Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 12 de noviembre de 2006

Prozesuaren alde 14. sekzioa deseginez lehen urratsa egiteko eskatu diote Parisi.

Ehunka lagun elkartu ziren atzo Donibane Lohizunen, errepresioaren kontra Askatasunak deituriko manifestazioan. Jean François Lefort bozeramaileak Estatu frantsesari gatazkaren konponbidean inplikatzeko eskatu zion, baita lehen urrats bat egiteko ere: Parisko epaitegiko 14. sekzioa desegitea.



«Errepresiorik ez, amnistia eta askatasuna» lelopean zazpiehun bat lagunek manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Donibane Lohizunen.
Estatu frantsesean jaieguna zen atzo; Alemaniak errendizioa sinatu zuen eguna eta, beraz, Lehen Mundu Gerraren amaiera gogoratzeko eguna.

Horrenbestez, kanpotarrez josi zen Donibane Lohizune, eta horietako batek baino gehiagok, harridura aurpegiz, mobilizazioaren zergatiaz galdetu zuen. Manifestazioak Ganbeta karrika igaro zuenean, kontrastea are nabarmenagoa izan zen, turistek eta manifestariek erabat bete baitzuten kale famatua.

Louis XIV.aren enparantzan hasi eta bukatu zen protestaren ibilbidea, Askatasunak sinatutako eta deialdiaren leloa jasotzen zuen pankarta bat buruan zuela. Karriketan barrena, manifestariek hainbat lelo oihukatu zituzten; gehienbat, errepresioaren kontra eta presoen alde. Estatu frantsesak euskaldunen kontra darabilen jokabideari aurre egiteko gogoa ere erakutsi zuten, gordinki: «Levert, entzun, pin, pan, pun».

Plazara iritsi eta gero, Jean François Lefort Askatasuneko bozeramaileak hartu zuen hitza. Kalera irteteko arrazoi asko dagoela esan zuen. «Zerrenda luzea» izanda ere, presoen kontrako erasoak aipatu zituen lehenik. Iñaki de Juanaren egoera salatu ostean (hortxe entzun zen bertaratutakoen lehen txalo zaparrada), Fernando Bert ere gose-greban dagoela ekarri zuen gogora Lefortek.

Azken egunotan kaleko manifestazioek izan dituzten eragozpenak ere izan zituen hizpide. Polizia indarrek Donostian eta Bilbon ostiralean izandako jokabidea gogor kritikatu zuen.

Leforten hitzaldiaren mami nagusiak Estatu fratsesak eraikitako egitura errepresiboari erreparatu zion. «Terrorismoaren» kontrako legeria berriro ere gogortu dutela esan zuen. Islamisten aitzakia erabili badute ere, neurri berriak euskaldunak ari direla jasaten jakinarazi zuen.

Kartzela zigorrerako epaitegia.

Besteren artean, kartzela zigorren aplikazioaz arduratzeko epaitegi berezia sortu dute. Leforten esanetan, lehen emaitzak ezin okerragoak izan dira; izan ere, Filipe Bidarti baldintzapeko askatasuna bigarren aldiz ukatu berri dio.

Parisko agintariek bestelakorik esaten badute ere, Estatu frantsesa «gatazkaren parte» dela baietsi zuen Askatasuneko bozeramaileak. Errepresioa horren lekuko dela baieztatu ostean, Parisko epaitegiko 14. sekzio bereziaren jokabidea nabarmendu zuen.

Datozen asteotan, epaiketa garrantzitsuak izango direla esan zuen. Hurrengo astean bertan izango den auzian Oihane Errazkin epaitu behar zutela gogoraraziz, euskal presoa bere buruaz beste egitera behartu zuen egoera bihozgabea salatu zuen. Abenduan, berriz, euskal presoen abokatuen kontrako epaiketa izango da Parisko epaitegian. «Euskaldunok epaitu nahi gaituzte, baina guk epaituko ditugu gure mobilizazioekin», esan zuen Lefortek.

Estatu frantsesa gatazkaren parte dela esatearekin batera, konponbidean ere parte hartu beharko duela esan zuen Lefortek. 14. sekzioaren salaketaren hariari jarraituz, konponbidean inplikatzeko lehen urratsa egiteko eta errepresio egitura hori desegiteko eskatu zion Askatasuneko bozeramaileak Parisi.

Gran despliegue para custodiar la casa de MAM.

Un impresionante despliegue policial de decenas de agentes custodió ayer la casa que la ministra de Defensa, Michele Alliot-Marie, tiene en Ziburu. Horas antes de la manifestación que se iba a desarrollar en la vecina localidad de Donibane Lohizune en contra de la represión, una decena de furgonetas y furgones policiales ocuparon las inmediaciones del domicilio de MAM, cuando el dispositivo habitual de vigilancia es de una furgoneta y un coche.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009