Jesus Iruretagoiena eta Pablo Muñoz atxilotu ditu Polizia espainolak Zumaian.
Polizia espainolak Jesus Iruretagoiena Lafuente atxilotu du gaur goizean Zumaian, Askatasunak jakinarazi duenez. Gainera, albiste agentziek Pablo Muñoz "Diario de Noticias" eta "Noticias de Gipuzkoa" egunkarietako zuzendariaren atxiloketaren berri eman dute.

Jesus Iruretagoiena Lafuenteren atxiloketa goizeko 11:30-12:00ak bitartean izan da Zumaian. Paisanoz jantzita zihoazen polizia espainolek kalean atzeman dute Jesus Iruretagoiena, eta eraman egin dute. 66 urte ditu.
Bestalde, albiste agentziek zabaldu dutenez, Polizia espainolak Pablo Muñoz Peña atxilotu du Donostian eta arratsaldeko lehen orduaz geroztik bere etxea ari dira miatzen.
"Diario de Noticias" eta "Noticias de Gipuzkoa" egunkarietako zuzendaria da Pablo Muñoz, eta 65 urte ditu.
Entzutegi espainoleko Fernando Grande-Marlaska epaileak haren izena aipatzen du Gorka Agirre EAJko kidea deklaratzera deitu ostean kaleratu zuen autoan, pasa den asteburuan izan ziren filtrazioen arabera.
Larunbatean bertan, argitaratutako guztia ukatuz agiria kaleratu zuen Muñozek berak.
Iruretagoienaren izena ere aipatzen omen zuen Grande-Marlaskak bere autoan, filtrazio horien arabera. Bai Muñozi bai Iruretagoienari ETAren "iraultza zerga" delakoaren "bitartekari" izatea leporatzen die epaile horrek.
Agentziek diotenez, bien atxiloketak Baltasar Garzon epaileak agindu ditu eta auzi horrekin lotura omen dute. Polizia espainolak Canillasen duen komisaldegira eraman dituztela zabaldu dute.
Askatasunak salatu egin du atxilotuek Polizia espainolaren esku inkomunikatuta jasan dezaketen tratua eta neurri "errepresibo" guztiak bertan behera uzteko eskatu du.
18 atxilotu.
Gaurko biekin, dagoeneko 18 lagun atxilotu dituzte Entzutegi espainolaren eta Laurence Le Vert epaile frantsesaren aginduz "iraultza zerga" delakoaren auzian zerikusia izatea leporatuta. Horietatik zazpi aske daude.
Jesus Iruretagoienaren senideek habeas corpusa eskatu dute.
Gaur, uztailak 11, Espainiako poliziak paisanoz burutu duten Jesus Iruretagoiena Lafuente, 66 urtekoa, atxiloketa dela eta bere senideek «Habeas Corpusa» eskatuko dute, bere osasun egoeraz kezkaturik, inkomunikazio garaian jaso dezakeen tratuarengatik. Izan ere, Iruretagoienak ebakuntza bat izan zuen aurreko uztailak 8an, belaunean protesis bat jarri ziotelarik. Ebakuntza egin ondotik gaur zen lehen eguna kalera irtetzen zela. Beste belaunean ere portesis bat jarri zioten orain dela urte bat egin zioten ebakuntzan. Honekin batera, Iruretagoienak hipertentsioa, aknea eta zigoteau duela ere azaldu dute senitartekoek.
Atxiloketa goizeko 11ak aldera Zumaiatik gertu burutu dute.
Iruretagoiena bere emaztearekin kotxean zihoalarik. Espainiako poliziek gelditu dituzte eta erakutzi ere bere aurkako atxilotze agindua, leporatuz ETA erakunde armatuarekin kolaboratzea eta zerga iraultzailearekin ze ikusia. Agindu honekin batera garaje baten sartzeko eta miatzeko agindua erakutzi diete ere.
Une honetan miatzen ari diren garajea Iruretagoienaren semearena da eta Zestoako auzo baten dago. Izan ere, Iruretagoiena nahiz eta Zumaiakoa izan orain dela gutxi Zestoara bizitzera joan dira.
Askatasunatik gure kezka agertu nahi dugu Iruretagoienak inkominikazioan mantentzen duten bitartean jasan dezakeen tratuarengatik. Kezka berdina ajentzia iturriek zabaldu duten beste atxilotuarentzat, nahiz eta Askatasunak ez izan bigarren atxiloketaren inguurko berririk. Denok dakigun bezala inkomunikazioa tortura ahalabidetzen duen tresna da. Hori dela-eta, tresna "errepresibo" guztiak bertan behera uzteko exijitzen dugu Askatasunatik.
