Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 25 de enero de 2006

Gaizka Larrinagak gaur deklaratuko du Madrilen, tortura salaketa dela eta.

Gaizka Larrinaga Martin gazteak gaur deklaratuko du Madrileko 23. Instrukzio Epaitegian, 2004. urtean atxilotuta egon zen bost egunetan pairatutako torturengatik.


Gaur, 2006.eko urtarrilaren 24ean, Gaizka Larrinaga Bilbotarrak Madrilgo 23. Instrukzio Epaitegian deklaratuko du.

Gaizka Larrinaga Martin 2004ko azaroaren 2an izan zen atxilotua Bilbon. Guardia Zibilaren eskutan bost egunez inkomunikatuta egon ostean tortura ezberdinak salatu zituen, hala nola: postura deserosoetan egotea behartua, ikusmena galaraztea, loa galaraztea, era guztietako mehatxuak (heriotzazkoak, familiarekikoak, tortura ezberdinekin,...), irainak, oihuak, kolpeak (buruan, barrabiletan, gorputz osoan...), biluztua egotearen beharra, plastikozko poltsa batekin itotzea, baita gorputza goma espuma antzeko batekin bildua zuen bitartean, etengabe flexioak egin araztea, ordu askotan zutik paretaren kontra egotea, elektrodoen simulazioa, bortxaketa simulazioa,...

Inkomunikazioak iraun zuen bitartean auzi medikuarekin izandako bisita guztietan eta bost egunak igaro ostean Entzutegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzerakoan pairatutako tratu txarrak salatu zituen. Ez auzi medikuak ezta Entzutegi Nazionaleko epaileak ere, ez zuten inolako neurririk hartu.

2004ko abenduaren 10ean, salaketa ezarri zuen Bilboko epaitegiaren aurrean. Eskuduntza kontuak direla eta salaketaren instrukzioa Madrileko 23. Instrukzio Epaitegiak hartu zuen bere gain. Diligentzia bakar bat burutu ostean, epaitegi honek kausa artxibatu zuen, ondoren gure helegitea ere atzera boteaz. Azkenik, Madrilgo Entzutegi Probintzialeko 15. sekzioak guk aurkezturiko apelazio helegitea onartu egin zuen eta 2005eko urriaren 18ko Auto bidez, Instrukzio Epaitegiak egindako ikerketa eta burututako diligentziak kausa artxibatzeko nahikoak ez direla erabaki zuen.

Hortaz, Instrukzio Epaitegia diligentzia gehiago egitera behartua dago, eta beste diligentzia batzuen artean Gaizka Larrinagari deklarazioa hartzea.

TATek, Torturaren Aurkako Taldeak, Tortura salaketa honen, eta urtetan egin diren Tortura salaketa guztien benetako ikerketa eskatzen du. TATek, Madrilgo, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Instrukzio epaitegi guztiei, Tortura kasu guztiak ahal bezain azkar ikertzeko eskatzen die, Torturarekin amaitzeko epaitegi hauek duten ardura kontutan izanda, gure ustez, ez dutelako behar bezalako interesik agertzen.

Kasu honetan, eta beste askotan, deigarria da, auzitegi probintzialak behartuta deitu diotela Gaizkari deklaratzera, ez epaitegiak hala erabaki eta nahi izan duelako. Kontutan hartu behar da, Tortura kasu batean, Torturak jasan dituenaren testigantzak zer nolako garrantzia duen.

Salagarria da bestaldetik, auzi medikuaren eta Entzutegi Nazionalaren jarrera. Entzutegi Nazionaleko epailea da Gaizka Larrinagak jasan zituen torturen erantzule zuzen eta azkena. Gaizkaren osasun egoeraren berri edukitzeko auzi medikua bidaltzen du atxilotze lekura, eta nahiz eta Gaizkak Torturak salatu, ez auzi medikuak ezta epaileak ere ez zuten inolako neurrik hartu.

Beste behin ere, Tortura praktikatzen eta estaltzen duen makinaria erraldoi baten pieza txikiak besterik ez direla argi geratzen da.

Torturaren Aurkako Taldeak, behingoz eta betirako Torturarekin amaitzeko 9 puntuak ekarri nahi ditu gogora, aurrerantzean torturatu gehiago egon ez dadin.

Aski da, Torturari STOP.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Noticias barcelona