Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 12 de febrero de 2006

Jabier Gallagaren epaiketa: tortura kasu bat.

Jabier Gallaga ostegunean, otsailak 16, epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak 367 urteko espetxe zigorra eskatzen dio, torturaz lortutako “froga” batean oinarrituta.


Ostegunean, otsailak 16, Jabier Gallaga epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. ETA erakundeak Kordoban 1996. urtean Guardia Zibilaren autobus baten kontra egin zuen ekintzan erabilitako leherkariak Madriletik Kordobara eraman zituela leporatzen diote Gallagari. Horretara, “cooperación necesaria con asesinato” egotziko dio fiskalak, honako kontu hauen arabera: ekintzan hildako sarjentuagatik 27 urte, autobusean zihoazen 24 pertsona bakoitzeko 14 urte eta kalte materialengatik 4 urte.

Epaiketan Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Txetxu Barrios euskal preso politikoak joango dira lekuko gisa. Izan ere, Jabier Frantzian atxilotu zuten eta akusazioaren “froga” bakarra komisarian beste atxilotu batzuei torturaz sinarazitako deklarazioa da.

Jabierrek dagoeneko bi epaiketa izan ditu Espainian, biak 2005eko ekainaren 17an, eta bertan adierazi zuenez bera ez da inoiz ez Granadan ez Sevillan izan. Hala ere 18 urteko espetxe zigor bi sartu zizkioten epaiketa horietan.

Izan ere, bere kontrako akusazio guztia beste atxilotu bati komisarian torturapean sinarazitako deklarazioan oinarritzen da. Aurreko epaiketetan, pertsona horrek deklaratu zuen torturaz sinarazi ziotela, baina Gallagak ez zuela zerikusirik horrekin. Hala ere, epaileek esan zuten ez ziotela epaiketan esandakoa sinisten, isolamenduan eta torturapean sinatu zuenari sinisgarritasun osoa ematen ziotela ordea eta 18 urteko zigor bi ezarri zizkioten Gallagari.

Oraingoan, TORTURA ETA AUDIENTZIA NAZIONALA DESAGERTZEAREN ALDEKO MANIFESTUAren harira, horixe azpimarratu nahi dugu: epaiketa hau bertan behera utzi eta Gallaga askatu behar dutela.

Hauexik dira Manifestuak aldarrikatzen dituen neurriak:

1.- Terrorismoaren aurkako legea eta atxilotuen inkomunikazioa indargabetzea.

2.- Audientzia Nazionala Euskal Herrian esku hartzerik duen epaitegi berezi gisa desagertzea. Izan ere, auzitegi horren jarduketak torturaren erabilera ahalbideratu eta estaltzen du, eta gainera, gerra-justizia ezartzearen aldeko auzitegi bilakatzen da, objektibotasunik eta neutraltasunik gabekoa, tortura erabiltzetik suertatzen diren emaitzak ontzat hartu eta euskal herritarrak zigortzeko baliatzen dituelako. Tortura salaketak ez ikertuz eta heien errutinazko artxibatzea burutuz tortura babesten duten beste auzitegiren paper laguntzailea ahaztu gabe.

3.- Atxilotuei tortura edota inkomunikazioa aplikatu zaizkion zigor prozedura judizial guztiak baliogabetzea.

4.- Tortura dagoela eta sistematikoki erabiltzen dela politikoki aitortzea, torturak kaltetu guztion aurrean nolabaiteko errekonozimendu gisa.

5.- Estatu aparatuen erantzukizun depuratzea torturari dagokionez eta polizia indar errepresiboak desagertzea.

TORTURARIK EZ!
AUZITEGI NAZIONALA DESAGERTARAZI!
UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!
JABIER GALLAGA ASKATU!

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Regulacion empleo