bermatu.

-Ofiziozko abokatua. Ez da konturatu, edo ez du ikusi nahi izan, Ikerrek egin duen deklarazio poliziala aurretik entsaiatua izan dela.

2-Gogoratu Baltasar Garzon epailea izan dela atxiloketa instruitu duen epailea. Pasa den abenduaren 13an hainbat neurri proposatu zituen epaile bera.

3-Proposatutako neurriak atxilotu guztiei aplikatuko zitzaiela esan zuen. Kasu honetan ez dira aplikatu.

4-Epailea atxilotze lekura pertsonatu behar zela esan zuen. Bera ez da pertsonatu.

5-Konfidantazko mediku baten bixita egon zedila bermatu behar zela esan zuen. Ez da aukera hori egon atxiloketa honetan.

6-Atxilotuaren egoera babesteko etengabe grabatuko zela esan zuen. Ikerrek momentu batean besterik ez du ikusi kamera bat, eskuko kamera bat bakarrik. Ez da bere atxiloketa inkomunikatuak iraun duen denbora guztian grabatua izan.

Neurri hauek aspalditik proposatu ziren. 1998an Nazio Batuetako Tortura gaietarako Errelatoreak proposatu zituen. 2002ko Nazio Batuetako Torturaren aurkako Batzordeak estatu espainiarreko ordezkariari grabazioak zergatik ez ziren egiten galdegin zion. Bere erantzuna, neurri hauek atzeratzen ari zirela porque lo querían aplicar realmente bien. Gaur egun oraindik ez daude martxan.

Neurri hauek marketing operazio bat direla deritzogu. Aurpegia garbitzeko neurriak. Komisaldegian lortutako deklarazioen balorea indartzeko hartutako neurriak dira. Bai Garzonenak, baita Balzarenak ere.

Azpimarratu nahi dugu, neurri hauek hartzea presioaren ondorio direla, ez diotela benetan torturarekin amaitzeko erabaki bati erantzuten.

Dei egiten diegu epaile guztiei neurri hauek martxan jarri ditzaten. Hauek eta gehiago. Neurri hauek zaildu dezakete tortura kasuak gertatu daitezen, baina guk betirako amaitu nahi dugu torturarekin, eta horretarako neurri posible bakarrak, inkomunikazioarekin eta Audientzia Nazionalaren konpetentziekin amaitzea da

Tortura kasu berri honen aurrean, zai egon gara ea partidu politikoak, erakunde publikoak eta gainontzeko talde eta pertsonak publikoki agertuko ote ziren. Baina ez da horrela gertatu. Tortura kasu berri honen aurrean isiltasuna izan da nagusi.

Giza eskubideen defentsaz ari diren horiek ez dira inongo momentutan Ikerren egoeraz arduratu. Ez du bisitarik jaso. Ez da inor familiarekin kontaktuan jarri. Lotsagarria deritzogu.

Torturatuek berdin jarraituko dugu lanean. Jendea informatuz, batzarrak antolatuz. Elorrion abenduaren 16an lortutako ondorioak publiko eginez.

Bukatzeko gogoratu, datorren otsailaren 13an Joxe Arregi torturapean erahil zuteneko 26. urteurrena dela. Egun hori torturaren aurkako eguna da Euskal Herrian. Horregatik, TATek, deia egiten die herritarrei datorren larunbatean, otsailaren 11ean Zizurkilen, Joxe Arregi plazan antolatu den omenaldi eta manifestaziora. Era berean, Euskal Herriko hainbat txokotan, asteartean, otsailaren 13an antolatuko diren mobilizazio eta ekitaldietan parte hartzeko deia egiten dugu.


