Zizurkilen torturapean erahil zuten Joxe Arregiren gogoratuko dute.
- Astelehenean beteko dira 25 urte beteko dira Guardia Zibilak Joxe Arregi erahil zuenetik. Askatasunak manifestazioa deitu du torturaren aurka larunbat honetarako Donostian. Zizurkilen antzerki emanaldia nahiz mendi martxa antolatu dituzte, baita lore eskaintza ere.
- «Gazte antolakuntzari eta borrokari erasotzeko tresna da».
- Torturaren aurkako manifestazioa antolatu dute larunbaterako Donostian.
-Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna: Mobilizazioak Uribe Kostan.

Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an,eta bederatzi egun geroago, otsailak 13an, hilik atera zuten institutu militarreko kaserna batetik.
Astelehenean beteko dira 25 urte gertaera latz hartatik, eta Askatasunak hura gogorarazteko eta torturaren amaiera eskatzeko manifestazioa antolatu du otsailaren 11-rako: Donostian izango da, eta 17.30ean abiatuko da Bulebarretik.
Asteburu hontan ere badaude hainbat ekimen antolatuak Joxe Arregiren sorterrian Zizurkilen. Biha, otsailak 10, antzerki emanaldia izango da. Igandean, otsailak 12, Mendi Martxa goizean eta eguerdiko 13:00etan Ekitaldia Joxe Arregi plazan. Astelehenean, otsailak 13, Joxeren heriotzaren urtemugan berriz, lore eskeintza egingo diote arratsaldean hilerrian.
Baionan ere, Euskal Herriko hainbat herrietan bezala, gertaera latz hau gogoratuz eta tortura amaitzeko aldarrikapenarekin datorren astelehenean, otsailak 13, arratsaldeko 18 :30etan, Herriko etxe aintzinean elgarretaratze bat egingo da.
-------------------------------------------------------------------------------
«Gazte antolakuntzari eta borrokari erasotzeko tresna da».
«Hona etorri gara prentsaurreko hau ematera, PSOE delako torturen erantzulea». PSEren Donostiako egoitzaren aurrean egin zuten agerraldia Gipuzkoako hiriburuko dozena bat gaztek, Estatu espainolak eta frantsesak «gazte antolakuntza eta borroka kriminalizatu eta hari erasotzeko tortura baliatzen» dutela salatzeko.
Guztien izenean mintzatu ziren Intxaurrondoko Igor Alvarez eta Amara Berriko Aitor Larreta, joan den azaroan, Maddi Fernandezekin batera, Guardia Zibilak atxiloturiko gazteak kale borrokan parte hartzea leporatu zieten hirurei. Inkomunikatu ostean, Larreta eta Alvarez espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazional espainolak; Fernandez bermepean aske geratu zen. Lehenengo biek orain bi aste utzi zuten kartzela, bermepean haiek ere; salaketa bana jarri dute epaitegietan guardia zibilen esku zeudela torturak jasan zituztela argudiatuta.
Prentsaurrekoan, Intxaurrondoko kasernatik Madrilerako bidaia «oso gogorra» izan zela gogoratu zuen Alvarezek: «Kolpeak eman zizkidaten, ukabilkadak barrabiletan, galdeketa etengabea izan zen...». Larretak, ostera, Guardia Zibilaren Madrilgo egoitzan jasandakoa azaldu zuen: «Ariketa fisikoak egitera behartu ninduten. Neka-neka eginda nengoela, aulki bat eskaini zidaten eta han esertzeko esan, atseden hartzeko. Eseri bezain laster, poltsarena egin zidaten, ia itotzeraino».
Haien kasua, beste hainbat gazterena bezala, «gazte antolakuntza eta borroka kriminalizatu eta hari erasotzeko» estrategiaren parte dela aipatu zuten. «Herri honetan, gaztea eta abertzalea izatea nahikoa da atxilotua, torturatua, epaitua eta espetxeratua izateko. Euskal Herrian edozein gazte torturatzeko eskuak libre dituzte», gaineratu zuten.
Tortura guda tresna gisa erabiltzeaz gain, intoxikazio mediatikoa ere horren adibidetzat jarri zuten. «Ez dago gure atxiloketak izan zirenean komunikabide espainolek argitaratutakoa ikusi besterik».
«Desagertzeko, erroetara jo».
Gazteon iritzian, «Europako edozein herrialdetan zortzi hilabeteko espetxeratzearekin edo isunekin zigortzen dena, Euskal Herrian 50 urtetik gorako zigorrekin eta tortura larriekin ordaintzen da».
«Kale borrokaren eta erantzun herritarraren eragile gisa agertzen dute Segi erakundea, eta hala irudikatu nahi izan zuten gure atxiloketen gainean jasandako intoxikazio media-tikoaren bidez. Aitzitik, kale borroka bezalako agerpen herritarren sorburua gerra mekanismo espainol eta frantsesak dira: besteren artean, Guardia Zibil torturatzailea, espetxe politika hiltzailea eta erakunde ez demokratikoak», adierazi zuten.
Atxilotuen aurkako tratu txarrak desagertzeko, ezinbestekotzat jo zuten erroetara iristea. «Erroan dagoena da tortura estatu zapaltzaileen guda tresna dela».