Konponbide prozesuak hamaika eraso jasan ditu azkenaldian eta ezin dugu onartu. Herritarrok konponbidearen alde bagaude, estatuen indarkeria salatzera eta prozesuaren alde indarrak metatzera baldintza demokratikoak blindatzeko kalera atera behar gara.
Gutxieneko demokratikoek aspaldidanik ezarrita dauden inposizio mekanismo guztiak baliogabetzeko bide oso bat zabaldu behar dute. Euskal herritarron esku dago ez soilik prozesua blindatzea edo akordio politikoa lortzea, baita hori egin ahal izateko oinarri demokratikoak bermatzea ere.
Konponbiderako gako politikoen artean, erabakitzeko eskubidea, eskubideekiko errespetua, amnistia, Espainiako eta Frantziako indar armatuek alde egitea eta errepresaliatu politikoen aitortza dira.
Prozesuan ezin da injerentziarik izan eta errepresio politikoak desagertu egin behar du.
Euskal Herriak duen egoera ez demokratikoa berriro ere salatu beharrean aurkitzen gara. Egungo egoeran, gutxieneko demokratikotzat jotzen dugu Euskal Herriarekiko Auzitegi Nazionalaren eta Parisko 14. sekzioaren esku-hartzea amaitzea.
Egoera honetan Askatasunak ezinbestekoa ikusten du errepresio politikoaren indargabetzea: Prozesuan parte hartzea soilik euskal herritarrei dagokigu, Estatuen esku-hartzerik ezin da izan eta errepresio politikoa amaitu behar da, bai poliziarena, bai auzitegi bereziena, bai presoekin bai iheslariekin.
Prozesu demokratikoa ahalbidetuko duen jokalekua eraikitzeko, bi Estatuek duten bortxaren monopolio ikaragarria dasktibatu behar da. Elkarrenganako errespetutik abiatuta, bortxaren bidez elkarri ez erasotzea gako garrantzitsu bat da. Horregatik, gatazkaren konponbidea eraikitzeko prozesuaren barnean, eta modu iraunkor batez, bortizkeriaren adierazpen guztiak indargabetu beharko lirateke.
Kontrakoa egitea, hau da errepresio bideari ekiten jarraitzea, justu kontrako norabidean doa. Rodriguez Zapaterok Kongresuan esandakoa eta gaur espainiar poliziak egindakoa ez dira gertaera bateragarriak. Euskal Herriak ez du onartzen une politiko honetan atxiloketak egotea, eta inposizioan eta injerentzian oinarri duen esku-hartze honek hodei ilunak besterik ez dakarzkio prozesuari. Berma dezatela behingoz gure etorkizuna askatasunez erabakitzeko behar dugun marko demokratikoa, eta hori gertatzen ez den bitartean inork ez diezaiola eskatu Herri honi besoak gurutzaturik geratzea. Jendarteari sendo erantzutea eskatzen diogu eta mobilizazioetan parte hartzea, ez baita oharkabean pasatzen atxiloketa honen larritasuna.
Iruretagoienaren atxiloketa salatzeko mobilizazioa Zumaian.
Jesus Iruretagoiena Lafuente 66 urteko euskal herrrtarraren atxiloketa salatzeko herrian, Zumaian, arratsaldeko 19:30etan asanblea deitu da Kofraian.
Iruretagoiena osasun arazoekin dabil, orain dela gutxi protesisa jarri zioten hankan eta medikamendu ugari hartzen ari da. Atxiloketa goizeko 11:00etan izan da Arruko peaje aurreko rotondan. Iruretagoienaren emaztea arakatu dute eta autoa ere. Garzonen aginduz eraman dute eta bere aginduz ere semeak Zestoako Arroa Goia auzoan duen garajea miatzen ari dira espainol poliziek.
Garzón detiene al director del Grupo Noticias y a un ex preso de Zumaia.
Jesús Iruretagoiena, ex preso y ex refugiado político zumaiarra, y Pablo Muñoz, director editorial del Grupo Noticias, fueron detenidos en Zumaia y Donostia, respectivamente, por orden de Baltasar Garzón, que les involucra en la misma operación iniciada el 20 de junio por el juez Fernando Grande-Marlaska. Ambos permanecían incomunicados en calabozos de la Policía española. Agentes de ese cuerpo registraron durante horas la redacción de "Diario de Noticias" en Iruñea.
La Policía española detuvo ayer en Gipuzkoa a Pablo Muñoz y a Jesús Iruretagoiena en relación con la presunta «red de extorsión de ETA». Según fuentes judiciales, sus nombres aparecen en un auto del juez Fernando Grande-Marlaska como «intermediarios» en la gestión y cobro del denominado «impuesto revolucionario». La operación la ordenó el titular del Juzgado Central de Instrucción número 5 de la Audiencia Nacional, Baltasar Garzón, que continúa la instrucción de la causa, y los arrestos los practicaron agentes de la Comisaría General de Información de la Dirección General de la Policía española.
