Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 11 de noviembre de 2006

Baldintza demokratikoak exijitzeko mobilizaziora deitu dute ostegunean.

Eraso guztiak eteteko eta baldintza demokratikoak exijitzeko mobilizazio egunera deitu du Amnistiaren aldeko mugimenduak (AAM) datorren ostegunerako. Egun berean, Jarrai-Haika-Segi auziko epaia aztertuko dute Auzitegi Goren espainolean. Amnistiaren aldeko mugimenduak «eskandalagarritzat» jo du Euskal Herriak bizi duen egoera eta gatazka gainditzeko abian jarri den prozesuaren arauak euskal herritarrek soilik definitu behar dituztela adierazi du.



«Eraso guztiak gelditu. Baldintza demokratikoak Euskal Herriarentzat» lelopean dator Amnistiaren aldeko mugimenduak (AAM) deitu duen mobilizazio eguna. Hitzordua datorren ostegunean izango da, hilaren 16an. Egun horretan bertan, Auzitegi Goren espainolak Jarrai-Haika-Segi auziaren epaiaren inguruko ikustaldia egingo du. Mobilizazio egunak Euskal Herri osoan izango du oihartzuna eta hainbat eragilek haien ekarpena egiteko parada eskaini nahi du.

«Gobernu espainolak azken asteetan jarri duen argazki errepresiboa» irudikatu nahian, AAMk agerraldia egin zuen atzo Donostian. Bertan, Jarrai-Haika-Segi auziko auzipetuak, Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza Etxerat eta Askatasuneko kideak, hurrenez hurren, Ainara Armendariz eta Maite Lopez de Heredia mahaikideak eta Iñaki de Juanaren lagunak izan ziren. Haien izenean Julen Larrinagak hartu zuen hitza.

Egoera «eskandalagarria».

Testuinguruari so eginez, Euskal Herriko gatazkari behin betiko konponbidea emateko prozesua abian den une politikoan, Euskal Herriak bizi duen egoera «eskandalagarritzat» jo zuen Larrinagak.
Prozesuaren arauak euskal herritarrek finkatu behar dituztela uste du Larrinagak eta lan horretan «Madril eta Paris inor ez direla» gehitu zuen.

Gatazkaren erroa Euskal Herriaren ukazioan dagoela nabarmendu eta konponbidea aitortza dela adierazi zuen eledunak. Diagnostiko horrekin euskal gizartearen gehiengoak bat egiten duela gehitu zuen Larrinagak.

Gobernu espainoleko Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak joan den ostiralean egindako adierazpenei erantzunez, ezker abertzaleak konponbidea ekarriko ez duen prozesuan parte hartuko ez duela jakinarazi zuen Larrinagak. Haren aburuz, Rubalcabaren xedea «euskal herritarrei hitza kenduz, prozesua bahitzea» da. Amnistiaren aldeko mugimenduak «zaintze jarrera» leporatu zion Barne ministroari eta gogor kritikatu zituen hark aurkeztutako arau «mugiezinak».

Indarkeriarik eza da Rubalcabak adierazitako lehen neurria, baina Larrinagaren ustez, indarkeria egun badago. «Ez al da indarkeria bi iritzi artikulugatik 96 urteko espetxe zigorra ezartzea? Edota egungo espetxe politika kriminala?», itaundu zuen eledunak. Egun, Rubalacabaren araua den elkarrizketa ere ezinezkoa dela deritzo Larrinagak eta Batasunarekin biltzeagatik irekitako auziak ekarri zituen gogora. Azken araua, legedia aintzat hartzea, mehatxutzat jo zuen Larrinagak eta «euskal herritarrek legedia espainola baino haratago joatea erabakiko balute tankeak sartuko» ote lituzketen galdetu zuen Larrinagak.

Ezker abertzalea «oso lasai».

Gobernu espainolak prozesu demokratikoari eusteko borondaterik ez duela ere salatu zuen. Errepresioaren aurkako taldearen ustez, euren jarrera «ukazioan eta inposizioan» du oinarri eta mantentzeko «indarkeria erabiltzea» leporatu zien.

EAJk begirale papera hartu izana salatu zuen Julen Larrinagak eta euskal herritarren erabakitzeko eskubideari «izua» diola salatu zuen. Ezker abertzalea, aldiz, «egoeraren larritasuna aintzat hartuta, oso lasai» dagoela esan zuen, «Euskal Herri osoarena den proiektu demokratikoa» mahai gainean jarri duelako.

La Ertzaintza carga contra la manifestación de Segi.

La Ertzaintza cargó anoche contra las más de 400 personas que secundaban la manifestación organizada por Segi en Bilbo con objeto de exigir la anulación de la vista judicial prevista para el día 16 en el Tribunal Supremo español en torno a los recursos del «caso Jarrai-Haika-Segi», de lo que la organización juvenil independentista responsabiliza al Ejecutivo que dirige José Luis Rodríguez Zapatero.

La marcha, que partió a las 19.00 desde el Guggenheim, tenía previsto llegar hasta la sede del PSE. Sin embargo, la Ertzaintza se encargó de imposibilitar dicho objetivo, cargando con material antidisturbios. La Policía autonómica, además, detuvo a un joven que caminaba en la cabeza de la marcha y que fue puesto en libertad una hora más tarde.

Sin embargo, a las 20.00 Segi realizó una segunda manifestación desde la Plaza Circular hasta el Arenal de Bilbo para denunciar «la actitud de los cipayos del PNV» y exigir al PSOE la anulación de la vista.. Segi acusó al PSOE de pretender «castigar la lucha por la independencia y el socialismo», y advirtió de que «no van a conseguir nunca que desaparezca» la organización juvenil.

Dos detenidos en incidentes en Bilbo.



Dos jóvenes fueron detenidos en incidentes ocurridos en Bilbo hora y media después de la carga contra Segi. Agencias afirman que se les imputaría un ataque a agentes de la Policía Municipal, cuya actitud denunciaron testigos. Narraron que un joven de Sestao fue «tirado al suelo, pateado y amenazado con una pistola», tras lo que fue llevado a un hospital. La policía local indicó que tras su arresto pasó a manos de la Ertzaintza. Hubo además algunos ataques a cajeros.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009