Mikel Ziaurriz antsoaindarra aske geratuko da datozen orduotan.
- Mikel Ziaurriz Marko preso antsoaindarra libre geratuko da datozen orduotan, 3.000 euroko bermea ordaindu ostean, Askatasunak jakinarazi duenez. Iazko martxotik dago preso.
- Emakumea da gizon presoak kartzelan duen euskarri sendoena.
- Zuhaitz Errasti presoak astebete darama higiene greban Poitiersen.
- Presoen eskubideen alde irtengo da bihar euskal gazteria ere.
- Presoen aldeko mobilizazioak gaur, azken ostiralean.
- Joserra Arenaza es recibido en Santurtzi por más de 100 personas.
- Kontzentrazioak PSOEren egoitzaren aurrean.
- Ibaeta Foroaren ibilbidea.

Mikel Ziaurriz 2005eko martxoaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Iruñeko bere etxean, eta bost egun inkomunikatuta eduki ostean, Entzutegi espainoleko epaileak gaztea espetxeratzeko agindu zuen.
Operazio berean Eder Aritz Lizaso eta Gorka Diez de Ulzurrun eta egun bi geroago, Zaine Rekondo gazteak ere atxilotu zituen Guardia Zibilak. Guztiek salatu zituzten torturak.
Ziaurrizen kasuan, tratu txarrak Iruñetik Madrilera egindako bidaian, atxilotu bezain pronto hasi zirela esan zuen. 2005eko apirilaren 25ean jarri zuen jasandakoaren gaineko salaketa Iruñeko Guardiako Epaitegian. Iruñeko 4. instrukzioko epaitegiak ireki zuen ikerketa, baina ekainaren 14an Madrilera inhibitu zen.
Mikel Ziaurriz gaztea, aske.
Antsoaingo bizilagun Mikel Ziaurrizek atzo berreskuratu zuen askatasuna. Iazko martxoaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak preso ohia, lau egunez komisaldegian eduki eta torturak salatu ostean, Soto del Realen espetxeratu zuen Auzitegi Nazionalak, «Jarrai-Haika-Segiko militantziaren bitartez ETAko kidea izatea akusaziopean».
Gainera, Mendaron eta Oreretan ekimenak izango dira espetxean 20 urte bete dituen Jokin Urainen alde. Gaur, 20.30ean, ekitaldia egingo dute Mendaroko pilotalekuan, eta igandean Dueñasko kartzelara martxa antolatu dute Errenteriatik.
-------------------------------------------------------------------------------
Emakumea da gizon presoak kartzelan duen euskarri sendoena.
Zubiko elkarteak azterketa egin du Basauriko espetxean presoen egoera ezagutzeko.
Senarra edo mutil-laguna preso daukaten emakumeek uko egiten diote euren buruari gizonaren mesedetan. Kartzelan diren gizonezkoek, hala ere, ez diote garrantzirik ematen ahalegin horri eta, duten euskarririk sendoena emakumeak direla onartu arren ama, arreba, emaztea zein neska-laguna, euren egoeraz baino ez dira arduratzen.
Ondorio hori atera dute Zubiko elkartekoek, Basauriko espetxean (Bizkaia) dauden presoen inguruan azterketa egin ostean. Zubiko duela lau urte sortu zen Bilbon, presoei laguntzeko eta preso ohiak gizarteratzeko. Basauriko eta Langraizko (Araba) presondegietan eragiten duen elkartea da.Presoengan etxekoek duten eraginaz jabeturik, 2004an gizona preso zeukaten 20 emakumeri egin zieten galdeketa, haien kartzela eta etxeko egoera ulertzeko modua ezagutu ahal izateko. Joan den urtean, berriz, harresiaren bestaldean diren 20 gizoni galdetu zieten, aldeak eta premiak ezagutzeko.Azterketa Nieves Garcia soziologoak, Araceli Fernandez kazetariak eta Elisabete Arostegi psikologoak egin dute. Garciak berak aitortu du mugatuak direla inkestaren emaitzak, jaso dituzten erantzunak ez baitira preso guztien iritzien eta errealitatearen adierazleak.«Ez du horrek esan nahi esanguratsuak ez direnik, galdeketa kartzela barru-barrutik ezagutzen duen psikologo batek egin duenez, Arostegik, lortu ditugun emaitzak baliagarriak izango zaizkielako Zubiko elkartekoei euren plangintzak egiteko».Erantzun duten presoetatik erdiek 31 urte baino gutxiago zituzten, eta beste erdiak 45 urte artekoak ziren. Gehienak (13), bestalde, Euskal Herrian bertan jaioak ziren, eta gainerakoak (7) Afrikako herrialdeetan, eta horietatik hiru ez dira inoiz izan droga kontsumitzaileak.
