PSOEri egungo espetxe politika aldatzeko exijitu diote Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
- Askatasunak deituriko elkarretaratzeetan euskal preso politikoei estatus politikoa aplikatzea eta Euskal Herrira ekartzea beharrezkoa dela aldarrikatu dute. Ezin da hitzegin prozesu demokratiko batetaz preso politikoen eskubide guztiak bermatzen ez diren bitartean. Beraz, eskatzen dugu preso politikoei dagozkien eskubide guztiak, (bai giza eskubideak bai politikoak), onartzea adierazi dute.
- Jokin Urainek gartzelan 20 urte daramatzala salatuko dute gaur eta igandea bitartean.

Askatasunak deiturik PSOEko egoitzaren aurrean Gasteizko kontzentrazioan eginiko adierazpenak PSOE-PSE-ri eskatzen diegu gaur egungo espetxe politikoa aldatzea:
-Euskal jendarteak horrela eskatzen duelako, (Ibaeta Foroa-Urtarrilak 7 Bilboko manifestazioa, adibide gertuenak).
-Ezin da jarraitu iraganeko espetxe politika aplikatzen, euskal preso politikoei dagozkien eskubideak urratzen eta euren erabilpenerako eta txantaiarako aplikatzen den espetxe politika mantenduz.
-Ezin da hitzegin prozesu demokratiko batetaz preso politikoen eskubide guztiak bermatzen ez diren bitartean. Beraz, eskatzen dugu preso politikoei dagozkien eskubide guztiak, (bai giza eskubideak bai politikoak), onartzea. Horretarako Estatus Politikoa aplikatzea eta Euskal Herrira ekartzea.
-Eskatzen dugu ere Kolebtiboa eragile moduan prozesuan parte hartzeko eskubidea. Kolektiboak adierazi du prest dagoela bere aportazioa eta indarra prozesu demokratikoan bideratzeko, Kolebtiboak ez da izango oztopoa baizik eta eragile aktiboa eta bultzatzailea.
Elkarretaratzeetan zabalduriko testuak.
Iadanik hamabost urte baino gehiago pasa dira espainako gobernuak, PSOEk buru zuela, euskal preso politikoen kolektiboarekiko gartzela politika berezia indarrean jarri zuenetik. Automatikoki, politika hura estatu zabalean sakabanaketa bihurtu zen. Handik gutxira estatu frantzesak gartzela politika berbera indarrean jarri zuen.
Gaur egun gartzela politika honek bere horretan dirau, inongo hobekuntzarik gertatu ez delarik. Hare gehiago, lehengo sakabanaketari beste neurri berezi batzuk, beti ere politika antiterroristaren barruan, gehitu zaizkio. Eta neurri hauek helburu bakar bat daukate: euskal preso politikoei dagozkien eskubideak, ukatu eta indargabetzea.
Izan ere neurri hauek interes politikoak sustatzea helburu bakarra dute, terrorismoaren kontrako politikaren interesak, hain zuzen ere. Helburu bakarra eta ondorio latzak. Horra hor gartzelan hil diren 20 preso politikoen kasua, azkenengo heriotza duela oso hilabete gutxi gertatu delarik, edota bisitara zihoazten kotxe istripuz hil diren 16 familiarrena. Eta ez hori bakarrik. Bizi osoko zigorra, zigorren haunditzea, sakabanaketa bera, gero eta zabalagoa, espetxe barruko isolamendua, komunikazioen murriztea, gaixorik dauden presoen eskubideen ukazioa, ikasteko eskubidea zein euskeraz aritzeko eskubidea zangotrabatzea, zigorrak murrizteko legeak aurreikusten dituen neurriak deuseztatzea... Eta zer esanik ez kolektiboaren beraren onarpen eza, eta ondorioz eskubide kolektiboak ukatzea.
Gaur egun ia 700 euskal preso politikoen kontra estatu espainolak zein frantzesak mantentzen duten exterminio politika hau onartezina da. Eta ezin da onartu beraien funtsezko eskubide guztiak ukatu eta bortzatzen dituelako.
Zuen alderdia gobernuan dagoen alderdia da eta salatzen ari garen egoera honen erantzulea, hastapenetatik gaur egunera arte.
Horregatik gutun honen bidez zuengana zuzentzen gara, euskal preso politikoen kolektiboarekiko indarrean dagoen espetxe politika behingoz alda dadila eskatuz, eta behingoz ere errespeta daitezela beraien eskubide guztiak.
Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko eskubidea
-Tortura eta tratu krudelik ez
-Ez isolamendurik ez jipoirik
-Beren nazio zein kultur identitatearekiko begirunea
Osasun eskubidea
-Osasun zainketa duina
-Konfidantzako sendagileek ere bisistatuak izateko aukera
Komunikatzeko eskubidea
-Ez interbenziorik, ez murriztapenik
-Euskeraz ere komunikatzeko askatasuna
Hizkuntza eskubidea
-Euskaldun moduan, beren garapen integrala euskaraz burutzeko askatasuna.
Hezkuntza eskubidea
-Ikasteko zangotrabarik ez
-Ikasketak euskaraz ere burutu ahal izateko aukera
Ama eta aitatasun eskubidea
-Duintasun osoz ama izateko eskubidea izan behar du presoak
-Aitarekin komunikazioei trabarik ez
-Kartzela barruan umeen bizi kalitatearen errespetua
Askatasunerako eskubidea
-Zigorraren 3/4ak edota 2/3ak bete dituzten presoei baldintzapeko askatasuna onartzea (epaituak izan diren zigor kodearen arabera)
-Legez dagozkien erredenzioak aplikatzea inongo diskriminaziorik gabe
Gaixo larrien berehalako kaleratzea.
-Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko Eskubidea
Kolektiboak izendaturiko Mintzakidetzaren aitortza.
-Kolektibo gisa gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna
-Euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna.
Aipatutako eskubide hauen guztien begirunetik eta aitortzatik bakar-bakarrik abiatu daiteke Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoaren benetako konponbide demokratikoa.
-------------------------------------------------------------------------------
Jokin Urainek gartzelan 20 urte daramatzala salatuko dute gaur eta igandea bitartean.
Jokin Urain euskal preso politikoak 20 urte luze daramatza espetxeraturik. Egoera hau salatzeko eta gogoratzeko ekimenak prestatu dituzte Mendaron eta Oreretan.
Urainek urtarrilean 20 urte egin ditu espetxean eta bere herrian (Mendaron) eta Oreretan hainbat ekimen antolatu dituzte.
Mendaron urtarrilak 27an, arratsaldeko 20:30tan, frontoian ekitaldia egingo dute eta ondoren bertso afaria antolatu dute.
Eta urtarrilak 29an Oreretatik Dueñasko espetxera (Palentzia) martxa antolatu dute, autobusez, irteera igandean goizeko 8tan izango da.