Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 20 de octubre de 2006

Parisko epaitegiko 14. sekzio berezia deuseztatzeko exijitu du Askatasunak.

Azken urteetan Estatu frantsesaren aparteko legeriak izandako bilakaeraren ondorio aipagarrienetakoa Parisko epaitegiko 14. sekzioa sortzea izan dela esan du Askatasunak. Madrilgo Auzitegi Nazionaleko «anaiatzat» duen epaitegi bereziaren «izugarrizko boterea» salatu du eta hura deusezta dezatela exijitzeko ekimenak abiatu ditu. «Segurtasunik ezaren aitzakian» ezarritako neurri horien lehen jomuga euskal militanteak direla dio erakunde antierrepresiboak.



Hogei urtetik hona Estatu frantsesak abian jarri dituen tresna errepresiboen azterketa sakona aurkeztu zuen, atzo, Baionan, Askatasunak.

Charles Pasqua Barne ministroaren garaitik eguneko Epaitegi bereziaren 14. sekzioraino legeriak izandako bilakaeraren eta gobernuaren politikan egindako urrats kualitatiboen errepasoa egin zuen Unai Errea abokatuak. Sekzio berezia Auzitegi Nazionalarekin parekatu zuen: «Madrilgo A.N.-ren anaia frantsesa da eta, hark bezala, izugarrizko boterea dauka. Terrorismoaren aitzakian, salbuespeneko sistema juridiko-penala ezarri dute eta, egun, beste hainbat egitura ere (DNAT, instrukzio epaileak...) menpe ditu».

Guztia, penaletik.

Azken urteetan Perben deituriko bi legeek eta, berrikitan, Sarkozyk bultzatutakoak, gizarte kontrola areagotzeaz gain, prozedura juridikoak ere izugarri gogortu dituztela esan zuen Erreak:«Hala, joan den maiatzaz geroztik, ‘terrorismoko’ afera guztiak ‘krimen’tzat hartzen dituzte, eta prozedura penalari lotzen zaizkio».

Urteetan, segurtasunik eza eta islamisten kontrako borroka argudiatuta, gizartea «babesteko» ezarritako legeak, egiaz eta praktikan, euskal herritarren aurka erabiltzen direla ziurtatu zuen Anaiz Funosasek:«Datuek argiki egiaztatzen dute neurri eta lege horien lehen jomuga euskal militanteak izan direla; hurrengoa, berriz, korsikarrak eta ondoren soilik, islamistak».

Moldaketa horiek guztiek ondorio ugari izan badute ere, hiru nabarmendu zituen nagusiki: atxilotze denbora lau egunetik seira igaro dela, eta «horrek gehiegikeria eta tratu txarrak izateko aukerak aregotzen ditu»; zigorrak biziki emendatu direla; eta, azkenik, zigorren aplikazioa Epaitegi bereziaren esku jarri dutela. Neurrion helburua argia da Funosaren esanetan:«Preso politikoak bahiturik mantentzea eta euskal prozesuari xantaia politikoa egitea. Finean, mendeku politiko legeztatua da».

Estatu frantsesaren jarrera egun Euskal Herrian gatazka politikoa demokratikoki bideratzeko egiten ari den ahaleginaren abagunean sartu zuen Jean-François Lefortek:«Nola liteke Gobernuak gatazkarekin zer ikusia ez duela esatea eta, aldi berean, neurri errepresibo hauek guztiak mantentzea eta, are gehiago, berriak abian jartzea?», galdetu eta «kontraesan nabarmena» dela esan.

Konfrontazioaren apustua.

Estatuak «prozesu demokratikotik at geratzea» hautatu duela eta, «elkarrizketa ukatuz, konfrontazioaren alde» egin duela nabarmendu zuen. Halere, errepresioaren kontrako erakundearen ustez, «begi-bistakoa» da, inoiz Gobernu frantsesak ere «zuzenean» esku hartu beharko duela prozesuan: «Osterantzean, gatazkak ez du betiko konponbiderik ukango».

Bide horretan, «urteetan sortu duen errepresio tresneria guztia deuseztatu» behar duela esan zuen Lefortek, «lehenik eta behin 14. sekzio berezia». Zio horrekin, Askatasunak hainbat ekimen antolatu ditu eta giza eskubideen alorrean aritzen diren erakundeekin elkarlana bideratuko du epaitegi eta legeria berezi guztiak desager daitezen.

Consecuencia directa: juicios de excepción.

Askatasuna informó ayer de los juicios que en los próximos meses van a celebrarse contra ciudadanos vascos en el Estado francés, juicios que calificó de «consecuencia directa» de la actuación de la 14ª Sección del Tribunal parisino.

Entre los mismos, destacó el que tendrá lugar del 17 al 30 de noviembre en la «Cour d’Assises» (Tribunal Penal) contra trece procesados y en el que «aunque no pueda ya hacerlo físicamente, Oihane Errazkin estará muy presente» porque estaba procesada en el mismo sumario.

Le Vert, responsable.

Lefort recordó las circunstancias de la muerte en prisión de la militante vasca y responsabilizó directamente a la justicia francesa y, más en concreto, a la juez Laurence Le Vert de su desaparición «ya que siendo conocedora de la fragilidad de su estado, denegó el permiso de visita a su compañero».

Otros siete procesados que en un principio estaban incluidos en el mismo sumario, fueron ya juzgados por el Tribunal correccional en junio pasado.

A principios de diciembre, seis ciudadanos más deberán comparecer ante el Tribunal Correccional, entre ellos, los abogados Unai Errea e Itziar Larraz. Según Askatasuna, «este juicio es un nuevo intento de criminalización de la labor de los abogados y constituye una vulneración del derecho a la defensa de los presos políticos vascos».

Por otro lado, el 7 de enero del próximo año, el tribunal de Créteil juzgará a Patxi Abad. El preso político está acusado de «amenazas» al director de la cárcel de Gradignan porque le envió, en nombre de todos los presos vascos encarcelados en Fresnes, una carta de denuncia por las condiciones de detención en las que mantenía a la presa vasca Marixol Iparragirre cuando ésta se encontraba en huelga de hambre y de sed.

Aparteko legeria indargabetzeko, mobilizatzea «premiazkoa»
Euskal herritar askok aparteko neurri horien ondorioak pairatzen dituztela gogoratu eta mobilizatzeko premia nabarmendu zuen Askatasunak. Alde horretatik, 14. sekzioa eta gainerako neurriak indargabe ditzatela exijitzeko, manifestazioa izango da Donibane Lohizunen heldu den azaroaren 11n, 17.00etan. Zigorrak aplikatzeko Epaitegiaren «azken bidegabekeria» Filipe Bidarten askatasun eskaera ukatzea izan dela gaineratu zuten errepresioaren kontrako erakundeko kideek, eta bihar, urriak 21, arratsaldeko bostetan Baionako herriko etxearen aitzinean manifestatzera deitu zuten horiek. Batasunak, ABk eta EA alderdiak ere bat egin dute Filipe Aska! batzordearen deiarekin.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009