Bizi duten errealitatea.
Jaso dituzten emaitzen arabera, nabarmena da bizi duten errealitateaz barruan diren gizonek eta kanpoan dauden emakumeek duten ikuspegi ezberdina. Fernandezek argi utzi du hori: «Emakumeak bere gordintasunean bizi du gizonaren espetxeratzeak etxean izan duen eragina; gizonak, ordea, ez ditu arazo moduan ikusten ez dirua, ez etxebizitza, ezta seme-alaben hezkuntza ere».
Bikotearekiko eta familiarekiko harremanetan, gizona berekoia dela nabarmendu dute azterketaren egileek. Izan ere, espetxeratu zituztenean gurasoen pentsura edo Administrazioak ematen zien laguntzei esker bizi ziren gehienak.Erantzun duten erdiek ez dute ia harremanik gurasoekin. Afrikarren kasuan lotura bera zailagoa izateaz gainera, askok ez dute etxean euren egoeraren berri eman, lotsagatik.Euren egoeraz ere ez direla benetan ohartzen ikusi dute inkestaren egileek. Etorkizunaz itauna egin dietenean, bergizarteratzeko izango dituzten trabak eta zailtasunak ez dituzte aipatu ere egiten. «Hitz egiterakoan behintzat, itxaropentsu ageri dira guztiak, drogak eurengan duen eraginaz jabetuko ez balira bezala».Baikorrenak bikote harreman egonkorra dutenak direla esan dute Zubiko elkartekoek eta badira preso dauden bitartean emakumeak euskarri izateko eta sexu harremanak bermatzeko baliatzen dituzten presoak. «Argi eta garbi esan digute kartzelatik irtendakoan ez dutela emakume horiekin harremanik izateko asmorik».
--------------------------------------------------------------------------------
Zuhaitz Errasti presoak astebete darama higiene greban Poitiersen.
Zuhaitz Errasti euskal preso politikoak higiene greban jarraitzen du. Hilaren 19an hasi zuen protesta, Poitierseko espetxean bizi dituen bizi baldintza latzak salatzeko. Hala aditzera eman zuen asteazkenean Askatasunak Aretxabaletan eginiko agerraldian.
Horrez gain, abenduaren 15etik mitardean dute zigortuta. «Borrokan sartu zen euskal preso politikoei dagozkien eskubideak aldarrikatzeko», gogora ekarri zuten. Familiarekin dituen bisitak larunbatetan eta ordubetekoak izan daitezela eskatu zuen Errastik. Izan ere, Poitiersen bisitak aste egunetan eta ordu erdikoak dira. Espetxe askotan, bai Estatu espainolean bai frantsesean, bisitak astean zehar jarri dituzte azkenaldian.
Zuzendaritzaren erantzuna aipaturiko eskakizunei ezezko borobila izan zen. Egoera ez dela aldatukoesan zion, eta «gelditzen zaion irtenbide bakarra espetxez aldatzea» dela helarazi zion zuzendariak.
Prentsaurrean nabarmendu zutenez, mitardean daramatzan 45 egun hauetan «jipoiak, mangerazoak, biluzteak eta beste zenbait tratu txar» jaso ditu. Egoera hori salatu eta bere eskakizunak aldarrikatzeko hasiera eman zion garbitasun grebari. Otsailaren 16ra arte, gutxienez, mitard-ean edukiko dute Errasti. Abenduaren 15etik, beraz, ez du etxekoen bisitarik izan eta ez ditu izango zigorraldia amaitu bitartean.
Martxa espetxera.
Euskal presoari elkartasuna adierazteko eta Estatu frantsesak preso politikoen kontra duen «politika mendekatzailea» salatzeko, Aretxabaletatik Poitiersera martxa egingo dute bihar. 6.00etan aterako da autobusa Aretxabaletatik.
Bestalde, atzo, 50 lagun elkarretaratu ziren Iruñeko Alde Zaharrean, 45 Txantrean, 20 Donibanen, 55 Eibarren eta 22 Berangon.
--------------------------------------------------------------------------------
Presoen eskubideen alde irtengo da bihar euskal gazteria ere.
