Legealdi hasieratik TATen bidez 68 salaketa jarri direla gogorarazi diote Zapaterori.
Espainia AEBekin, Erresuma Batuarekin, Turkiarekin, Israelekin aldera daitekeela dio TATek, alderatzekotan.

Giza eskubideei dagokienez, Espainia «osasuntsu» dagoenik eta «demokrazia sendoenekin» aldera daitekeenik ez du uste Torturaren Aurkako Taldeak. Espainia, alderatzekotan, Turkiarekin, Israelekin, Erresuma Batuarekin eta AEBekin aldera daitekeela erantzun zioten atzo TATeko Aiert Larrartek eta Alaitz Jauregik Espainiako gobernuburu Rodriguez Zapaterori. Espainiako Gobernura iritsi zenetik «TATek torturak pairatu dituzten 109 pertsonaren berri» izan duela eta horietako 68k epaitegian salaketa jarri dutela jakinarazi zuen Jauregik.
EAJko Joseba Zubiak torturari buruz eginiko galdera bati erantzunez Zapaterok Espainiako Senatuan eginiko adierazpenen harira eman zuen prentsaurrekoa TATek. Zapaterori erantzutera «behartuta» sentitu direla esan zuen Larrartek. «Behartuta, bai gugatik, ezin dugulako onartu gure lana horrela gutxiestea; eta bai torturatuengatik, halako adierazpenak haien duintasunaren aurkakoak direlako».
Protokoloa.
Zapaterok NBEko Torturaren Prebentziorako Protokoloa aipatu zuela eta, Larrartek nabarmendu zuen Espainiak sinatu eta berretsi duen arren oraindik ez duela ezer egin abian jartzeko. «Oraindik hainbat estatuk sinatu beharko lukete protokoloa, aplikazioa derrigorrezkoa izateko. Baina Espainiako Gobernuak bere kabuz ere aplikatu dezake».
Bestalde, torturaren kontrako neurriak iragarri eta Europako Kontseiluko CPT taldeak (Torturaren Prebentziorako Batzordeak) egindako gomendioak ere aipatu zituen Zapaterok. CPTk 2003an eta 2005ean Espainiako Estatua bisitatu zuen bere txostenak egiteko, eta 2005ekoa martxoaren 29an jaso zuen Gobernuak. Hiru hilabete ditu erantzuteko eta bere esku dago txosten hori publiko egin edo ez erabakitzea, baina ez 2003koa, ez 2005ekoa ez ditu publiko egin. «Bi galdera egin nahi dizkiogu Zapaterori. Giza eskubideen alorrean dena hain garbia bada, zergatik ez ditu bi txosten horiek publiko egin? Eta, bestetik, Espainiako Estatua hain demokratikoa bada, zergatik egin behar dizkio gomendioak CPT bezalako erakunde batek?».
Espainiako Gobernuak torturaren prebentziorako egiten duen pauso oro kontuan hartzeko eta, hala badagokio, txalotzeko prest daudela adierazi zuten TATeko kideek. «Baina argi gelditu behar du ez dugula onartuko, ez nahikotzat joko inkomunikazioa mantentzea dakarren edozein neurri». Izan ere, ohartarazi zuten inkomunikazioa dela torturaren iturburua.
Erantzuna Joseba Zubiari.
TATen erantzuna, hala ere, ez zen soilik Zapaterorentzat izan. EAJko senatari Joseba Zubiari ere egin zioten deia. Zubiak esan zuen tortura badagoela, eta haren aurka egiteko lehen pausoa hori onartzea dela. Guantanamo eta antzeko kasuekin «kezkatu eta aztoratu» egiten garela, eta «etxekoak» ezkutatu egiten direla ere esan zuen. «Bat gatoz haren hitzekin, baina guk mezu bera igortzen diogu berari ere. Ertzaintzak torturatutako pertsonak badaude, eta horiek aitortu eta erantzukizunak argitu behar dira. Etxetik hasi behar da, Madrilera joan aurretik».
600 salaketa iaz Espainiako polizia indarren aurka.
TATek Hernanin prentsaurrekoa ematen zuen bitartean, Sevillan (Andaluzia, Espainia) beste prentsaurreko bat eman zuen Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak. Espainiako, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko talde ugarik osatzen dute taldea, eta Torturaren Aurkako Taldea ere horren barruan dago.
Sevillan eginiko prentsaurrekoan iazko datuen balantzea egin zuten. Adierazi zutenez, 598 herritarrek jarri zuten iaz salaketa Espainiako, Euskal Herriko eta Kataluniako polizia indarren zein Espainiako Estatuaren menpeko espetxe funtzionarioen aurka. 2004an baino 194 gehiago. Koordinakundeko kide Carlos Hernandezek esan zuen Zapaterok Senatuan egindako adierazpenak lekuz kanpo daudela, datuei erreparatu besterik ez dagoela horretaz ohartzeko. Hala, aipatutako datuak berriro errepikatu ez daitezen neurriak behingoz hartzeko eta NBEren protokoloa aplikatzen hasteko eskatu zuten, «protokoloak duen gaitasuna alferrik gal ez dadin».
Prentsaurreko berean jakinarazi zutenez, atzo aurkeztutako datuak epaitegietan jarritako salaketak izanik Espainiako Gobernua datu horien jakitun da, eta ezin du horien berri ez duela esan. Hain zuzen ere, 2004ko datu adierazgarri bat eman zuten: Espainiako Fiskaltza Nagusiaren 2004ko txostenean jasotakoaren arabera, 723 kasutan egin ziren diligentziak torturengatik, tratu umiliagarriengatik edota torturak eragozteko betebeharra ez betetzeagatik.
«El Estado no ha hecho suyas las recomendaciones internacionales».
Las palabras pronunciadas por Rodríguez Zapatero el miércoles también recibieron cumplida respuesta por parte de la Coordinadora para la Prevención de la Tortura, plataforma que agrupa a decenas de organismos del Estado español (también están TAT, Etxerat, Gurasoak, Eskubideak, Behatokia y Salhaketa) y que ayer compareció ante la prensa en Sevilla para hacer público su informe sobre 2005.
En el transcurso de la rueda de prensa, celebrada ante los juzgados de la ciudad andaluza y que estuvo acompañada de una concentración que reunió a 40 personas, los portavoces de la Coordinadora replicaron al presidente español que «los datos que presentamos vienen a exponer una realidad completamente diferente». Por ello, le instaron a «tomar medidas para que estas estadísticas no se vuelvan a repetir. En caso contrario, la Coordinadora se reafirma en su posición de denuncia».
Censuraron que el Estado español «no ha hecho suyas las recomendaciones internacionales para la prevención y erradicación de esta lacra», y afirmaron que la aplicación de las medidas recomendadas sería «la mejor muestra de voluntad» para acabar con la tortura.
En el informe de la Coordinadora se recoge que al menos 598 personas sufrieron torturas o malos tratos en 2005, 141 de ellas vascas.