Epaiketa Getxon Kottoren heriotzaren gaineko kartelak jartzeagatik.
Urtarrilaren 31n Leioako gazte bi epaituko dituzte Getxoko epaitegietan, Jose Angel Altzuguren “Kotto” euskal preso politikoaren heriotza salatzen zuten kartelak Leioako kaleetan jartzearen akusazioaren pean.

Izan ere, kartelak jartzen ari zirenean Ertzaintzak identifikatu egin zituen eta, dirudienez, salaketa jarri zuten. Bide batez, Leioako udaleko PSOEko bozemaleak ere salaketa jarri du Kottori buruzko kartelan (ikusi goian) PSOE heriotzaren erantzule hartzen zelako.