Segik azken ostiraleko mobilizazioetara deitu du gazteria. Hainbat ikastetxe eta institutuetan elkarretaratzeak egingo dira, gainera. Segiren esanetan gazteon konpromisoa ere badelako euskal preso poltikoen eskubideen alde borrokan aritzea, euren estatus politikoaren aitortza eta euskal herriratzearen alde eragitea.
Segi gazte erakunde nazionalak lerro hauen bidez ostiral honetan, urtarrilak 27, Azken Ostiralen dinamikaren barruan euskal preso politikoen eskubideen defentsan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dio euskal jendarteari oro har, eta euskal gazteriari bereziki. Gurea, gazteon konpromisoa ere badelako euskal preso poltikoen eskubideen alde borrokan aritzea, euren estatus politikoaren aitortza eta euskal herriratzearen alde eragitea.
Estatu zapaltzaileek Euskal Herriaren aurka daramaten guda estrategian, euskal preso politikoak arma gisa eta txantaia politikorako erabiltzen dituzte euren eskubideak goitik behera egunero urratuz edo-ta espetxe politika hiltzailea medio dispertsioa eta sufrimendua areagotuz. Gainera, euskal preso politikoen eskubideen alde aritzea, nahitaezean gatazkaren konponbidearen alde aritzea da; estatus politikoaren aitortzaren alde mobilizatzea gatazkaren konponbidearen alde aritzea eta beraz, euskal jendarteari deia luzatu nahi dio SEGIk eta bereziki euskal gazteriari, euskal preso politikoen alde borroka eta lan egiten segi dezaten. Horrela, ostiralean izango diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du SEGI gazte erakunde nazionalak.
Nabarmendu nahi dugu, hainbat ikastetxe eta institutuetan, goizean, euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak deitu dituela SEGIk ere, Azken Ostiraletako dinamikaren barne eta berau indartzeko asmoz.
-------------------------------------------------------------------------------
Presoen aldeko mobilizazioak gaur, azken ostiralean.
Gaur, hilak 27, urtarrileko azken ostirala izaki, Etxerat-ek antolatu eta Ibaetako Foroan aurkitzen diren 34 eragileen atxikimenduarekin, mobilizazioak izango dira Euskal Herriko herri eta auzo gehientsuenetan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskubideak errespetatzearen alde, estatus politikoa aitortzearen alde eta presoak herriratuak izan daitezen defentsan.
Batasunak eta Segik ere herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die. Gogor salatu du Segik «estatu zapaltzaileek Euskal Herriaren aurka daramaten guda estrategian» euskal preso politikoak «arma gisa eta txantaia politikorako» erabiltzea, eta, Batasunaren aburuz, berandu baino lehen presoen aitortza politiko hori egiteak prozesua lagundu baino ez luke egingo. «Euskal preso politikoen eskubideak defendatzea bakearen aldeko apustua egitea da», nabarmendu dute Batasunak eta Segik.
---------------------------------------------------------------------------------
Joserra Arenaza es recibido en Santurtzi por más de 100 personas.

Sobre las 20.00h llegaba Nene a la Herriko Taberna de Santurtzi para retirar su foto, allí congregados se habían dado cita unas 110 personas, regalos, dantza, cava catalán, saludos, en definitiva un día alegre en Santurtzi, que no es que tengamos muchos.
--------------------------------------------------------------------------------
Kontzentrazioak PSOEren egoitzaren aurrean.
Ostiral honetan, urtarrilak 27, ASKATASUNAK deiturik kontzentrazioak izanen dira Euskal Herriko 4 hiriburuetan, PSOEko egoitzen aurrean.
Bilbon, eguerdiko 12:00etan, Alameda Rekalde 27an, PSEren egoitzaren aurrean.
--------------------------------------------------------------------------------
Ibaeta Foroaren ibilbidea.
Ibaeta Foroak euskal preso politikoen eskubideen aldeko mozioak aurkeztuko ditu Getxo, Leioan eta EuskaL Herriko beste 16 hirietako udaletan.
Era berean, Azken Ostiraleko Ekimena, Euskal Preso Politikoen Eskubideen aldeko hileko EKIMENIK plural, jendetsu eta eraginkorrena bihurtzea nahi duela adierazi du.
Bere ibilbidea aztertu eta aurrean dituen erronkak azlatzeko esakinitako prentsaurrekoan egin ditu adierazpen hauek. Adierazpenak osorik: www.etxerat.info.