Jon Garmendia eta Ekain Rodriguez presoak gaur eramango dituzte Espainiara.
Frantziak gaur utziko ditu Jon Garmendia eta Ekain Rodriguez presoak Espainiaren esku, euroagindua aplikatuta. Askatasunak jakinarazi duenez, 18:00etan iritsiko dira Madrilera, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dituzte euren aurkako prozeduraren berri eman eta espetxeratzeko.

Gaur, urtarrilak 27, Muret-Seysseko presondegian dituzten Jon Garmendia «Txuria» eta Ekain Rodriguez euskal preso politikoen aurkako euro aginduak gauzatuko dituzte. Madrilera arratsaldeko 18etan helduko dira.
Heldu eta Espainiako Entzutegi Nazionalera eramango dituzte bertako epaitegi baten euren aurkako prozedura notifikatu eta espetxeratuko dituzte.
Muret-Seysseko presondegian sartu zituztenetik, Ekain azaroan eta Jon abenduan, oso egoera gogorrean egon dira, Ekainen kasuan birritan saiatu ziren bisitarik gabe uzten, eta gabonetan lortu bazuen bisita urtarrilean ez. Euskal Preso Politikoei dagozkien eskubideak aldarrikatzeagatik patioan, mitard-ean ere sartu zituzten indarrez eta piluztu ondoren.
Ekainen kasuan ere, bere atxiloketa torturaren bitartez lortutako deklarazioen ondoren izandako atxiloketa bat izan dela nahiz eta txostenekin frogatua egon, Paueko Tribunaleko epaileek argi berdea eman zioten Ekainen aurkako euro-aginduari.