Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 10 de febrero de 2006

TORTURARIK EZ!. TORTURA ETA AUDIENTZIA NAZIONALA DESAGERTZEAREN ALDEKO MANIFESTUA.

aski da!.


1.- Tortura errealitate ukaezina da Euskal Herrian.

Euskal Herria eta estatuen arteko gatazka politikoaren eremuan tortura dagoela eta aplikatzen dela dudagabeko errealitatea da. Azkeneko 26 urteotan 8 euskal herritar (Arregi, Muruetagoiena, Lasa, Zabala, Zabalza, Calvo, Iantzi eta Kalparsoro) komisaria eta kasernetan torturapean hil egin dira eta 6.000 mila gorako tortura salaketa judiziala jaso dira. Estatuko Segurtasuneko Indarrek, terrorismoaren aurkako borroka delakoan atxilotuei eman beharreko tratuari dagokionez, tortura erabiltzen dute. Bestalde, ezin dugu ahaztu Espainiako zein Frantziako espetxeetan ere tortura teknikak erabiltzen direla. Errealitate horrek espainiar estatuaren izaera ez demokratikoa azalarazteaz gain, zuzenbide-estatuaren oinarrizko porrota dagoela agerian uzten du ere, eta Espainiako eta Frantziako estatuen izaerari eta jokaerari buruzko sinesgarritasunik galtzea dakar.

2.- Tortura salbuespenezko tribunalen tresna judiziala da.

Torturaren praktika ahalbideratzen, uzten eta babesten duen legedi berezia dago Euskal Herrian: terrorismoaren aurkako legedia, atxilotuen inkomunikazioa dakarrena hain zuzen ere. Lege honenpean kasernetan eta polizia etxeetan tortura ematen da. Baina torturatuen salaketen aurrean entzungor egiten duen botere judiziala ere badago. Torturaren praktika ofizioz inoiz ikertzen ez duen botere judiziala; tortura salaketak mesprezuz artxibatzen dituen botere judiziala; are larriagoa, torturaren emaitzak tresna judiziala gisa erabiltzen duen botere judiziala. Izan ere, torturapean lortutako deklarazioak eta testigantzak ontzat hartu eta froga izaera eransten die, herritarrak zigortzeko. Horren ondorioz, tortura erabilera legitimatu ez ezik, era horretan ere oinarrizko eskubideak eta berme-sistemak urratu eta erabateko estatu poliziala ezartzea errazten du. Praktika hau onetsita gerra-justiziaren kontzeptua ere onartzen da. Egoera hau demokrazian erabat onartezina da. Honengatik beragatik zeharo onartezina ere jotzen dugu Frantziar Estatuaren jarrera, euskal herritarrak torturaz baliatzen diren Espainiar Estatuaren salbuespenezko tribunalen eskuetan utziaz.

3.- Tortura eta gatazkaren konponbide demokratikoa.

Urteetan zehar luzatu den gatazka politikoari erantzuna emateko errepresioan oinarritutako konponbidea proposatzeak bide politikoak eta elkarrizketarako aukera guztiak ixten ditu. Testuinguru honetan, terrorismoaren aurrean “denak balio duenaren” teoria gailentzen da, eta horren barruan, torturaren praktika gerra tresna bezala nagusitzen da, beste lagunen aurkako edota atxilotuen euren buruen aurkako deklarazio errudunak lortzeari begira. Egite errepresibo honen atzetik, beste hainbestetan bezala, salbuespenezko tribunalak ditugu. Euskal Herriaren bizitza politikoa behin eta berriro baldintzatzen duten tribunalak. Hauek dirauten bitartean gatazkaren konponbide politikoari nekez ekin dakioke askatasunez eta demokraziaz.

4.- Tortura errotik ezabatzeko gure aldarrikapenak.

Gaur egun, torturaren aurkako borrokak posizio irmo bat eta fase berri bat eskatzen ditu: batetik, torturaren erabileraren aurkako aitzakiarik gabeko gaitzespeneko planteamendua behar du, eta bestetik, gerra-justizia eta estatu polizialaren aurkako borroka ere behar du. Hori dela eta, tortura dagoela eta aplikatzen dela, jakinda, honako aldarrikapen hauek exijitu behar ditugu:

1.- Terrorismoaren aurkako legea eta atxilotuen inkomunikazioa indargabetzea.

2.- Audientzia Nazionala Euskal Herrian esku hartzerik duen epaitegi berezi gisa desagertzea. Izan ere, auzitegi horren jarduketak torturaren erabilera ahalbideratu eta estaltzen du, eta gainera, gerra-justizia ezartzearen aldeko auzitegi bilakatzen da, objektibotasunik eta neutraltasunik gabekoa, tortura erabiltzetik suertatzen diren emaitzak ontzat hartu eta euskal herritarrak zigortzeko baliatzen dituelako. Tortura salaketak ez ikertuz eta heien errutinazko artxibatzea burutuz tortura babesten duten beste auzitegiren paper laguntzailea ahaztu gabe.

3.- Atxilotuei tortura edota inkomunikazioa aplikatu zaizkion zigor prozedura judizial guztiak baliogabetzea.

4.- Tortura dagoela eta sistematikoki erabiltzen dela politikoki aitortzea, torturak kaltetu guztion aurrean nolabaiteko errekonozimendu gisa.

5.- Estatu aparatuen erantzukizun depuratzea torturari dagokionez eta polizia indar errepresiboak desagertzea.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009