Iker Agirre Bernadalen tortura testigantza:

-Atxiloketa data: 2007ko urtarrilaren 25a
-Atxiloketa lekua: Katalunia, Port Boun
-Inkomunikazioa aldia: 5 egun


Atxiloketa, goizeko hamarrak laurden gutxiagotan gertatu zen. Polizia sartu zen ni nengoen trenean eta jende guztiaren identifikazioak eskatzen hasi zen. Orduan, ni eta beste hiru lagun eurekin joan behar genuela esan ziguten. Tren geltokian bertan zegoen komisaria antzeko gela batera eraman gintuzten.

Ni gela batetan sartu ninduten. Gizonezko handi bat sartu zen nirekin gela hartan, eta eskuarekin aurpegian bi kolpe gogor ematearekin batera esan zidan ahora vas a decir todo lo que sabes. Ni gelaren izkina batetan jarrarazi ninduten, atearen ondoan, eta gelako atea irekitzen zuten bakoitzean, ateak kolpatzen ninduen.

Ordu pare bat edo pasatu zirenean, gizonezko bi agertu ziren, zaharrak ziren bi gizonezko hauek, eta zuzenean beste bulego batera eraman ninduten. Ni kolpatzen hasi ziren izena galdetzen zidaten bitartean. Nik ez nien erantzuten eta batek oihukatu zidan ¡vas a decirlo tarde o temprano!. Ematen zizkidaten kolpe guztiak buruan eta aurpegian eman zizkidaten. Ordu bat gutxi gora behera pasatu zenean, esposak kendu (ordurarteko denbora guztian esposatuta izan ninduten) eta brida antzeko batzuk jarri zizkidaten eskumuturretan. Kotxe batetan sartu ninduten eta Bartzelonarako bidean jarri ginen. Kotxean hiru polizia zeuden nirekin, bat gidatzen zihoana (ia ez nuen ezta ikusi) eta beste biak atzeko partean nirekin zeudenak. Bidaia guztia esposatuta eta burua hanken artean nuela egin behar izan nuen. Noizean behin, kotxea gelditzeko simulakroak egiten zituzten, para aquí, para aquí. que le vamos a pegar dos tiros eta hau egiten zidaten bitartean, eurek pistolekin jolasten zebiltzan, nik soinua entzun nezakeen. Behin baino gehiagotan errepikatu zuten hau, kotxea gelditzeko amagoak egiten zituzten eta ni kotxetik aterako banindute bezala. Bidaia guztia holakoa izan zen, batek galderak egiten zizkidan eta besteak etengabe kolpatzen ninduen.

Bartzelonara heldu ginenean, eurek esan zidatenaren arabera, Brigada de Información-era eraman ninduten. Kotxetik atera eta gela batera eraman ninduten. Polizia bat etorri zen gelara, onarena egiten zuena, eta esan zidan no creas que yo voy de bueno, yo soy así, pero me tienes que decir algo porque si no van a venir los otros policías, los bestias, y ya verás.... Nik ezer esan gabe jarraitzen nuen eta holako batetan aurpegian izugarrizko kolpea eman zidan, ahoan zauri bat sortarazi zidan, odoletan hasi nintzen, eta bapatean gela hartatik atera zen eta kleenex batekin agertu zen berriro ere gelan. Kleenex-a eman zidan mira lo que me obligas a hacer, yo no soy así esaten zidan bitartean. Ondoren, beste polizia bi agertu ziren gelan. Ni zutik nengoen, hormaren kontra, baina orma ukitu gabe eta burua behera begira, hormaren kontra bultzaka hasi zitzaizkidan eta gorputz guztitik kolpatzen hasi ziren. Momentu batetan, lurrera erori nintzen eta orduan ostikadaz kolpatzen hasi zitzaizkidan. Zutik jarrarazi ninduten eta buelta ematera behartu ninduten, eta orduan ere kolpatzen hasi zitzaizkidan: ileetatik helduta buruarekin ormaren kontra kolpatuaz, saihetsetan, barrabiletan... Hau oso galdeketa luzea eta bortitza izan zen. Behin eta berriro esaten zidaten hay dos formas de hacer las cosas, por las buenas o por las malas, tú eliges, eta nik erantzun gabe jarraitzen nuenez, kolpatzen jarraitzen zuten.

