Ostegunean baldintza demokratikoak borrokatzeko mobilizazio eguna.
- Ostegun honetan, Euskal Herriaren kontrako eraso guztiak gelditu eta baldintza demokratikoak borrokatzeko mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian.
- Retrasan el juicio para tratar la euroorden contra Fernando Bert y Oiert González.

Iñaki de Juanaren kontrako epaiak, Euskal Herriari gerra egiteko tribunala den auzitegi nazionala eta gatazka elikatu eta bultzatzeko eraikia den espetxe politika uzten ditu agerian.
Iñaki De Juanaren kontrako epaiak, konponbidea egiteko diren aukerak nahiz prozesua bera kolokan jartzen duen errealitatea egiten du begi bistako: Euskal Herriaren aitortza eza eta berau posible egiten duen inposizio, errepresio eta gerra egiteko tresneriaren jazarpen etengabea.
PSOE eta PNVk bakerik nahi ez dutela ondoriozta dezakegu azken egunotan esaten eta egiten ari direna ikusirik.
Jarrai, Haika, Segi ko gazteen kontra ostegunean izango den bista, 18/98 auziak eta biltzeagatik, iritzia emateagatik edo mobilizazioak antolatzeagatik zigor mehatxuak, Audientzi nazionala Euskal Herriak demokraziarako esparru berria eraiki dezan oztopo nagusienetakoa bilakatzen ari dela erakusten digu; herri hau mugatuz eta zer egin daitekeen eta zer ez aginduz, arauak Madriletik eta gerra klabeetan ezarriz.
Aitzitik, inork ulertzen ez duen errepresiozko egoera larria egongo ez balitz bezala hitz egiten digute PSOE eta PNVko ordezkariek.
Egoera larri hauek herritar hainbat erantzutera eramaten ditu eta kale borroka bezalako gertaerak ematen direla guztiok dakigu herri honetan. Gatazka elikatu eta sustatzearen ondorioak dira horiexek, baina ardura guztiak gainetik kendu eta ezker abertzaleari min egiten saiatzen dira.
Baina arduragabekeria honek duen okerrena, gatazka konpontzeko prozesuari bultzada eman ordez, usteldu dadin eta diren aukerak hondoratzen ari direla da.
Hain juxtu, egoera honek duen larriena, Euskal Herria ez aitortzeko, bere buruaren jabe izan ez dadin eraikitako errepresiozko egoeraz ari baikara. Euskal Herriaren aitortza ukatzen duen egoeratik ezinezkoa da konponbidea eraikitzeko aitortza, lurralde batasuna eta erabakien jabetzarako bidea egitea. Errealitate larri horixe da ezkutatu nahi dutena.
Eraso guztiak gelditu egin behar dute eta konponbiderako prozesuak aurrera egin dezan, oinarri demokratiko gutxienekoak beharrezkoak izango dira. Konponbide prozesuak aurrera egiteko behar dituen baldintza demokratikoak egon daitezen bultzatzea guztion ardura da. Alderdi politiko eta eragile guztiena.
Azaroak 16a, mobilizazio eguna izango da. Herritar orok duen guztia eman dezan Euskal Herrian baldintza demokratikoak eraikitzeko eta Eraso guztiak gelditu daitezen exijitzeko. Besteak beste, ondorengo deialdiak ari gara antolatzen:
Araba
-Gasteiz: 12:30etan Gasteizko Epaitegiaren aurrean kontzentrazioa. 20:00etan Correos plazan kontzentrazioa.
-Otxandio: 20:00etan herriko plazan kontzentrazioa.
-Laudio: 20:00etan Herriko plazan manifestazioa.
Gipuzkoa
-Donostia: 13:00 epaitegi parean kontzentrazioa. 20:00tan Bulebarretik manifestazioa.
-Orereta: 19:30tan herriko enparantzatik manifestazioa.
-Lasarte: 20:00tan Udaletxe aurretik manifestazioa.
-Tolosa: 19.30tan Triangulo plazatik manifestazioa.
-Beasain: 19:30tan Zubimusutik manifestazioa.
-Urretxu: 20:00tan Potros plazatik manifestazioa.
-Arrasate: 19:00tan Seberotik manifestazioa.
-Eibar: 20:00tan Untzaga plazatik manifestazioa.
-Azpeitia: 19:30tan plazatik manifestazioa.
-Zarautz: 19:30tan musika plazatik manifestazioa.
-Eibar: 13:00tan kontzentrazioa epaitegi parean.
-Bergara: 12:30tan kontzentrazioa epaitegi parean.
Bizkaia
-Bilbo: 12:30tan epaitegi parean kontzentrazioa. Arratsaldean manifestazioa.
-Barakaldo: 19:30tan. Manifestazioa.
Gorenak bihar aztertuko du «Jarrai-Haika-Segi» auzia.
Auzitegi Gorenean bihar izango da «Jarrai-Haika-Segi» auziko ikustaldia. Bertan, Fiskaltzaren, defentsaren eta AVTren helegiteak aztertuko dira. Defentsaren aburuz, «edozer gauza» gerta liteke bihar. Bestetik, auzi hori eta beste eraso guztiak eteteko eta baldintza demokratikoak exijitzeko mobilizazio eguna izango da.
