Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Martes, 10 de octubre de 2006

Bi urteko espetxe zigorra Ibarrako zortzi gazteri.

Kale borrokako ekintzetan parte hartu izana egotzita, sekula euskal gazteen aurka eskatu diren espetxe zigor handienetakoak zituzten atzo epaitutako Tolosaldeko zortzi gaztek. 32 urtetik 96ra bitarteko behin-behineko eskaerak, azkenean, bi urtean gelditu ziren atzo.



Auzitegi Nazional espainolak bi urteko espetxe zigorra ezarri die azkenik kale borrokako ekintzetan parte hartzea egotzi zien Ibarrako zortzi gazteri. Fiskaltzak 32 urtetik 96 urtera bitarteko kartzela eskaerak egin zituen orain dela lau urte Guardia Zibilak atxilotu zituen gazteen aurka. Baina, azkenean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarekin akordioa egin eta gero, bi urteko espetxe zigorra ezarri die Madrilgo Auzitegi bereziak.

Orain dela lau urte, 2002an, Guardia Zibilak atxilotu zituen atzo Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten gazteak. Gainera, kasernetan inkomunikaturik emandako egunetan torturak jasan izana salatu zuten. Ibarrako zortzi gazteei 1999. eta 2002. urteen artean Tolosaldean izandako kale borrokako ekintzetan parte hartu izana egozten zien Auzitegi Nazionalak; Ignacio Gordillo Auzitegi Nazionaleko fiskalak 32 urtetik 96ra bitarteko espetxe eskaerak egin zituen gazteen aurka.

Hala, Fiskaltzak 96 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Eñaut Garmendiaren aurka, 80 urtekoa Aritz Suduperen aurka, 64 urteko kartzela eskaera Ibon Aranalde eta Jon Otegiren kontra, 48 urte Josu Ozaita eta Garikoitz Ibarluzearen aurka, 32 urteko eskaera Mikel Ozaitaren aurka eta 16 urteko espetxe eskaera, azkenik, Goar Jimenezen aurka.

Ez dute espetxera joan behar.

Alta, behin-behineko eskari horiek bi urteko espetxe zigorrera murriztu zituzten, atzo, epaiketaren egunean, Fiskaltzarekin akordioa lortu os- tean. Kale borrokako ekintzak leporatuta, euskal gazteen aurka egundaino Auzitegi Nazional espainolak egin dituen espetxe zigor eskaera handienak izan dira honako hauek, Iruñerriko hainbat gazteren aurka eskatu dituztenak bezalatsu.

Ignacio Gordillo fiskalak «triskantza terroristak» egozten zizkien zortzi gazteei, «mozorroa erabiltzea» delako delituak, gainera, are gehiago larritzen zuela argudiatuta. Atzo, aldiz, «triskantza» beharrean «kalte terroristak» egotzi zizkien Ibarrako gazteei, eta mozorroen kontua alboratu egin zuen.

Horrela, Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri die zazpi gazteri, eta urtebetekoa zortzigarren bati, Fiskaltzarekin akordioa lortu eta gero. Gainera, aurretiaz bestelako zigorrik edo aurrekaririk ez dutenez gero, Tolosaldeko gazteek kalean jarraituko dute eta ez dute espe- txera joan beharrik izango.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009