Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 26 de octubre de 2006

Inkomunikazioa alboratzea eskatzeko lege proposamena Gasteizen.

Gasteizko Parlamentuak atzo onartu zuen Estatu espainoleko Gorte Orokorrek Auzipetze Kriminalaren Legea aldatzeko lege proposamena. EA, EB, EAJ, EHAK eta Aralar alderdien babesarekin onartutako lege proposamenak bi xede ditu; alde batetik, «terrorismo» auziengatik ikertutako pertsonei ezartzen zaien inkomunikazio erregimena alboratzea. Beste aldetik, polizia-etxeetan bideokamerak ezartzea exijitzen du.



Testua onartu duten taldeen aburuz, tortura desagertzea ziurtatzeko «denbora eta leku ilunak desagerrarazi behar dira, une horietan, atxilotutako pertsonaren bermeak ahultzen direlako», argudiatu zuten.

PSE eta PP alderdiak izan ziren proposamenarekin bat egin ez zuten bakarrak. PSEko parlamentari Rodolfo Aresen iritziz, oraingo legediari eustea «erabat ezinbestekoa» da, haren ustez, «lan asko» baitago egiteke «ETAren amaierara iristeko». Gasteizko Legebiltzarrean, PPko bozeramaile Carlos Urquijok Aresen esanekin bat egin zuen, eta inkomunikazioa aplikatu ezean, atxiloketa baten ostean «ikerketan ezinbestekoak izan daitezkeen pertsonak eta materialak desagertu daitezkeela» argudiatu zuen.

Urquijok adierazi zuen Estatuko Segurtasun Indarren desprestigioan ez zuela parte hartuko, eta grabazioak egiteak polizien eta abokatuen lana «serioski zailduko» lukeela azaldu zuen.

Madrilera.

Lege proposamen hori Gasteizko Parlamentuko Instituzio eta Barne Batzordean onartu zuten, eta ondoren Kongresu espainolera eramango dute han eztabaidatzeko. Bertan kokatzen dute gakoa legebiltzarkide hauek. Torturaren aurkako erakundeek eta adituek, ordea, Lakuari ere dei egin diote aspaldi, inkomunikazioa erabil ez dezan.

Atzo adostutako testua bi artikulutan banatzen da. Lehenak atxilotuen zaintzaren arduradunak, atxilotuaren eskubideak eta funtzionarioen segurtasuna bermatzeko polizia-etxeetan grabazioak egitea eskatzen du. Bigarrenak, aldiz, inkomunikazioa alboratzea proposatzen du.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009