Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 12 de febrero de 2006

Kotto zenari keinu higuingarria. Oskar Goñi - Berako ezker abertzalearen izenean.

Hiru hilabate Soriako kartzelatik Kotto maitea hilotz itzularazi zigutela. Bat gehiago beraientzat, Gure Kotto maitea guretzat. Bakarra eta errepika ezina. Hiru hilabete bertzerik ez, herritarren elkartasun oldea bereziki Beran, baina baita Euskal Herriko hainbat txokoetan, kaleak hartu zituenekoa. Hiru hilabete bertzerik ez Berako Udalak Kottoren heriotza salatu, argitzeko eskatu eta gertatutakoaren ardura politikoak zeudela mozio bidez adierazi zuenetik.


Hiru hilabete Berako Udalak eta agintean dauden taldeek (EA eta Aralar) familiari gorpuaren herriratzea, hileta etabarren gastuak ordaintzea agindu zietenik. Geroztik bi aldiz joan gatzaizkio, behin Kottoren lagun eta senitarteko izenean eta bertze behin Berainezen zerrendaburu eta legez kanpo utzitako alkatearen bidez, emandako hitza bete zezaten eskatzeko. Beti geroko utzi dute afera.

Urtarrilaren 23an Elena Santestebanek sinatutako ohar labur baina guztiz argigarri bat: «Udalak ez du diru partidarik 3.394 euro ordaintzeko». Hiru hilabete aski izan dira Herriko Etxea eta plaza jendez gainezka zegeonean emandako hitza jateko. Zuetako norbait hausartu al da Kotto Herriko etxean zortzi urtez zinegotzi ibili zenean musu truk aritutako orduak kontatzen? Berako Kultur Batzordearen sorrera (Bai, hain eredugarri jotzen duten Berako Kultur Batzordeaz ari gara), Gure Txokoa, Espidobaita Elkartea, Lurraren Eguna, Zirimolan kultur hilabetea, etabar. Amaiagabeko zerrenda osa dezakegu, Kottok sortu, bulkatu edo lagundutako egitasmoekin beti herriaren alde. Lan horiek guztiak soldatapeko hautetsiek beren buruari ezarritako kopuruen arabera ordaindu izan balira hiletaren gastuak eta zerbait gehiago ordaintzeko adina ailegatuko litzake agian ereŠ Baina ez, Berako herria eta Euskal Herriaren alde aritu izana bizitzarekin ordaintzen dutenek, eskuzabaltasunaren eredu direnek, Udalaren zuhurkeria dute ordain. Eta susmoa dut Kottori min gehien emanen lioken tokian ukitu dutela, etxekoei, senitartekoei itsusi eginez. Edo ez al da itsusi egitea urre gorria agindu eta hiru hilabete berandoago paper hotz bat igorri ezezko borobilarekin. Inoxoa litzateke telefono dei bat, edo solasaldi xumea eskatzea, ziur bainaiz oharra sinatu duenak ez duela kopetarik Kottoren amari (barkak aipamena) begietara begiratuz erabakia arrazoitzeko. Edo agian baiŠ jada deusek ez baigaitu harritzen. Hiru hilabete ibili zarete denbora kudeatzen, familiari hitzez agindutako diru laguntza azkenean ukatzeko. Eta benetan pentsatu duzue herriak hiru hilabetetan ahantziko zuela? Hitz bakarra Berako Udal sasidemokratikoaren jarrera sortu digun sentimentua adierazteako: higuina.

Bukatzeko Kotto hiretzako bi solas: hagoen tokian hagoela, hago lasai, hire hurbilekoak laguntzea ohorea izanen baituk guretzat. Hi zinegotzi izan hintuen Udalari buruz zer nahi duk erratea. Gehientsuenak eroso zeudek ezker abertzalea baztertuta. Kontrakoa erran arren, erraz galtzen baidituk erratetik egiterako bidean.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Sucesos en madrid