Pablo Muñoz, director de “Diario de Noticias de Navarra” y “Noticias de Gipuzkoa” y director editorial de Grupo Noticias, fue arrestado al mediodía en Donostia. Según indicó Europa Press citando fuentes del Consejo de Administración y dirección de Grupo Noticias, los policías irrumpieron en el domicilio del ex director de “Egin” y lo incomunicaron de forma inmediata, «sin ni siquiera dar la más mínima información a sus familiares y sin asistencia letrada».
Varios registros.
Tras registrar su casa, Muñoz fue trasladado por la tarde hasta la sede de “Diario de Noticias” en Huarte. La Policía dio comienzo al registro de su despacho a las 17.00. En solidaridad, sus compañeros abandonaron el local y permanecieron en la calle hasta las 20.00, momento en que Muñoz fue sacado del periódico e introducido en un coche para ser trasladado a Madrid. Se fue entre aplausos.
Jesús Iruretagoiena Lafuente, de 66 años, fue capturado por agentes de paisano, sobre las 11.30, en una rotonda cercana al peaje de Arroa, mientras viajaba con su mujer en un vehículo. Askatasuna explicó que los policías les dieron el alto y le mostraron la orden de arresto, acusándole de tener rela-ción con el llamado «impuesto revolucionario».
Tras registrar el coche y el bolso de su compañera, les enseñaron una orden para acceder y registrar un garaje en el citado barrio de Zumaia. El inmueble, registrado a nombre de su hijo, fue inspeccionado en presencia de Iruretagoiena, según dijeron a GARA vecinos de la localidad costera.
Piden el «habeas corpus».
Askatasuna explicó que los familiares de Iruretagoiena pedirán el habeas corpus, preocupados por el trato que pueda reci- bir en comisaría. Y es que el día 8 fue sometido a una intervención para implantarle una prótesis en la rodilla, y ayer era el primer día que salía a la calle. Hace un año le realizaron una operación similar en la otra rodilla. También sufre de hipertensión, entre otras dolencias.
Además de informar que le dejaron coger algunos medicamentos, vecinos de Zumaia explicaron a este diario que Iruretagoiena se refugió en 1972 y que no volvió a Euskal Herria hasta el 77. En 1981 fue detenido y permaneció preso en Carabanchel y en Puerto durante unos dos años y medio. En 1986 volvió a ser arrestado, si bien a los cuatro días, en los que lo tuvieron incomunicado, volvió a recobrar la libertad.
En denuncia de su arresto, 150 zumaiarras realizaron una asamblea informativa, así como una manifestación y un breve corte de carretera. La protesta se desarrolló con normalidad, pero denunciaron que por la tarde policías quitaron varios carteles colocados en la calle.
Una información difundida el viernes por agencias indicaba que los nombres de Muñoz e Iruretagoiena constaban en una «lista de intermediarios», mientras que ayer concretaban que Marlaska les incluyó en el auto que decretó la libertad bajo fianza de 30.000 euros para Gorka Agirre citándoles como dos de los «intermediarios ubicados en España y encargados de ponerse en relación con el extorsionado, activar procesos de negociación, articular plazos y vías seguras de pago, entregar recibos, poner en circulación cartas de extorsión, recibiendo en ocasiones dinero».
Además, según el Ministerio de Interior, Muñoz realizó funciones de mediación entre el sector empresarial navarro y la citada «red de extorsión».
Tras la filtración del viernes, el periodista difundió una declaración en las ediciones del sábado de “Diario de Noticias” y “Noticias de Gipuzkoa”. Bajo el título «Dañar por dañar», aseguraba que «jamás he participado en ninguna intermediación por la extorsión de empresario alguno» y consideraba «inmoral e injustificable negociar, facilitar o amparar el pago de cantidad alguna a ninguna organización terrorista».
Noticias Taldea: «Giza, etika eta justizia ikuspegitik, Pablo Muñozen atxiloketa larria da».
Noticias Taldeak «sumina eta harridura» agertu zuen bere zuzendari editorial Pablo Muñozen atxiloketaren berri izatean. Komunikazio talde horretako Administrazio Kontseiluak eta zuzendaritzak prentsa adierazpena kaleratu zuten Muñozi sostengua adierazi eta Baltasar Garzonen agindua salatzeko.
