Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 20 de octubre de 2006

"Gogoan dugu askatasuna lapurtu ziguten PNVren txakurrei munduko duintasunik handienarekin erantzun zion herri baten irudia". Andeka Jurado, Roberto Vecino eta Klemente Ruiz (Vecinos de Barakaldo recientemente encarcelados).

Basauriko kartzelako zeldetatik, Roberto, Klemente eta Andeka gazte barakaldoarrek eskerrak eman nahi izan dizkiete elkartasuna eta babesa eskaini dieten herritarrei. Klementeren atxiloketaren ostean, Andeka eta Rober batzokian kateatu ziren, eta heuek ere atxilotu egin zituzten. 2002an Ezkerraldean izandako sarekada dela eta, zigorra betetzeke zuten gazteek. Orain Basauriko espetxean preso daude hiru gazteak.



Eskerrik asko denoi, euskal gazteriari!.

Basauriko kartzelako gure zeldatik, oraindik lurreratzen ari garenean berriz gatibu bizitzeko, ezin diogu utzi azken egunotan eskaini diguzuen elkartasun besarkadan pentsatzeari.

Gure txabolo eta patio elkarrizketetan etengabe agertzen zarete zuek, gugatik mobilizatu zareten pertsona horiek guztiak. Gure askatasun azken orduetan gure ondoan zeundeten hamarnaka gazteon ahotatik entzundako amorru oihuek gure buruetan barrena bizirik diraute oraindik, eta urtetan zehar jarraituko dute. Oraindik sentitzen ditugu azken muxu eta besarkada horiek oraintxe bertan jasotzen ariko bagina bezala, eta gure orimenean gordetzen dugu, argazkiak bailiran, duela lau urte bezain erraz izan ez zuten arren, berriz ere askatasuna lapurtu ziguten PNVren txakurrei munduko duintasunik handienarekin erantzun zion herri baten irudia.

2002ko urriaren 8an, zortzi gazte zipaioek atxilotuak izan ginen Ezkerraldean. Ondorengo egunetan beste hiru gazte batu zitzaizkon zerrendari eta jarraian etorri ziren asteetan Bizkaia osoko toki ezberdinetako gazteak euskal gazteri iraultzailearen kontrako sarekadea ezberdinetan atxilotuak izan ziren, kopurua 40 baino gehiagora arte iritsi zelarik. Bortizki torturatutako 40 gazte, kasurik gehienetan kartzelaturik, dispertsaturik eta beranduago salbuespen tribunal batek epaituak. Beste behin ere PNVk zipaio lanak burutzen zituen, Estatuaren kloaketara eraman aurretik euskal gazteak atxilotuz eta torturatuz, beti bezain morroi. Hemendik agur bero bat atxilotutako azken bi gazte gasteizterrei eta euren familiei. EZ ETSI!

Lau urte geroago, eraman gintuzten berberek gure bila itzuli ziren. Berriro ere modu doilor eta koldarrean, goizeko seiretan itzuli ziren gure etxeetara. Agian euren nahia aurrekoan egin zigutena gogoraraztea izango zen, nahiz eta horren beharrik ez dugun, ez baitugu inoiz ahaztuko eta are gutxiago barkatuko, TORTURATZAILEAK!

Klemen hurbilenekoengandik agurtzeko aukera eman gabe eraman zuten, baina oraingoan ez geunden eurek erritmoak marka zitzaten prest, eta geuk erabaki genuen zelan eta noiz eramango gintuzten. Aukeratutako markua Batzokia, gure torturatzaileen egoitza politikoa. Beraientzat gure gorroto guztia! Eta tentsio une horietan babestu gintuzten 200 pertsonentzat, gure maitasun guztia eta eskerrik beroenak. Euren elkartasunagatik, euren tenpleagatik, zipaioen sei furgonetaren aurrean erakutsitako ausardiagatik, eta gaionontzekoi korrika eginarazten hain ohituta dauden horiei korrika eginarazi eta beldurtzeagatik. AUPA ZUEK!!! MAITE ZAITUZTEGU!!!

GORA EUSKAL GAZTERIA!
GORA GU TA GUTARRAK!


Basauriko espetxetik: Andeka Jurado, Roberto Vecino eta Klemente Ruiz (Euskal Preso Politikoak).

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009