Espainiako Entzutegi Nazionalaren desagerpena aldarrikatu dute Bilbon.
Bilboko epaitegian burutu dute protesta. 15 ertzain sartu dira, jendea identifikatu eta 20 minutuz barruan erretenitu dituzte. Bi aldarrikapen nagusi izan dituzte bertan bildurikoek: 18/98 auziak eta prozesu guztia bertan behera gelditu dadila eta Auzitegi nazionala den gerra epaitegia desagertu dadila. Bestalde Otsailaren 10ean Donostian burutuko den manifestaziora joateko deia luzatu dute.

Gaur, urtarrilak 30, astelehena, goizeko 11:30etan, ASKATASUNAK Bilbon dauden epaitegietan protesta ekimena burutu du. Herritar talde bat barrura sartu da eta okupazio sinboliko moduko ekintza bati ekin diote, kartelak eta pankarta hedatuz eta goiko eskaileretatik behean dagoen barruko patio zentralera panfletoak jaurtiz. Leloak: Torturarik ez! Epaiketarik ez! Audientzia Nazionalarik ez!. Ondoren, 15 ertzain kaskoz eta porraz sartu dira, barruan zirenak identifikatu eta 20 minutuz erretenitu dituzte ere.
Audientzia Nazionalaren izaeraren salaketa eta desagertzeko eskaeraz
Audiencia Nacional salbuespeneko epaitegia salatzeko helburuarekin, gaur Madrilen 18/98 auziari berriro ekin zaion egunean, protesta ekimen hau Espainiako sistema judiziala inposatzen den egoitza batetan, Bilboko epaitegian, egin da. Gogora dezagun auzi honetan 60 herritar 1000 urtetako kartzela zigor eskaerarekin eseri dituztela, gure herriaren aldeko jarduera politiko publikoa eramateagatik. Urtetan eskubide zibil eta politiko oinarrizkoenak zapuztuak izan dira gure herrian, eta agintean den PSOEk bide beretik segitzeko asmoa du.
Hiru aldarrikapen:
1.-18/98 auzia eta prozesu guztiak BERTAN BEHERA geratu behar dute ORAIN, akusazio eta kargu guztiak bezala; Eskubide zibil eta politikoak euskaldun guztiontzat berrezarriz eta ilegalizazioak eta alderdien legea ezabatuz. Euskal jendarteak norabide horretan ere aspaldidanik egin du eskaera.
2.- Euskaldunontzat, hainbeste kalte ekarri dituen gerra epaitegiak, hau da A.N.-ak DESAGERTU BEHAR DU: Euskal Herriaren etorkizun politikoa behin eta berriro baldintzatzen duen epaitegia; euskal herritarrak inongo berme juridikorik gabe epaitzen dituen salbuespeneko epaitegia; tortura permititzen, ahalbidetzen eta babesten duen epaitegia DESAGERTU BEHAR DU. Honen harira gogora ekarri nahi dugu 18/98 auzian epaituak izaten ari diren hainbat lagunek (Xabier Alegria, Nekane Txapartegi eta Mikel Egibar) komisarian torturak pairatu izanak salatu zutela eta torturapean egindako deklarazio polizialetan fiskaltzak hainbat akusazio eta frogak oinarritu dituela. Beraz, torturak idatziriko beste sumario baten aurrean ere aurkitzen gara.
3.- Euskal jendarteari deialdia egiten diogu Otsailaren 11an, Donostian egingo den torturaren aurkako nazio manifestaldira zein Otsailaren 18an, Bilbon 18/98 plataformak deitu duen manifestaldira joateko. Manifestaldi biek puntu amankomuna dute: torturaren praktika gure herritik ezabatzeko eta euskaldun guztion eskubide zibil eta politikoak bermatuak izateko AUDIENTZIA NAZIONALAK Euskal Herrian esku hartze errepresiborik duen tribunal berezi gisa desagertu behar du.
Ikuspegi demokratiko huts batetatik esaten dugu hau, eta beraz, are beharrezkoagoak dira exijentzia hauek Euskal Herrian egiazko prozesu demokratikoa abiatzeko. Pasatzen uzten den egun bakoitza egun galdua izango da norabide horretan. Espainiak urrats horiek eman behar ditu sinesgarritasun demokratikoa izan nahi badu.
Ocupan el Juzgado para exigir la desaparición de la Audiencia Nacional española.
Un grupo de personas ocupó ayer de manera simbólica los Juzgados de la calle Buenos Aires de Bilbo para exigir la suspensión del juicio por el sumario 18/98, así como la desaparición de la Audiencia Nacional española. La Ertzaintza irrumpió en el interior del edificio y retuvo a los participantes en el acto durante 20 minutos.
Un grupo de personas ocupó ayer de manera simbólica los juzgados situados en la calle Buenos Aires de Bilbo para exigir la desaparición de la Audiencia Nacional española y la suspensión del juicio por el sumario 18/98, según dio a conocer Askatasuna.
Alrededor de las 11.30, los participantes en esta acción de protesta accedieron al interior del edificio y, mientras varios de ellos desplegaban una pancarta y varios carteles donde podía leerse «Torturarik ez! Epaiketarik ez! Audientzia Nazionalarik ez!», el resto lanzaba panfletos con los mismos lemas por el hueco del patio interior.
Instantes después de desplegar la pancarta, efectivos de la Ertzaintza irrumpían en los juzgados y retenían durante veinte minutos a los participantes en el acto, según denunció Julen Larrinaga, en nombre del organismo antirrepresivo.«Han aparecido 15 ertzainas con cascos y porras y, después de identificar a todos los presentes, les han retenido durante 20 minutos», relató.
Larrinaga relacionó el acto de protesta llevado a cabo «en una de las sedes impuestas por el sistema judicial español» con el reinicio ayer del juicio por el sumario 18/98 en la Audiencia Nacional. «En esta causa se piden mil años de cárcel para 60 ciudadanos vascos por llevar a cabo un actividad política pública a favor de Euskal Herria», recordó.
En este contexto, denunció la actitud del Gobierno español. «Durante años en este país se han vulnerado los derechos civiles y políticos más básicos y el PSOE parece tener la intención de seguir por el mismo camino», criticó. Frente a esta actitud, Larrinaga advirtió al Ejecutivo de Zapatero que «debe dar pasos si quiere tener credibilidad democrática». Entre esos pasos, destacó la suspensión del juicio por el 18/98, la anulación de la Ley de Partidos y la restitución a todos los ciudadanos vascos de sus derechos civiles y políticos.
«Protege la tortura».
Larrinaga incidió, asimismo, en la necesidad de que la Audiencia Nacional desaparezca para que se pueda poner en marcha «un verdadero proceso democrático» ya que, según denunció, «se trata de un tribunal que condiciona el futuro político de Euskal Herria; un tribunal de excepción donde los ciudadanos vascos son juzgados sin ningún tipo de garantía jurídica; un tribunal que permite, posibilita y protege la tortura».
De hecho, recordó que los imputados en el sumario 18/98 Xabier Alegría, Nekane Txapartegi o Mikel Egibar denunciaron haber sufrido torturas en comisaría y subrayó muchas acusaciones se basan en declaraciones policiales. «Nos volvemos a encontrar ante otro sumario escrito por la tortura», remarcó.