Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 18 de febrero de 2006

Jean-François Lefort aske geratu da Parisen aurrez aurrekoa izan ostean.

- Konfrontazio saio luzearen ostean, Houyvet epaileak Jean-François Lefort aske uztea deliberatu zuen atzo. Robert Arricaut presoaren adierazpenetan oinarrituta atxilotu zuten Askatasuneko kidea 2004ko abenduan. Atzo, «Poliziaren mehatxu eta presioengatik» salatu zuela argitu zuen Arricautek. Askatasunak gogor salatu du «kriminalizazio saiakera».

- Críticas por no debatir una moción por Henri Parot.

- Mobilizazioak gaur eta astelehenean Leioan.

- Anjel Figueroaren senideei Ertzaintzak oztopoak jartzen dizkiete.


Arratsalde osoa Pariseko epaitegian eman ondoren, Marie-Antoinette Houyvet epaileak aske utzi zuen Jean-François Lefort, Lof, Robert Arricaut presoarekin aurrez aurrekoa izan eta gero. Konfrontazioaren lehen zatian, 2004ko urrian atxilotu zutenean egindako adierazpenak berretsi zituen Arricautek, eta Lefortek ETArekin harremanetan jarri zuela adierazi zuen. Konfrontazio saioan etenaldia egin ostean, ordea, presoak atzera egin zuen eta Lof inplikatzeko poliziaren aldetik izandako «presio eta mehatxuak» salatu zituen.

Oraingoz egoera berean geratu bada ere, bere abokatuak inputazio guztiak altxatzeko eskatuko dio epaileari.

Askatasunaren esanetan, «argi geratu da, berriro ere, amnistiaren aldeko mugimendua kriminalizatzeko eta bere bozeramailea espetxean edukitzeko helburuz egindako operazioa» izan zela guztia. Era berean, irmoki salatu du «preso dagoen pertsonari egindako mehatxu eta presioak».

Sostengua Parisen.

Aurrez aurrekora sartu aitzin, Lefortek agerraldia egin zuen Parisen hainbat eragilez inguratuta, besteren artean, Gabi Mouesca OIPko lehendakaria, Jacques Gaillot gotzaina eta Askatasuna, Segi eta Batasuneko ordezkariak.

Garbiñe Eraso Askatasuneko kideak epaitegiko 14. Sekzio Antiterroristaren jokamoldea salatu eta «Askatasunaren kontrako eraso errepresiboak» gogoratu zituen. Eraso horien baitan kokatu zuen Lefortek berak bere kontrakoa eta une «oso zehatzean» gertatu direla nabarmendu zuen. Gatazka politikoa «gainditzeko aukerak daudenean», Estatu frantsesak «jarrera errepresiboa gogortu eta bere erantzukizuna saihestu nahian» dabilela adierazi zuen Askatasuneko kideak.

«Prozesuan ezinbesteko eragile izan behar duten» euskal preso politikoen inguruko berririk hedatu ez dadin, Askatasunaren lana neutralizatzea ongi datorkiola gaineratu zuen Lefortek.

Xabi Larralde Batasuneko mahaikideak «Euskal Herriaren eskubideak ukatzen eta zangopilatzen» dituen heinean, Estatu frantsesa gatazkaren «eragile zuzena» dela baieztatu ostean, bere inplikaziorik gabe gatazka ezingo dela behin betiko gainditu esan zuen.

Leforti elkartasuna adierazteko, berrogeita hamar pertsona elkarretaratu ziren, atzo, Arbonan, bere herrian.

--------------------------------------------------------------------------------

Críticas por no debatir una moción por Henri Parot.

Askatasuna denunció ayer que el alcalde de Bayona, Jean Grenet, por no aceptar en un pleno del pasado día 16 una propuesta de dos ediles de izquierda abertzale en apoyo al preso Henri Parot, cuya posible excarcelación ha suscitado gran polémica al oponerse el PP y otros colectivos. La moción denuncia que le quieren imponer una «cadena perpetua».

---------------------------------------------------------------------------------

Mobilizazioak gaur eta astelehenean Leioan.

Atzo, otsailak 16, Draguignan kartzelan dagoen GRAPOko kide baten bidez jakin zen goizeko 08:00 aldera atera zutela Urtzi Murueta bertatik. Erroparik ere ez omen zioten hartzen utzi. Kartzelara deitu zuten gertatutakoa argitzeko eta esan zieten “ez dutela informazio hori eman beharrik”.

Gero jakin da aldi baterako estradizioa izan dela eta gaur eguerdirako eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera deklarazioa hartzera.

Hori guztia salatzeko, Leioako askatasunak mobilizazio hauek deitu ditu:

> otsailak 17, ostirala, 19:30, elkarretaratzea Bulevardean
> otsailak 20, astelehena, 20:00, manifestazioa Bulevardetik

--------------------------------------------------------------------------------

Anjel Figueroaren senideei Ertzaintzak oztopoak jartzen dizkiete.

Anjel Figueroa Algortako euskal preso politikoak lau egun darama Gurutzetako ospitalean duen epilepsia gaixotasuna osatzeko ebakuntza egiteko aukerak aztertzeko. Duen epilepsia mota berezia izanez aukerak daude ebakuntza baten bidez osatzeko. Bere arrebak esan zigun bezala une honetan Anjelek duen epilepsia gaixotasuna dagoen fase larrienean dago eta gero eta sarriagotan ditu krisiak.

Ospitalean sartu zutenetik bertan bost ertzain ditu une oro, 3 logelako atean, kanpoaldean, eta beste bi logela barruan. Logelan egun osoan, gauez eta egunez, argia piztuta du. Hauek lehen egunetik trabak jarri dizkiete Anjelen senideei bisitara joan direnean. Honela, lehen egunean bakarrik amari utzi zioten sartzen eta bakarrik ordu erdiko bisita utzi zioten, nahiz eta astean zehar 3 egunez arratsaldez hiru orduko eta asteburuetan goizez bi ordukoak eta arratsaldez 3orduko bisitak baimenduak izan.

Nahiz eta logelan telefono bat izan, bertan dauden bi ertzain erantzuten dute eta aurreko egunean bere amak deitu zuenean jakiteko nola pasatu zuen lehen gaua, telefonoa hartu zuen ertzainak ezin zuela deitu esan zion eta ez zion inongo berririk eman ere.

Senideak ebakuntza egiten diotenean laguntza beharko duela eta baimena eskatuz Langraitzeko zuzendariari idatzia igorri dute jadanik

Askatasunak gogor salatzen du ertzainen jarrera, atzo 6.000 euro ordaindu ostean askatasun probisionalean aske gelditu zen Anjel Alkalde-rekin izan zuten jarrera berbera.

Askatasunak Figeroa eta estatu frantses eta espainoleko espetxeetan egoera berdinean diren beste preso politikoen askatasuna exijitzen du eta era berean sakabanaketa politikarekin amaitzea exijitzen die bi estatuei. Izan ere, Euskal preso politikoen duintasuna suntsitzea helburuarekin, politika kriminal hau erabiliz, kalean egon behar ziren gaixo diren euskal preso politikoak bahituak gatibu gisa espetxeraturik mantentzen dituzte.

Beraz, preso politikoen kontrako mendeku politikarekin amaitu behar dela esaten diegu behin eta berriro, eta Balzaren agindupean diren ertzainei kontrolatzeko eskaera egiten diogu ere. Euskal preso politikoen kontrako mendeku politikek gatazka luzatu eta areagotu baino ez dute egiten eta oztopo garbia bilakatzen baitdira.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Gordo primitiva