Zuhaitz Errasti Moulins-eko espetxera eraman dute protestaldi luze baten ostean.
Hijiene greba bat burutzen Poitiers-eko espetxean borrokan zegoen Zuhaitz Errasti euskal preso politikoa ostiralean espetxez aldatu zuten egun Moulins-eko espetxean sartu dutelarik. Bestalde Asier Kintana eta Grazia Morcillo Fleuryko espetxean sartu dituzte.

Zuhaitz Errastik Poitiers espetxean aste egunean zehar zituen ordu erdiko bisitak larunbatetan eta ordu batekoak izaitea eskaerarekin Zuhaitz zeraman borrokaren ondorioz mitard-ean zegoela. Egoera honetan ia bi hilabete egon da, tartean piluzketak, ia erroparik gabe, bisitarik gabe, manguerazoak,... sufritu ditu ere.
Zuhaitz Errastiren egoera salatzeko aurreko astean bere sorterrian prentsaurreko bat eman zuen Askatasunak eta autobus bat antolatu ere Zuhaitzi elkartasuna adierazteko, ostiralean bertan behera utzi zutena espetxez aldatu zutelako.
Bestalde aurreko astean Saintes-eko herrian atxilotutako Asier Kintana eta Grazia Morcillo euskal iheslari politikoak aurreko ostrialean Le Vert epailearen aurretik pasa ondoren Fleuryko espetxean sartu zituzten. Asierren kasuan askatasun eta atxiloketen epailearen aurretik pasa ondoren honek espetxeratzeko agindua eman zuen, Graziaren kasuan berriz probisionalki dago Fleuryn izan ere bihar pasatu beharko da bigarren epailearen aurretik.