Hasieran kolpe gehienak buruan eta aurpegian ematen zizkidaten, baina denborak aurrera egin ahala, gorputz guztitik kolpatzen hasi ziren. Noizean behin kamiseta altxatu eta markarik nuen begiratzen zidaten, eta nik uste dut haiek markak uzteko zorian zeudela ikustean edo uste zutenean, gorputzaren beste atal batzuetan hasten ziren kolpatzen.

Eta psikologikoki lehen ziztadak ere ematen hasi ziren: nosotros no somos como la Guardia Civil, no utilizamos la bolsa, ni los electrodos... Baina esan zidaten Ves eso que hay ahí? ¿ya sabes lo que es? kable batzuk begirarazten zidaten bitartean. Galdeketa hau ordu luzez luzatu zen. Noizean behin ere gose nintzen galdetzen zidaten.

Lehenengo galdeketa hau bukatu zen, eta Mediku Forentse bezala identifikatu zen gizonezko bat etorri zen gela hartara. Gelan, momentu hartan, medikua, poliziak eta ni geunden. Berak esan zidan Me han dicho que no comes. Estás bien, no? Te veo bien, pero tienes que comer..., besterik ez. Bi minututako errekonozimendua baino ez zen izan. Medikua joan egin zen eta poliziak baita, ni gela hartan utziz. Gelako atea irekita zegoen eta kanpoko aldean polizia bat zegoen niri begira denbora guztian. Nik zutik, ormaren kontra baina orma ukitu gabe egon behar nuen, eta pixka bat mugitzen nintzen bakoitzean, ¡¡¡no te muevas, no te apoyes en la pared!!! oihukatzen zidan kanpoan zegoen poliziak.

Ez dakit zenbat denbora igaro eta gero, berriz ere bi polizia zahar haiek sartu ziren gelan. Berriro ere hasi zitzaizkidan galdera pilo bat egiten, eta erantzuten gabe jarraitzen nuenez, berriro ere ekin zioten ni kolpatzeari. Hasieran hanketan ostikadak kolpatzen hasi ziren, azkenean hankak ere dardara batean nituen, eta oihukatzen zidaten ¡¡¡como te caigas te mato!!! eta antzekoak, eta gerora, kolpeak gorputz guztitik ematen hasi ziren berriro ere: saihetsetan, barrabiletan, ile tirakadak, atzamarrekin begian kolpatzen zidaten, eta nahiz eta hasieran min handirik eman ez, azkenerako begia guztiz minduta nuen. Galdeketa hau ere oso luzea izan zen, baina hala ere, lehenengoa baino motzagoa.

Galdeketa bukatu eta poliziak gelatik atera aurretik esan zidaten te vas a cagar porque van a venir de Madrid y ya verás.... Ondoko gela batera eraman ninduten, eta berriro ere zutik eta ormaren kontra egonarazi ninduten. Gela hartan norbait zegoela nabaritzen nuen, nire atzean zegoela, baina ezin nintzen mugitu ezta begiratu ere ez...

Halako batean, komisaria hartatik atera, kotxe batetan sartu eta Jefatura Superior de Policía-ra eraman ninduten, eurek esan zidatenaren arabera. Ni kotxeko atzeko partean nindoan, esposatuta bizkarrean, burua makurtuta eta lurrera begira. Komisaria hartara iristean, berriro ere hartu zizkidaten hatz markak etab, eta ziega batera eraman ninduten. Berriro ere Mediku Forentse bezala aurkeztu zen gizonezko bat agertu zen. Azterketa egitera, ziegara bertara etorri zen eta bertan, poliziak ere zeuden, kalez jantzitako poliziak. Berriro ere, aurrekoan gertatutako berdina te veo bien... me han dicho que tienes la mano dormida, eso es un pinzamiento, tienes que comer.... Kotxean gindoazela komisaria berri honetara, esposak pixka bat askatzeko eskatu nien poliziei, eskuak, gehienbat ezkerrekoa, lokartzen zitzaidalako, eta atzamar lodia sentitzen ez nuelako.

