Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 29 de enero de 2006

Torturaren aurkako manifestaziora deitu dute otsailaren 11rako Donostian.

Askatasunak nazioko manifestaziora deitu du otsailaren 11rako Donostian, Joxe Arregi zizurkildarraren heriotzaren 25. urteurrena bete baino bi egun lehenagorako. Gertaera hura gogorarazteko eta tortura amai dadila eskatzeko antolatu du mobilizazioa errepresioaren aurkako erakundeak. «Tortura gerra-praktika da», adierazi zuen.


Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, 13an, hilik atera zuten institutu militarreko kaserna batetik. Aste pare bat barru beteko dira 25 urte gertaera latz hartatik, eta Askatasunak hura gogorarazteko eta torturaren amaiera eskatzeko manifestazioa antolatu du otsailaren 11rako: Donostian izango da, eta 17.30ean abiatuko da Bulebarretik.

Donostian eman zuen deialdiaren berri errepresioaren aurkako erakundeko eledun Julen Larrinagak, azken urte hauetan torturak salatu dituzten hainbat lagunekin batera emandako prentsaurrekoan: han ziren, besteren artean, Nekane Txapartegi, Ruben Egaña, Martxelo Otamendi, Ainara Gorostiaga, Xabier Oleaga, Zaine Rekondo, Gaizka Larrinaga eta Igor Zearreta.

«Guk denok gauza bat daukagu komunean: Ertzaintzak, Polizia espainolak edota Guardia Zibilak atxilotutako herritarrak gara, eta guztiok gara torturatuak», agertu zuen lehenik Larrinagak, eta, segidan, babesa agertu zien, amnistiaren aldeko mugimenduaren izenean, «torturatuek egin duten gogoetari eta aurkeztu duten agiriari». «Beharrezkoa ikusten dugu torturatuek gai honetan hitza hartzea; beren aldarrikapenak entzun egin behar dira, ez soilik haien lekukotasunak, tortura Euskal Herritik desagerraraztea lortzen dugun arte».

Mezu horretan jarri zuen indarra Larrinagak. «Torturatutako pertsonak konpromisoak hartu behar ditu torturaren aurkako borrokan; gauza bera egin behar du praktika hori jasaten duen herriko edozein herritarrek, baina are gehiago torturatuak berak».

Atxilotuen aurkako tratu txarren helburuak zein diren ere agertu zuen Askatasuneko bozeramaileak: «Pertsona txikitu, akusazio polizialak osatu, sumarioak zabaldu eta, azkenik, herritarrak zigortu». Hori dela-eta, «tortura, aspalditik, gerra-praktika» dela salatu zuen.

Tratu txarrak salatu herritarrek agiria osatu dute.

«Torturaren aurkako borrokan torturatuok ahots eta ekimen propioa izan behar dugu, eta, gogoeta hori eginda, agiri bat osatu dugu», jakinarazi zuen, agerraldian, Nekane Txapartegik, Xakiren aurkako polizia-operazioan atxilotu zutenak.

«Tortura eta Auzitegi Nazionala desagertzearen aldeko manifestua» izeneko agiriaren lehen zatian, «tortura Euskal Herrian errealitate ukaezina» dela esaten da; eta horren adibidetzat, azken 26 urteetan polizia-etxeetan zortzi euskal herritar (Joxe Arregi, Esteban Muruetagoiena, Joxean Lasa, Joxi Zabala, Mikel Zabalza, Juan Calvo, Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro) hil direla eta 6.000tik gora salaketa jarri direla aipatzen da. Horrek guztiak gauza bat islatzen ei du: «Estatuen izaera ez demokratikoa».

Tortura «salbuespen auzitegien tresna» dela azaltzen du manifestuak, eta auzitegiok indarrean diren bitartean gatazkaren konponbideari ekitea zaila izango dela.

Hori dela-eta, bost aldarrikapen helarazi dituzte: «Inkomunikazioa indargabetzea; Auzitegi Nazionala, Euskal Herrian esku-hartzerik duen epaitegi gisa, desagertzea; tortura baliatuz irekitako prozedura judizialak baliogabetzea; tortura sistematikoki erabiltzen dela politikoki aitortzea; eta erantzukizunak argitu eta indar errepresiboak desagertzea».

Agiria herrietara zabaldu, gizarteratu eta babes handiagoa bilatuko dute orain.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Horoscopo libra