“Diario de Noticias de Navarra”, “Diario de Noticias de Alava” eta “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak kaleratzen dituen taldearen arabera, «giza ikuspegi, ikuspegi etiko eta juridikoaren aldetik» atxiloketa larria da. «Pablo Muñoz bezalako pertsona bat atxilotzea (bere ibilbide profesionalak prentsa librearen eta giza eskubide eta askatasunen defentsan izandako eragina kontuan hartuta) Zuzenbide Estatuaren benetako oinarrien kontrako eraso eta bidegabekeria da», erantsi zuen.
Fernando Grande-Marlaskak 5. Instrukzio Epaitegia utzi berri du Garzon itzuli dela-eta, eta horren esku geratu da auzi hau ustezko «ETAren estortsio sarearen» aurka agindu eta bideratutako operazioaren ondorioa dela ere gogorarazi zuen; «atxilotutako baten deklarazio nahasi eta zalantzagarria baino froga gehiagorik gabe» etorri den atxiloketa izan dela, alegia.
Besterik ere esan zuen, ordea. Auzitegi Nazionala «salpuespen epaitegia» dela bota zuen, eta bere jardunean duen «zigorgabetasuna» gaineratu. «Pablo Muñozen etxean sartu da eta atxilotu eta inkomunikatu egin du, bere senideei inongo informaziorik eman gabe eta abokaturik aurrean ez zela», salatu zuen Noticias Taldeak.
«Jarrera editorial bat zigortu».
«Editorial honetako pertsona garrantzitsu bat atxilotzearen helburu nagusia Taldearen ahotsa isilaraztea bada, hori jarrera editorial bat zigortzeko saioa izango da: indarkeriaren erabilerak eta estortsioak dakarren oinarrizko giza eskubideen urraketaren eta botere politikoaren edo, kasu honetan, botere judizialaren gehiegikeriaren ikuspegi kritiko eta menderakaitza salatzeagatik nabarmentzen den editorial bat», agertu zuen.
Bere izena auzi honetan nahastuta zegoela esaten zuten informazioen aurrean joan den larunbatean Muñozek berak «Dañar por dañar» izenburupean kaleratutako adierazpena, «lehenengo hitzetik azkenera», bere egiten duela jakinarazi zuen. Eta “Diario de Noticias de Navarra”ko eta “Noticias de Gipuzkoa”ko zuzendariaren idatzi hartatik bi esaldi hauek ekarri zituen gogora:«Inoiz ez dut parte hartu inongo enpresariren estortsio bitartekaritzan, eta uste dut moralgabea eta justifikaezina dela inongo talde terroristari dirua ordaintzeko negoziatu, erraztu edo babestea», batetik; eta «Zintzotasun, uste oso eta sendotasun handienez salatu dut enpresariei egiten zaien estortsioa, eta indarkeria honen biktima izan direnak indar handiz defendatu ditut», bestetik.
Horretaz gain, euskal gizarte eta kazetariengandik atzo hiru erredakzioetan jaso zituen elkartasun eta babes adierazpen ugariak eskertu zituen Noticias Taldeak bere agirian.
Zeroa Multimediako enpresa batzordeak ere osatu zuen idatzia, eta Noticias Taldeko langile guztien izenean, babesa eskaini zion Muñozi eta gogor jo zuen Garzonen kontra. Besteren artean, talde honetako zuzendari editoriala inkomunikatu izana «ulergaitza eta bidega- bea» dela adierazi zuen.
«Behin eta berriz publikoki mota guztietako indarkeriaren kontra agertu den pertsona baten atxiloketaren aurrean harrituta» agertu ziren langileak, eta honakoa gehitu zuten: «Adierazpen askatasuna, bakea eta elkarrizketarekin duten konpromisoa defendatzen jarraituko dutela jakinarazi nahi diote gizarteari eta irakurleei».
«Los obstáculos a la paz vienen de Madrid».
Tras mostrar su solidaridad a familiares y compañeros, LAB exigió la liberación de Pablo Muñoz y Jesús Iruretagoiena, que «están siendo víctimas de la impunidad y la sinrazón». En un comunicado, la central abertzale indicó que estas detenciones y las anteriores se están produciendo «en un contexto en el que estas expresiones de violencia y represión deberían ser arrinconbadas definitivamente para dar paso al diálogo y al respeto a la voluntad ciudadana». LAB recordó que ya son 35 los vascos detenidos desde que ETA anunciara, el 22 de marzo, su alto el fuego permanente.
La permanencia de la represión, a su juicio, refleja que «los obstáculos para el desarrollo de un auténtico proceso de paz, diálogo y soluciones proceden de Madrid y París».
Lokarri destacó que Muñoz «ha demostrado una trayectoria intachable a favor de la no violencia y del respeto a todos los derechos humanos de todas las personas. Su detención es injusta y solicitamos su puesta en libertad». Añadió que lo que está ocurriendo en esta causa es «difícilmente justificable en un Estado de Derecho».