Gela batera eraman ninduten. Ordurarte ikusi gabe nituen polizia batzuk etorri ziren gelara: bat, hasieratik onarena egiten zuena, Madriletik etorritako bi (bat zaharragoa zen eta Frantzian aditua zela esan zidaten, bestea, gazteagoa zen eta esaten zutenaren arabera, Bilbon aditua), eta laugarren polizia bat. Eta hauek hasi ziren hay dos formas de hacer las cosas, por las buenas o por las malas. Arrebaren argazki bat erakutsi zidaten, berarekin lehenengo mehatxuak hasi zirelarik: no tenemos más que hacer una llamada de teléfono para que vayan a registrar tu casa, y podemos detener a tu hermana, si quieres aruinarle la vida... Me crees que lo podemos hacer, no? nik ixilik jarraitzen nuen eta berriro ere, quiero que me respondas!!!. Bitartean, bestea, Frantzian aditua omen zena, hasi zitzaidan ¿Qué tenemos aquí, otro gudari? Todo el mundo termina hablando aunque ya sabemos que siempre hay cosas que se guardan... Ordurarte eserita nengoen eta esan zidaten se acabó el descanso, levántate y empieza a hacer flexiones. Nik lurrean etzan eta besoetako flexioak egiten hasi nintzen, baina hanketako flexioak egin behar nituela agindu zidaten, horrela gehiago nekatuko nintzela esanez. Eurek galderak egiten jarraitzen zuten, nik erantzun gabe jarraitzen nuen, eta bapatean esan zidaten ya vale de flexiones, ponte de pie, quieto, sin salirte de esa baldosa. Esta baldosa es tu mundo. Batek esan zidan mírame a la cara, nik begiratu eta izugarrizko zaplasteko bat eman zidan.

Bitartean, Bilbon aditua zenak, arrebaren argazkia erakutsi zidan, mehatxu tankerarekin, esan nahi balit bezala, etxera joan eta atxilotuko zutela, eta gelatik atera zen. Bestea, hanketan ostikadak ematen hasi zen berriro ere eta esaten zidan vas a estar así cinco días, después de los cuales no vas a poder ni andar. Ezin nuen gehiago zutik mantendu eta lurrera erori nintzen. Euretako batek, hanka bularraren gainean jarri zidan eta itzelezko indarrarekin zakatzen zuen esto es igual que la bolsa esaten zidan bitartean. Min handia eragiten zidan eta heldu zen momentu bat arnasa hartzea ere kosta egiten zitzaidala. Berriro ere zutitu arazi eta kolpatzen hasi zitzaizkidan. Hasieran buruan, baina gerora euretako batek heltzen ninduen eta besteak ukondoarekin sabelean kolpatzen ninduen. Markarik ote nuen begiratu eta gero, saihetsetan hasten ziren kolpatzen. Bat, ez dakit antzerkia egin nahian edo, zoro bat bezala jarri zen eta lurrera bota ninduen, hanka batekin inmobilizatzen ninduen eta beso bat okertzen hasi zitzaidan, nik uste nuen besoa apurtu behar zidala eta lurrean, ahal nuen bezala, saiatzen nintzen askatzen... Izugarrizko mina eragin zidan, eta gero esan zidan ¿Has visto lo que haces? Yo no soy así....