Horri guztiari erantzutearren, mobilizazioen beharra azaldu zuten gazte donostiarrek. Horregatik, dei egin zieten gazte guztiei larunbatean Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera.
ELA y ANV apoyan la marcha del sábado.
ELA y ANV remitieron ayer sendos comunicados en los que mostraron su respaldo a la manifestación que el sábado partirá a las 17.30 desde el Boulevard donostiarra.
El sindicato que lidera José Elorrieta, además de anunciar que una delegación de la central acudirá a la marcha, consideró que «los casos de tortura no son realidades aisladas, sino que forman parte del propio sistema que posibilita, primero, estas prácticas a través de la incomunicación y, luego, se niega a investigar y esclarecer los casos, incluso aunque haya señales evidentes».
ANV, por su parte, denunció que la tortura «perdura desde las épocas oscurantistas, demostrativo de que es absolutamente necesaria para la supervivencia de los estados en su concepción actual». Para erradicarla, no ve otro camino que el de la «denuncia continua» y el de «una presión popular asfixiante».
La convocatoria de Askatasuna para el sábado pretende recordar la muerte hace 25 años de Joxe Arregi y reclamar la desaparición de la tortura y de la Audiencia Nacional.
-------------------------------------------------------------------------------
Torturaren aurkako manifestazioa antolatu dute larunbaterako Donostian.
Askatasunak nazio manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, otsailak 11, Donostian, Joxe Arregi zizurkildarraren heriotzaren 25. urteurrena bete baino bi egun lehenagorako. Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, otsailak 13an, hilik atera zuten institutu militarreko kaserna batetik.
Datorren astelehenean beteko dira 25 urte gertaera latz hartatik, eta Askatasunak hura gogorarazteko eta tortura gerra-praktikaren amaiera eskatzeko manifestazioa antolatu du Donostian, otsailaren 11an, arratsaldeko 17.30ean, Bulebarretik abiatuko delarik.
Askatasunak torturatuak izan diren hainbat herritarrekin batera aurreko urtarrilaren 28an emandako prentsaurrekoan egin zuen otsailak 11rako deialdia. Ertzaintzak, Polizia espainolak edota Guardia Zibilak atxilotutako eta Torturatuak izandako herritarrak zirela salatu zuten eta tortura Euskal Herritik desagerraraztea lortzeko helburua duen manifestu bat ezagutzera eman zuten ere.
Atxilotuen aurkako torturak eta tratu txarren helburuak pertsona txikitu, akusazio polizialak osatu, sumarioak zabaldu eta, azkenik, herritarrak zigortu. Hori dela-eta, tortura, aspalditik, gerra-praktika da.
Tortura salatuz manifestua osatu dute.
Torturaren aurkako borrokan prentsaurrekoan egon ziren torturatuek ahots eta ekimen propioa izan behar dutela azaldu zuten, eta, gogoeta hori eginda, manifestu bat osatu dute.
Tortura eta Auzitegi Nazionala desagertzearen aldeko manifestuan, tortura Euskal Herrian errealitate ukaezina dela esaten da; eta horren adibidetzat, azken 26 urteetan polizia-etxeetan zortzi euskal herritar (Joxe Arregi, Esteban Muruetagoiena, Joxean Lasa, Joxi Zabala, Mikel Zabalza, Juan Calvo, Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro) hil direla eta 6.000tik gora salaketa jarri direla aipatzen da. Horrek guztiak gauza bat islatzen du: Estatuen izaera ez demokratikoa.
Tortura salbuespen auzitegien tresna dela azaltzen du manifestuak, eta auzitegiok indarrean diren bitartean gatazkaren konponbideari ekitea zaila izango dela.
Hori dela-eta, bost aldarrikapen helarazi dituzte: «Inkomunikazioa indargabetzea; Auzitegi Nazionala, Euskal Herrian esku-hartzerik duen epaitegi gisa, desagertzea; tortura baliatuz irekitako prozedura judizialak baliogabetzea; tortura sistematikoki erabiltzen dela politikoki aitortzea; eta erantzukizunak argitu eta indar errepresiboak desagertzea». Manifestua herrietara zabaldu, jendarteratu eta babes handiagoa bilatuko dute orain.
Guzti honen adibide garbia aste buru honetan ezagutu dugu Unai Romanok tartekatu zuen Torturaren salaketa artxibaketarekin eta lotsagarriagoa dena eginiko salaketa aztertu ez eta Unairen aurka salaketa sartu dute gezurretan aritzea leporatzen diotelarik. Orain arte euskal herritarrok garbi geneukana baieztatu digute berriro ere Espainiol estatuaren izaera ez demokratikoa, Entzutegi Nazionalaren salbuespeneko izaera, tortura eztaltzen eta babesten duena, Espainian tortura erabiltzen dela, gerra tresna bat dela eta babesa politiko eta juridikoa duela.
Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna: Mobilizazioak Uribe Kostan.
Otsailaren 13an, torturaren aurkako egunean, mobilizazioak egongo dira Uribe Kostan, 20:00etan, ondoko herriotan: Erandio, Leioa, Erromo, Algorta, Berango, Sopela eta Urduliz.