Torturaren aurkako ekimenak antolatu dituzte Otxandion.
Aurten 25 urte beteko dira Joxe Arregi Torturapean erahil zutenetik. Datan hori datorrela eta hainbat ekimen burutuko dituzte Euskal Herriko hainbat herrietan, honela Otxandion hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunetarako.

Urtarrilak 28an, larunbata.
- Gaztetxean torturaren inguruko antzerkia arratsaldeko 19:30etan.
- Pedro y el Capitán antzeztuko du Txintaun Kolektiboak.
- Antzerkia Un torturador no se redime suicidándose, pero algo es algo Mario Benedettiren liburutik aterata.
Otsailak 4an, larunbata.
- Arratsaldeko 19:30etan TATeko hitzaldia Kementsu elkartean emango dute.
Otsailak 13an, astelehena.
- Torturaren Aurkako kontzentrazioa arratsaldeko 20etan, Herriko Plazan.