Berriro ere zutitu arazi eta lurrari begira jartzen behartu ninduten. Ezin nuen baldosa batetik atera, ezin nuen mugitu. Eurek bakarrik utziko nindutela esan zidaten para que reflexione, eta handik denbora tartetxo batera bueltatu ziren. Berriro ere galdera pilo bat egiten hasten dira. Nik ordurako burua joan egiten zaidala nabaritzen dut, ez nekien zenbat denbora neraman bertan, lo egin gabe, zutik denbora guztian, jan gabe, ezer edan gabe... Guztiz desorientatuta nengoen...

Ondoren, gela batera eraman ninduten, berriro ere Mediku Forentsea etorri zen. Gela hau, beheko solairuan zegoen gela txiki bat zen, poliziak beti bezala, nirekin zeuden gelan, eta medikuak aurreko aldietan bezala te veo bien pero tienes que comer... esan zidan. Hau, aurretiaz Mediku Forentse bezala etorri zitzaidan gizonezkoak baino mediku itxura handiagoa zuen; zaharra zen, maletin batekin etorri zen...

Berriro ere etorri ziren, oso modu bortitzean, eta berriro ere hasi ziren presionatzen, zerbait esanez gero baketan utziko nindutela esaten zidaten, eta bitartean kolpatzen jarraitzen dute, behin eta berriro. Gelaren erdian nago, eta izkina batera bultzatzen naute, buruarekin ormaren kontra kolpatzen hasten dira, lehenengo aurretik eta gero atzetik... Bilbon aditua omen den poliziak esaten dit bera bertan zegoela gorrotoagatik, eta oihuka hasten da dejarme cinco minutos a solas con él que lo mato, eta ondoren familiarekin hasi ziren berriro ere izugarrizko presio psikologikoa sartzen; arrebarekin, gurasoekin... denbora luzez. Ordu pare bat igaro eta gero, gutxi gorabehera, eta beti ere nire kalkuluen arabera, argazki batzuk ekarri zituzten, eta batzuk identifikatu nitzan izugarrizko presioa eragiten didate, oso luzea egin zitzaidan galdeketa hau, fisikoki lehengoak bezain bortitza ez bazen ere, ni oso nekatua nengoen, eta gero eta gogorragoak egiten zitzaizkidan.

Berriro ere hasi zen beste galdeketa bat, eta berriro ere umiliazioak eta mehatxuak, behin eta berriro esaten zidaten si no nos dices algo te llevamos a Madrid, a la Audiencia Nacional... todo el mundo termina cantando, ¿Qué quieres ser, el que más ha aguantado?. Momentu hartan nirekin gela hartan zeuden, onarena egiten zuena eta Frantzian aditua omen zena. Bat-batean beste biak sartu ziren, Bilbon aditua omen zena zoro bat bezala sartu zen oihukatuz ¡¡¡Dejarme solo con él!!!, eta berriro ere hasi zitzaizkidan gorputz guztitik kolpatzen. Momentu batetan, buruaren atzeko aldean hasi ziren kolpatzen listin bat ematen zuen zerbaitekin. Oso galdeketa bortitza eta luzea izan zen hau eta azkenerako, ezin nuen gehiago eta nahikoa zela esan nien, eurek nahi zutena egingo nuela. Orduan, deklaratu behar nuena prestatzen hasi ginen, eurek esaten zizkidaten egingo zizkidaten galderak eta erantzunak eta hiruzpalau aldiz entseatu genituen.

Denbora batera, deklarazio poliziala egin nuen eta baita ere proba kaligrafikoa eta argazkien errekonozimendua. Gerora, tratua lasaiagoa izan zen, baina oraindik galdeketak pairatu nituen, hauetan psikologikoki mintzen saiatzen zirelarik. ¿Qué has ganado? Unas ostias y unos días malos nada más, por no haber querido hablar. Mañana vamos a Madrid....

Denbora tarte bat pasatu zen eta ziega batera eraman ninduten. Orduan koltxoneta bat eta manta bat eman zizkidaten. Saiatu nintzen lo pixka bat egiten, baina hain nekatua nengoen eta hain minberatua nuen gorputza, ezin nuela lorik hartu.

