Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 12 de febrero de 2006

Azken 25 urtetan 6.000 euskal herritar baino gehiago torturatuak izan dira.

Atzo Torturaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Mobilizazio eta ekimen ezberdinak egin ziren Euskal Herriaren luze zabalean. Aurten gainera 25 urte bete dira Guradia Zibilak torturapean Zizurkilgo bizilaguna zen Joxe Arregi erahil zuenetik. Igandean ekitaldia egin zuten Zizurkilen torturak bere horretan jarraitzen duela salatu eta praktika honekin amaitzeko exijituz.


Mende laurdena pasata, jaso zintuen plazara itzuli gara, Joxe. Jende andana bildu zen garai hartan Madriletik bueltan ekarri zuten zure gorputzari azken agurra ematera. Orduan hunkiduraz eta asalduraz hitz egin zuten politikari asko ez dira akordatu ere egingo, ez zutaz, ez egun haietan adierazi zutenaz.

Alegia, torturaren kontra ahoberoki esan zutenari bizkarra emanez, tortura baliatu zuten tresna errepresibo bezala Ertzaintza sortu eta berehala. Gatazkak eragin duen kalte eta sufrimendua baloratzerakoan ere, ahantzi dute zure hilketa, eta zurea bezalako beste ehunka herritarrena. Gasteizko legebiltzarreko biktima-batzorde horretan ez dago lekurik estatuen borreroek eragin duten mina ikertu eta onartzeko. Tortura bera ere beren ajendatik kanpo, inpunitate osoz jarraituko dute erabiltzen, orduz geroztik ez baita ezertxo ere aldatu: egun, tortura errealitate bat da.

Hemen Euskal Herrian torturatzen dela badakigu eta badakite alderdiek, politikariek. Tortura desagertzeko, hamaika proposamen egin dira eta tortura jarraitzen du. Joxe Arregiren torturatzaileak libre ditugu!. Bere hilketaren arduradunen bat Kanariar irletan dabil, polizia lanetan, goi kargu izatera iritsi delarik. Torturaren erabilpena sahiestu beharrean, indartu eta egokitu egin da Euskal Herrian.

TORTURA ESTATUAREN APOSTUA DA. GERRA APOSTUA. Euskal Herriaren aurka aritzeko ezinbesteko tresna dute. Orain arte estatuen partetik apustu berari eutsi zaio: berdin Guardia Zibil edo Polizia Nazionalarekin; Auzitegi Nazionaleko epaile, fiskal, forenseekin; berdin politikarien ixiltasunarekin edo kazetari askoren ezaxolarekin... Ez dago demokraziarik. Halako apostuak ez baitira kabitzen inolako demokraziatan.

Indar armatuen presentzia Euskal Herrian gatazkaren faktore determinantea da. Euskal Herriko elkarbizitza eta pakea eragotzi eta oztopatzen dute. Egoera politikoa guztiz baldintzatzen dute, haien arrestatze, inkomunikazio eta torturekin, errealitate horren mehatxu etengabea erabiliz. Gure Herriaren eta euskal gizon-emakumeen eskubideak zanpatzeko edo urratzeko garantia dira.

Indar armatu arrotzek alde egin behar dute Euskal Herritik. Torturatzaileek alde egin behar dute Euskal Herritik. Ez ditugu nahi eta ez ditugu behar. Edo alderantziz esanda, behar ez, baina nahi bai, nahi ditugu, Euskal Herritik urrun.

Konponbide Demokratikoa dugu premiazko erronka, eta ahalegin horretan euskal herritar guztien partehartzea ezinbestekoa da. Modu berean, ezin daiteke ekidin prozesua guztiz demokratikoa izan dadin beste baldintza: okupazio indarrek edota Auzitegi Nazionalaren ihardunak ezin dute indarrez tutelatu aipatutako prozesua. Injerentziarik gabekoa eta euskal herritarren neurrikoa izan beharko da. Horregatik, gatazkaren konponbidean aurrerapausoak eman nahi badira, ajenda politikoan sartu beharko da indar armatu arrotzen alde egitea.

Tortura eta torturatzaileen salaketa egiten jarraituko dugu, hori kriminalizatzen badute ere. Guzion duintasuna dago jokoan. Eta duintasunaz ari garela, ez nuke bukatu nahi Joxe Txikik eta bera bezalako askok eta askok Euskal Herriaren alde eman zutena gogora ekarri gabe. Izan ere, bere heriotza egunetik gaur arte joan zazikigun 25 urte hauetan askapen prozesuak aurrera egin duen tartea beraiek emanari esker izan baita. Gaur egungo aukera berriak beren kimuak besterik ez direlako.

Ez dugu amore emango. Ez digute memoria lapurtuko. Eta konponbide demokratikoaren bidean, mugarri garbia ezarriko dugu:

TORTURATZAILEAK ALDE HEMENDIK eta UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA.

Zizurkilgo plazan bizirik dira orain inoiz ahaztuko ez diren hitzak, Joxe: IRABAZIKO DUGU!.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009