Encarcelados los dos jóvenes detenidos (Roberto Vecino y Endika Jurado) en Barakaldo.
Roberto Vecino y Endika Jurado, los dos jóvenes detenidos por la Ertzaintza en la noche del pasado miércoles cuando se hallaban encadenados al batzoki de Barakaldo, ingresaron ayer en prisión por orden judicial.

El arresto tuvo lugar en el transcurso de un acto de protesta para denunciar el encarcelamiento de Clemente Ruiz, detenido también por la Policía autonómica el martes pasado.
Sobre este último pesaba, al igual que sobre Vecino y Jurado, una orden de «búsqueda y captura» emitida por la Audiencia Nacional española para que cumplan una condena impuesta por actos de kale borroka.
Askatasuna volvió a denunciar que los estados español y francés «siguen valiéndose de la represión para convertir el proceso en algo a la medida de sus intereses». 150 personas se manifestaron en Barakaldo para denunciar los encarcelamientos de sus convecinos.
Beste bi barakaldoar espetxeratu dituzte.
Asteartean Clemente Ruiz Barakaldoko gaztea atxilotu eta espetxeratu zuten zigorra betetzeke zuelako. Egoera berean ziren Andeka eta Rober barakaldoar gazteak. Hauek asteazkenean euren herriko batzokian kateatu ziren eta txapelgorriek atxilotu egin zituzten. Orain, Basauriko espetxean daude.
Mobilizazioak:
Gaur osteguna 20:00etan Bide Oneran
Bihar ostirala 20:00etan Bide Oneran
Barakaldoko SEGI:
PNV: zuek atxilotu, torturatu eta kartzelatzen gaituzue.
Prozesu demokratikoa jende guztiaren ahotan dabilen honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da herri mobilizazioa indartzea. Aurrera begira datozkigun erronkei borrokazko berme bat ezarri nahi badiogu bederen. Baina, sarri esaten den bezala, atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu. Eta horixe bera da hain zuzen, Segi gazte erakundeak euskal gazteriari eta euskal jendarteari, oro har, azaldu nahi diona: 2002. urtea biziki beltza izan zen errepresioari dagokionez. Hamaika izan ziren urte horretan burutu ziren polizia operazioetan atxilo harturiko gazteak. Barakaldok, beste herri askok bezala, modurik gordinenean pairatu behar izan zituen sarekadok. Klemente, Andeka eta Roberto gazteak, bortizki torturatuak izan ostean, ehunka kilometrotara espetxeratu zituzten urte bete inguruz.
Operazio horiek oso helburu zehatzei jarraiki burutu ziren. Bizkaiko hainbat herritan gertatu bezala, Espainiako Polizia Autonomikoa izan zen Barakoldoko lagunak bahitu eta Espainiako Entzutegi faxistaren atzaparren pean jarri zituena. Beste behin ere, herri honek bere historia garaikidean sufritu behar izan duen minbizirik odoltsuenaren aginduz, hots, Partido Nacionalista Vascoren ekinbidez prestatuak izan ziren sarekadok. Horrenbesteko ezinikusia dioten gazteri errebelde, duin eta iraultzaileari zaplazteko gogorra ematea zuten helburu. Errepresioaren biderik beltzenak erabiliz, euskal gazteria kikiltzea eta isilaraztea izan zuten xede baina ustea zeharo ustela atera zitzaien. Gazteok gure eskubideak borrokatzeari inoiz baino determinazio handiagoz ekin genion, eurek guri emandako zaplaztekoa itzuliz. Gainera, zaplaztekoa ez da bakarra izan, egunez egun eman dieguna baizik.
Lau urte beranduago, berriz ere udazkeneko gau baten Klemente atxilotu dute Espainiako tribunalak ezarritako espetxealdia bete dezan. Andeka eta Roberto ere modu berean bahitu nahi izan dituzte, baina ezin izan dute eurek planteatu bezala egin. Beste behin ere, gazteriak zaplaztekoa itzuli egin die herri honen zati vascongadoa kudeatzen duten agintari nazkagarriei. Euren benetako aurpegia Barakaldoko herriaren aurrean biluzik gelditu da.
Gure aldetik, oso gauza sinplea nahi genieke aditzera eman herri honen miseriarik gorriena osatzen duten jelkideei. Jantzi ezazue nahi duzuen mozorroa, kea edo lurruna saltzen segitu edo zuen jokaera higuingarriari darion kiratsa perfume merkez estali, izan ere, dagoeneko EZ DUZUE INORTXO ERE ENGAINATZEN!!
Gazteriari uneoro zapaltzen zaizkion eskubideak gure egin arte eta herri honi zor zaion askatasuna lortu arte parez pare izango gaituzue, hodei guztien azpitik eta zuen txakur beltzen gainetik.
OHARRA: Rober eta Andeka Basauriko espetxean daude.