Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 29 de julio de 2006

Bi tortura kasutan epaileek izaniko jarrera salatu du TATek.

Aste honetan bertan bi euskal herritar epaitegian izan dira bere garaian eginiko tortura salaketak berresteko. Agerraldiotan epaileek jarrera desegokia izan dutela salatu du TAT-ek, eta honakoa gaineratu: «Sistema oso batek babesten du tortura. Inkomunikazioaz gain, Auzitegi Nazionala dago, fiskalak, auzitegiko medikuak, instrukzio epaileak...».



Tratu txarrak eta tortura desagertzeko gakoa inkomunikazioa desagertzea dela uste du Torturaren Aurkako Taldeak, baina praktika horren inguruan beste hainbat elementu daudela gogorarazi nahi izan du. «Sistema oso bat da», adierazi zion atzo Garari antolakunde horrek, bezperan Amnesty Internationalek inkomunikazio erregimena desagerrarazteko Justizia ministro espainolari egindako eskaeraren gainean galdetuta. Aste honetan izandako bi gertaera jarri zituen adibidetzat.

«Asteartean, Sandra Barrenetxea Bilboko Epaitegian izan zen. Tortura salaketa berrestera deitu zuten. Bada, epailea ez zen azaldu ere egin; idazkariak hartu zion testigantza. Horrek erakusten du zein den epaile horren interesa», zehaztu zuen.

Bigarren kasua Igor Astibia presoarena da. 2004an atxilotu zuten eta torturak jasan zituela salatu zuen. «Hasieran, epaileak uko egin zion deklarazioa hartzeari; baina, helegite bat tarteko, behartu egin dute. Aste honetan eraman dute salaketa berrestera, baina eskuburdinak jarrita eta bi guardia zibil aurrean zirela. Hura ez zela tratu duina argudiatuta, eskuburdinak kentzeko eskatu genuen. Epaileak, modu txarrean, ezetz esan zuen. Guk, aldiz, egoera horretan ez genuela berresterik egingo adierazi genion. Orduan, berak zera esan zion idazkariari:‘Ponga que no se ratifica en sus declaraciones’. Hori ez zela horrela erantzun genion, egoerarekin ginela kexu baizik. Azkenean, nahi zutena idatzi zuten eta guk kexa aurkeztu genuen».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009