Bihar egingo dute «Jarrai-Haika-Segi» auziaren ikustaldia. Auzitegi Gorenean izango da, eta Auzitegi Nazionalak auzi horren inguruan emandako epaiaren aurka fiskalak, AVT elkarteak eta defentsak jarritako helegiteak aztertuko ditu bost epailez osatutako epaimahaiak.
Defentsak auzipetuak absolbitzeko eskatuko du eta Segi gazte erakundearen jarduera publiko eta politikoa babestuko. Fiskaltzak, berriz, lehen unean hartutako jarrera mantenduko du, eta auzipetu guztientzat 10 urteko espetxe zigorra eskatzeaz gain, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak «erakunde terroristatzat» jotzeko eskaera egingo du. Azkenik, AVT elkarteak «terrorismoa» leporatzeko eskatu du, eta 15 urteko zigorra galdegingo du auzipetuentzat.
Orotara 42 gazte auzipetu dituzte «Jarrai-Haika-Segi» auzian. Haietako 30 bat hiru urte eta lau urte inguru egonak dira espetxean. Egun, auzipetu guztiak aske daude, orain dela urte eta erdi amaitu zen epaiketaz geroztik. Epaiketan, «legez kanpoko erakundetzat» jo zituzten Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak; ez, ordea, «erakunde terroristatzat». Hala, auzipetuetako 16ri hiru urte eta erdiko kartzela zigorra egotzi zieten; beste zortziri, bi urte eta erdiko zigorra; eta beste lau absolbitu egin zituzten.
Mobilizazio eguna.
Bihar aztertuko dute auzia, eta erabakia Auzitegi Goren espainolaren esku dago. GARAk Aitor Ibero defentsa lanak egingo dituenarekin egoteko aukera izan zuen, eta bertan zer gertatuko ote den adieraztea ezinezkoa dela deritzo.
LAB sindikatuak gogor gaitzetsi du Fiskaltzaren eskaera. Haren aburuz, gazte erakundeak berriz ere, «erakunde terroristatzat» jotzea «presioa aregotzea» da. Sindikatu abertzaleak uste du eskaera hori egoera politikoan atzera egiteko xedez egin dela eta «lekuz kanpokotzat» jo du gazteriarentzat alternatiba politiko, sozial eta kulturalak eraikitzeagatik «terrorismoa» leporatzea.
Amnistiaren aldeko mugimenduaren iritziz, Euskal Herria aitortzea ukatzen duen egoeran ezinezkoa da konponbidea eraikitzeko aitortza, lurralde batasuna eta erabakien jabetzarako bidea egitea.
Azken gertakarietan PSOEk eta EAJk izandako jarrera dela-eta, bi alderdi horiek bakea ez dutela nahi uste du mugimendu horrek. «Inork ulertzen ez duen errepresiozko egoera larria» dagoela deritzo mugimenduak. PSOE eta EAJ alderdiak, egoera horri muzin egin eta prozesuari bultzada eman ordez, dauden aukerak hondoratzeko eta prozesua bera usteldu dadin arduragabe jokatzen ari direla uste du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Horregatik guztiagatik, aministiaren aldeko mugimenduak eraso guztiak gelditzeko eta baldintza demokratikoak aldarrikatzeko mobilizazio eguna egingo du bihar, «Jarrai-Haika-Segi» auziaren ikustaldiarekin batera. Egun osoan mobilizazioak izango dira Euskal Herriko herri ugaritan.
--------------------------------------------------------------------------------
Retrasan el juicio para tratar la euroorden contra Bert y González.
El juicio para tratar la euroorden que la Audiencia Nacional española ha cursado contra los presos políticos vascos Fernando Bert y Oiert González se ha retrasado hasta el martes de la próxima semana, según informó Askatasuna.
Ayer ambos fueron trasladados al Juzgado de Tolousse. No obstante, la defensa solicitó un aplazamiento debido a la rapidez con la que se ha llevado a cabo el proceso y la consecuente falta de tiempo para preparar el juicio. Hace tan sólo una semana que recibieron la notificación de que la Audiencia Nacional ha cursado una euroorden en su contra. Tras aceptarse la petición de la defensa, el juicio se ha aplazado hasta el martes.
Al conocer la existencia de esta euroorden, abandonaron la huelga de hambre que habían iniciado para denunciar la expulsión y posible entrega de Bert a las autoridades españolas que, en un principio, había sido fijada para el 9 de noviembre. En esa situación, el 16 de octubre Bert, vecino de Elgoibar, inició una huelga de hambre para denunciar «el riesgo que corría de sufrir torturas en caso de ser detenido e incomunicado», tal y como subrayó en su día el organismo antirrepresivo que, además de rechazar la expulsión por ser «un procedimiento ilícito contra los presos vascos» reivindicó el derecho a vivir en Euskal Herria.
Las autoridades penitenciarias francesas le suprimieron las redenciones por lo que la expulsión de Bert se aplazó hasta el 24 de noviembre. Por ello, el día 6 inició una segunda huelga de hambre que finalizó la pasada semana después de recibir la euroorden. Los presos políticos vascos encarcelados en Muret-Seysses, Oier González y Juan Carlos Subijana, también secundaron estas protestas. Bert fue detenido el 5 de noviembre de 2002 en Agen y desde el 25 de setiembre de este año está en Muret-Seysses.