Baina laster nire bila etorri ziren berriro ere, eta beste galdeketa batera eraman ninduten. Bertan zeuden Frantzian aditua omen zena, sinpatikoa edo onarena egiten zuena eta instruktorea. Presio psikologiko nahikoa pairatu nuen, baina fisikoki ez ninduten ukitu, hasta el lunes nos quedan algunos días, y ya sabes lo que puede pasar eta antzeko mehatxuak bota zizkidaten, eta arrebarekin ere presionatzen hasi ziren. Azkenerako te dejo que reflexiones toda la noche esan zidaten eta pasillora atera ninduten. Bertan egonarazi ninduten gau guztia, ormaren kontra, zutik, baina orma ukitu gabe, eta bi polizia ni zaintzen zeudelarik. Ezin nintzen mugitu.

Goizaldean beheko solairura eraman ninduten eta berriro ere Mediku Forentsea etorri zen ni ikustera. Hau berria zen, eta jan behar nuela esan zidan eta bi minutu baino gehiago iraun ez zuen bisita egin eta alde egin zuen. Ziegara eraman ninduten eta lo pixka bat egin ahal izan nuen. Baina berriro ere eraman ninduten goiko solairura. Orduan, Madrilera eramango nindutela esan zidaten. Bilbon eta Frantzian adituak omen ziren poliziak, gelara sartu eta eurekin kolaboratzeko eskaintza egin zidaten, espetxera etorriko zirela ni ikustera esan zidaten... Joan egin ziren eta sinpatikoa omen zena etorri zen gela hartara, fruta pixka bat ekarri zuen eta jan egin nuen, banekien dena bukatzear zegoela eta. Bartzelonatik atera aurretik dutxatzen eta arropa garbia jartzen utzi zidaten.

Egun guztietan zehar eta komisarian leku batetik bestera mugitzeko esposatuta eraman ninduten. Azkeneko egunean, esposak jarri ordez, muñekera antzeko batzuk jarri zizkidaten eta esposak gainetik, txamarra buru gainetik jarri zidaten eta kotxean sartu ninduten. Kotxean hiru polizia eta ni gindoazen: onarena egiten zuen poliziak, beste bi eta lauok. Bidaia guztian zehar behin bakarrik gelditu ginen, gasolina hartzeko. Kotxean, esposak kendu zizkidaten eta normal eserita joaten utzi zidaten, baina Madrilera heldu aurretik esposatuko nindutela eta burua hanken artean eraman araziko zidatela esan zidaten, eta hala egin zuten.

Audientzia Nazionalera heldu eta ziega batera eraman ninduten. Mediku Forentsea etorri zen ni aztertzera eta jasandako tratua salatu nuen. Hau izan zen Mediku Forentsearekin bakarrik egon nintzen lehenengo aldia, poliziak gelan sartzen saiatu ziren baina medikuak kanpoan egon behar zutela agindu zien.

Epailearen aurrera eraman nindutenean, deklaratzera, inkomunikazioa altxatu zidaten, eta nire konfiantzazko abokatua deklarazioan presente egon zen. Epaileak nire espetxeratzea agindu zuen, eta gauean Soto del Real-eko espetxera eraman ninduten.

Lehenengo egunetan, loak hartzen ninduenean, tentsio handia nabaritzen nuen, edozein soinu entzuterakoan beldurra sumatzen nuen eta, ez dakit, komisarian banengo bezala sentitzen nintzen... Gaur egun (otsailak 3), gorputz guztia minberatuta daukat; mina dut lepoan, ustez postura behartuarengatik (beti lurrera begira egon behar nuen), saihets aldea ere minberatuta daukat, hanketako muskulo bikiak ere gogortuta sentitzen ditut oraindik, hainbeste ordu zutik egotearen poderioz. Eskuko atzamar lodia, gehienbat ezker eskukoa, lo sentitzen dut oraindik.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009